Bilatu

Atalak

Txat

Erantzunaupaa 16.06.2014 11:00
neskak kirol gehienetan baztertuta uzten dira,mutilak baino kalitate gutxiago dugula uste dute askok
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 11:00
denok omen gaude ez konforme, baina "la viiiddaaaa sssiiiiiguuue iguuuuuaaaalllll!
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 11:00
neskak profesionalak direnean beste soldata bat behar dute baita euren familia aurrera ateratzeko, nire ustez ez da bidezkoa mutilek hainbeste izanda emakumeek beste soldata bat behar izatea
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:58
eta nesken taldeak? noizko profesional?
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:54
Opioa …. nire ustez, hori baino txarragoa da… "Ogi eta zirku" horrekin…kokoteraino nago!!!! Posible baldin balitz, intsumisoa izango nintzateke
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:54
herriaren opioa da zalantzarik gabe, izan ere, orain mundialaren aitzakiarekin murrizketak egiten ari dira, eta hiritarrak futbolarekin tontotuta daudenez ez diete murrizketei kontra egiten.
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:54
ondo ikusten duzue umeak hain gazteri, profesional gisa tratatzea Lezaman eta halako lekuetan?
ErantzunIru 16.06.2014 10:53
Gaur egun futbolak nagusitasun handia du eta bestelako arazoak alde batera lagatzen ditugu, askotan garrantzia handiagokoak direnak.
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:51
dudarik gabe!
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:51
futbola herriaren opioa?
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:49
kotxeak bidegorrietan aparkatzen badute izuna mereziko dute
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:49
Irakurri nuen Bilbon autobusak moldatuko dituztela bizikletak eramateko, atzeko aldean……hori ona izango litzateke, ezta? Nahiz eta bidegorri ez izan, edo aldapatsuegia izatekotan … arazorik ez!!!
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:45
Zaila da hiri oso bat bidegorrien bidez konektaturik egotea. Bidegorriak ondo planifikatu behar dira.
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:43
Nire iritziz, kalitatea kantitatea baino garrantzitsuagoa da. Hain zuzen, bidegorrien arazo nagusia mantenua da.Adibidez, nik behin istripua eduki nuen lurrean motorr olioa izateagatik
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:42
Broma da eh.. :))))))))))
ErantzunItziar 16.06.2014 10:42
Bizikleta hartzea errazagoa izan beharko litzateke, herriko edozein puntutik gai izan beharko ginatekelako erdigunera edota nahi dugun lekura heltzeko. Hori bidegorri gehiago jarriz lortuko litzateke.
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:41
Nire ustez Bilbo da bidegorri onenetakoak dituena
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:41
Nire ustez oso polital dira.
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:40
ez dut uste politikarekin zerikusia dutenik
ErantzunKatxiporreta 16.06.2014 10:40
Herri batzuetan nahiko hedatuta daude bidegorriak, baina Bilbon adibidez nahiko zaila da leku guztietara ailetgatzea.
Publish
😉😐😡😈🙂😯🙁🙄😛😳😮😆💡😀👿😥😎😕

Artxiboak

Iruzkin berriak

Etiketak

Urt 29 2013

irakurle txokoa:3 mariak liburuaren gaineko komentarioak.

Egin genuen irakurle txokoa urtarrilaren 22an. Ordu bete luzez aritu ginen solasean, gustura gainera! eta hemen laburbildu ditugu orduanesandakoak.

Dena den, zuek ere izango duzue zeresanik, akaso! IDATZI HEMEN IRUZKIN BAT! NAHIKOA DUZU “IRUZKIN” DIOEN LAINOTXO HORRETAN(goiko aldean dagoen horretan) KLIK EGINDA: izen bat jarri( zurea, ezizena, asmatutakoa, nahi duzuna!) eta zure komentarioa idatzi!  Animo!


“3MARIAK”. IRAKURLE TXOKOTIK BILDUTAKO AIPU BATZUK.

Irakurle txokora bildu garenok bat etorri gara esateko  gustura irakurri dugula nobela hori. Irakurrerraza  eta goxoa gertatu zaigu  guztioi; bai darabilen hizkuntza-erregistroagatik, eta bai gaiari egiten dion tratamenduagatik, atsegina da, dramatik urrundu egiten da (nahiz eta gai dramatikoak ikutzen dituen, gerra kasu).

Nobelaren hari edo tramari dagokionez,  pertsonaia nagusien “egunerokotasun berriak” bideratzen du nobelaren istorioa, ( Txuri eta Gorri arrazoi ezberdinengatik euren bizimodua aldatu duten  bi emakume adineko ditugu ) eta “3 Maria” –Handi—bilatzeko piztu zaien asmoak misterio moduko bat jartzen dio tramari;  gertakizun edo akzio askorik ez badauka ere, arin irakurtzen da, erritmo egokian, gure uste apalean, beti ere.

Pertsonaiak , oro har, nahiko egokiak eta “benetakoak” direla iritzi diogu, baina, egia esateko, guztiok iritzi diegu irreal xamarrak bai  Gorriren semeordea den Kalori(zertaz bizi ote da? Zer da?, zer iritzi dio bere amaren bizimoduaz eta erabakiez?…) eta  bai  herriko gizarte laguntzaile den Laidari (ez ote dauka lagun edo familiarik? Ez ote dauka  beste zereginik, neska gaztea izanda?…)

Beste hausnarketatxo bat ere egin dugu pertsonaien esanahiari buruz: neurri batean, gerraren ondorioz gertatutako hiru ereduren sinbolotzat hartu izan ditugu: Txuri, galtzaileen bandoan egoerari eustea egokitu zitzaienen erakusgarri; Gorri, erbestera jo behar izan zutenena; Eta Handi, irabazleen bandoarekin bat egin, eta herritik aldendu zirenen adibide edo sinboloa.

Itsasaldeko herri txiki batean dago kokatuta istorioa, eta kokapen hori ondo dator, aproposa da  erakusteko  zelako iritsi eta  presio kontrajarria eragiten duen gizarte tradizionalean  protagonista edadetuen jarrera ez ohikoak.

Horixe uste baitugu azpimarratu edo adierazi nahi duela istorio honekin idazleak: Zahartzaroaren aurreko jarrera ez ohiko baten aldeko apustua. Gure protagonistak , edadetuak izan arren, ez baitaude iraganari eta oroimenei begira, aurrera begira baizik: planak , asmoak, ilusioak dituzte.

Guztioi gustatu zaigu ikuspegi hori, ohiko “edadetuak=tristezia” bikotetik urrundu egiten baita, eta atsegin bihurtzen baitu istorioa, dramarik gabea.

Amaiera nahiko irekia dela iruditu zaigu; egia esan, hari asko uzten ditu istorioak lotu gabe, tartean Handiren gutun misteriotsuak. Baina ireki izate hori ez dugu txarto ikusi; norberak pentsa dezala norantz egin dezaketen pertsonaiek hortik aurrera!

Irakurgarria, beraz, “3 Mariak”; emozio handirik gabe bada ere.Atsegingarria, beste barik; eta ez da gutxi!

KRITIKA BATZUK IRAKURRI NAHI BADITUZU, HEMEN DUZU “ARMIARMA”:

http://kritikak.armiarma.com/?page_id=4003&non=oro&tes=3%20MARIAK

 

 

 

 

Iruzkinak

josemaria.landa
29 urtarrila, 2013

idatzi zuek ere zuen iritziak, mesedez! Eta hurrengorako gogoko libururik baduzue ere, esan! izango dugu kontuan!