Bilatu

Atalak

Txat

Erantzunaupaa 16.06.2014 11:00
neskak kirol gehienetan baztertuta uzten dira,mutilak baino kalitate gutxiago dugula uste dute askok
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 11:00
denok omen gaude ez konforme, baina "la viiiddaaaa sssiiiiiguuue iguuuuuaaaalllll!
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 11:00
neskak profesionalak direnean beste soldata bat behar dute baita euren familia aurrera ateratzeko, nire ustez ez da bidezkoa mutilek hainbeste izanda emakumeek beste soldata bat behar izatea
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:58
eta nesken taldeak? noizko profesional?
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:54
Opioa …. nire ustez, hori baino txarragoa da… "Ogi eta zirku" horrekin…kokoteraino nago!!!! Posible baldin balitz, intsumisoa izango nintzateke
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:54
herriaren opioa da zalantzarik gabe, izan ere, orain mundialaren aitzakiarekin murrizketak egiten ari dira, eta hiritarrak futbolarekin tontotuta daudenez ez diete murrizketei kontra egiten.
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:54
ondo ikusten duzue umeak hain gazteri, profesional gisa tratatzea Lezaman eta halako lekuetan?
ErantzunIru 16.06.2014 10:53
Gaur egun futbolak nagusitasun handia du eta bestelako arazoak alde batera lagatzen ditugu, askotan garrantzia handiagokoak direnak.
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:51
dudarik gabe!
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:51
futbola herriaren opioa?
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:49
kotxeak bidegorrietan aparkatzen badute izuna mereziko dute
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:49
Irakurri nuen Bilbon autobusak moldatuko dituztela bizikletak eramateko, atzeko aldean……hori ona izango litzateke, ezta? Nahiz eta bidegorri ez izan, edo aldapatsuegia izatekotan … arazorik ez!!!
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:45
Zaila da hiri oso bat bidegorrien bidez konektaturik egotea. Bidegorriak ondo planifikatu behar dira.
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:43
Nire iritziz, kalitatea kantitatea baino garrantzitsuagoa da. Hain zuzen, bidegorrien arazo nagusia mantenua da.Adibidez, nik behin istripua eduki nuen lurrean motorr olioa izateagatik
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:42
Broma da eh.. :))))))))))
ErantzunItziar 16.06.2014 10:42
Bizikleta hartzea errazagoa izan beharko litzateke, herriko edozein puntutik gai izan beharko ginatekelako erdigunera edota nahi dugun lekura heltzeko. Hori bidegorri gehiago jarriz lortuko litzateke.
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:41
Nire ustez Bilbo da bidegorri onenetakoak dituena
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:41
Nire ustez oso polital dira.
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:40
ez dut uste politikarekin zerikusia dutenik
ErantzunKatxiporreta 16.06.2014 10:40
Herri batzuetan nahiko hedatuta daude bidegorriak, baina Bilbon adibidez nahiko zaila da leku guztietara ailetgatzea.
Publish
😉😐😡😈😯😛😳😮😆💡😀👿😥😎😕

Artxiboak

Iruzkin berriak

Etiketak

Urr 24 2013

BERBALAGUN DU, DEUSTUKO UNIBERTSITATEAN; BAZATOZ ALA?

Kaixo lagunok:

 

Ikasturte berriarekin batera, berriz ere hasiko gara BERBALAGUN taldeak osatzen. Zer? ez dakizula zer den BERBALAGUN?  Labur eta erraz esan daiteke: lau edo bost laguneko talde bat da astean behin ordubetez elkartuko dena euren gauzez -honetaz edo hartaz- EUSKARAZ hitz egiteko.Bestetik gabe. Eta ez da gutxi!

Guztiz borondatezkoa da, eta doakoa, ez da ezer ordaindu beharrik. Batez ere Euskal Irakaslegoko ikasleei eskaini nahi diegun ekimena da, baina Unibertsitateko komunitate osoa ere kontuan hartuta.

Tade bakoitzean Berbalagun “laguntzaile” bat ere izan ohi da; hau ere boluntarioa da, eta euskaldun egina da, euskaraz normaltasunez egiten duena.taldearen dinamika apurtxo bat bultzatzen lagunduko du, besterik gabe.  BAINA EZ DU IRAKASLE LANIK EGINGO taldean! beste guztiak bezalako taldekide xumea besterik ez da izango! ez ahaztu!

Horixe da, hain zuzen, behar duzuna, ezta? ba erraz daukazu orduan! Parte hartu!

Iirakurri arretaz BERBALAGUN PROGRAMAREN AZALPENA, eta ondoren IZENA EMATEKO FITXA bete dezakezu eta honako helbide elektroniko honetara bidali: josemaria.landa@deusto.es

Edo euskal Irakaslegoko bulegotik pasatu eta Junkal gure idazkariari entregatu!

Bai erraza gero! Ez daukazu aitzakiarik! euskaraz egin nahi baduzu, erraz-erraz daukazu! zatoz gurekin Berbalagun!

 

Iruzkinak

Blanca
25 iraila, 2017

euskeraz hitz egin nahi dut talde txiki batekin