Bilatu

Atalak

Txat

Erantzunaupaa 16.06.2014 11:00
neskak kirol gehienetan baztertuta uzten dira,mutilak baino kalitate gutxiago dugula uste dute askok
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 11:00
denok omen gaude ez konforme, baina "la viiiddaaaa sssiiiiiguuue iguuuuuaaaalllll!
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 11:00
neskak profesionalak direnean beste soldata bat behar dute baita euren familia aurrera ateratzeko, nire ustez ez da bidezkoa mutilek hainbeste izanda emakumeek beste soldata bat behar izatea
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:58
eta nesken taldeak? noizko profesional?
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:54
Opioa …. nire ustez, hori baino txarragoa da… "Ogi eta zirku" horrekin…kokoteraino nago!!!! Posible baldin balitz, intsumisoa izango nintzateke
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:54
herriaren opioa da zalantzarik gabe, izan ere, orain mundialaren aitzakiarekin murrizketak egiten ari dira, eta hiritarrak futbolarekin tontotuta daudenez ez diete murrizketei kontra egiten.
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:54
ondo ikusten duzue umeak hain gazteri, profesional gisa tratatzea Lezaman eta halako lekuetan?
ErantzunIru 16.06.2014 10:53
Gaur egun futbolak nagusitasun handia du eta bestelako arazoak alde batera lagatzen ditugu, askotan garrantzia handiagokoak direnak.
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:51
dudarik gabe!
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:51
futbola herriaren opioa?
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:49
kotxeak bidegorrietan aparkatzen badute izuna mereziko dute
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:49
Irakurri nuen Bilbon autobusak moldatuko dituztela bizikletak eramateko, atzeko aldean……hori ona izango litzateke, ezta? Nahiz eta bidegorri ez izan, edo aldapatsuegia izatekotan … arazorik ez!!!
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:45
Zaila da hiri oso bat bidegorrien bidez konektaturik egotea. Bidegorriak ondo planifikatu behar dira.
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:43
Nire iritziz, kalitatea kantitatea baino garrantzitsuagoa da. Hain zuzen, bidegorrien arazo nagusia mantenua da.Adibidez, nik behin istripua eduki nuen lurrean motorr olioa izateagatik
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:42
Broma da eh.. :))))))))))
ErantzunItziar 16.06.2014 10:42
Bizikleta hartzea errazagoa izan beharko litzateke, herriko edozein puntutik gai izan beharko ginatekelako erdigunera edota nahi dugun lekura heltzeko. Hori bidegorri gehiago jarriz lortuko litzateke.
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:41
Nire ustez Bilbo da bidegorri onenetakoak dituena
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:41
Nire ustez oso polital dira.
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:40
ez dut uste politikarekin zerikusia dutenik
ErantzunKatxiporreta 16.06.2014 10:40
Herri batzuetan nahiko hedatuta daude bidegorriak, baina Bilbon adibidez nahiko zaila da leku guztietara ailetgatzea.
Publish
😉😐😡😈🙂😯🙁🙄😛😳😮😆💡😀👿😥😎😕

Artxiboak

Iruzkin berriak

Etiketak

Ots 12 2013

AGATE DEUNAREN EGUNEAN ERE, EMAN GENION EGUNARI BEREA!

Horixe baietz! ederto batean eman genion kantuari!. Gainera aurten, aurreko urteetan kantatu izan ditugun Santa Ageda koplekin batera, beste kopla batzuk ere kantatu genituen. Izan ere, ohitura zaharra da Euskal Herriko herri askotan, lagun taldean joatea etxerik etxe eta baserriz baserri “kantu eskean” joatea.

egin klik argazkian!

Eta guk ere, herri-kopla horietako batzuk moldatu egin genituen geurera, eta kantatu ere bai! hemen segidan dituzue:

DIOS TE SALVE, ONGI ETORRI,

EGUNON JAUNAK DIELA;

LEGEAREKIN KONPLI DEZAGUN

GAUR SANTA AGEDA BEZPERA.

1.-ERREKTORE JAUNAREKIN

IZAN GARA GU GOIZEAN;

LIBERTATEA GUREKIN DUGU

GAUR IBILTZEKO BAKEAN.

2.-HORKO HOR GOIAN IZARRA,
ERREKALDEAN LIZARRA.
ETXE HONTAKO NAGUSI JAUNAK
URREGORRIZKO BIZARRA

3.-ZOLOAN GELDI GOLDEA,

ETA ERREKAN  UHOLDEA;

ETXE HONTAKO MUTIL GALAIEK

URREGORRIZKO ATZEA.

4.-MENDIAN GORA PAGOA,

TA KLAUSTROAN  PALMONDOA;

ETXE HONTAKO NESKA PANPOXEK

ZILARREZKO  ZOKONDOA

5.-GAZTE GALAI ETA PANPOX,
BADAGO BERTON AUKERA;
NERONI ERE GARAIAN NAGO

BALDIN GUSTATZEN BAZERA

6.-HORRA HOR GOIKO LEIHOAN

BATEK EGIN DU KEINUA;

AKASO BERAK EMANGO DIGU

TABERNARAKO DIRUA.

7.-KANTA  NESKA ETA MUTILOK

BAPERE BILDUR BAGARIK

ETXE HONETAN EZ DA IZANGO

KARIDADEAN FALTARIK

8.-BEDEINKATUA IZAN DADILA

ETXE HONETAKO JENDEA

TXIRO ETA APAL DABILTZANENTZAT

BADEUKE BORONDATEA.

9.-URTE ONTXU BAT PASA DEIZUELA

OSASUNEZ TA BAKEAZ;

ADIORIK EZ DAUKAGU ETA

AGUR IKUSI ARTEAN.

Deustuko unibertsitatean jarriak, 2013ko otsailean.

egin klik argazkian!