Bilatu

Atalak

Txat

Erantzunaupaa 16.06.2014 11:00
neskak kirol gehienetan baztertuta uzten dira,mutilak baino kalitate gutxiago dugula uste dute askok
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 11:00
denok omen gaude ez konforme, baina "la viiiddaaaa sssiiiiiguuue iguuuuuaaaalllll!
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 11:00
neskak profesionalak direnean beste soldata bat behar dute baita euren familia aurrera ateratzeko, nire ustez ez da bidezkoa mutilek hainbeste izanda emakumeek beste soldata bat behar izatea
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:58
eta nesken taldeak? noizko profesional?
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:54
Opioa …. nire ustez, hori baino txarragoa da… "Ogi eta zirku" horrekin…kokoteraino nago!!!! Posible baldin balitz, intsumisoa izango nintzateke
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:54
herriaren opioa da zalantzarik gabe, izan ere, orain mundialaren aitzakiarekin murrizketak egiten ari dira, eta hiritarrak futbolarekin tontotuta daudenez ez diete murrizketei kontra egiten.
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:54
ondo ikusten duzue umeak hain gazteri, profesional gisa tratatzea Lezaman eta halako lekuetan?
ErantzunIru 16.06.2014 10:53
Gaur egun futbolak nagusitasun handia du eta bestelako arazoak alde batera lagatzen ditugu, askotan garrantzia handiagokoak direnak.
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:51
dudarik gabe!
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:51
futbola herriaren opioa?
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:49
kotxeak bidegorrietan aparkatzen badute izuna mereziko dute
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:49
Irakurri nuen Bilbon autobusak moldatuko dituztela bizikletak eramateko, atzeko aldean……hori ona izango litzateke, ezta? Nahiz eta bidegorri ez izan, edo aldapatsuegia izatekotan … arazorik ez!!!
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:45
Zaila da hiri oso bat bidegorrien bidez konektaturik egotea. Bidegorriak ondo planifikatu behar dira.
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:43
Nire iritziz, kalitatea kantitatea baino garrantzitsuagoa da. Hain zuzen, bidegorrien arazo nagusia mantenua da.Adibidez, nik behin istripua eduki nuen lurrean motorr olioa izateagatik
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:42
Broma da eh.. :))))))))))
ErantzunItziar 16.06.2014 10:42
Bizikleta hartzea errazagoa izan beharko litzateke, herriko edozein puntutik gai izan beharko ginatekelako erdigunera edota nahi dugun lekura heltzeko. Hori bidegorri gehiago jarriz lortuko litzateke.
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:41
Nire ustez Bilbo da bidegorri onenetakoak dituena
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:41
Nire ustez oso polital dira.
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:40
ez dut uste politikarekin zerikusia dutenik
ErantzunKatxiporreta 16.06.2014 10:40
Herri batzuetan nahiko hedatuta daude bidegorriak, baina Bilbon adibidez nahiko zaila da leku guztietara ailetgatzea.
Publish
😉😐😡😈😯😛😳😮😆💡😀👿😥😎😕

Artxiboak

Iruzkin berriak

Etiketak

2013(e)ko azaroa
A A A O O L I
« Urr   Abe »
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

Categories

Tags

Sitios de interés

Archive: azaroa, 2013

Euskararen eguna abenduaren 3an Deustuko Unibertsitatean. Zatoz eta parte hartu!

Honen amaieran dituzu kantak entzungai! ( eta letrak ere bai!) adator Euskararen Nazioarteko Eguna 2013.  Urtero bezala, aurten ere Deustuko Unibertsitatean berea emango diogu egunari, programa interesgarri eta biziarekin; baina zure laguntasuna eta parte hartzea ezinbestekoa da, bereziki, lehenengo orduan, 8etatik 9:30ra egingo dugu bideo grabazioan; hurreratu klaustroetara, mesedez, eta parte hartu! Hemen duzu programa: […]

Kafe solasaldia bihar, asteazkena, hilak 27, 10:15ean: “Arrazista ni? baizera!

Kafe-solasaldia:                          irudia: kaosenlared.com “Arrazista ni? Bai zera!”. Gaia girotzeko laburmetraia: “Bidaiari beltza” Azaroaren 27an, asteazkena, 10:15ean. 016.gelan (Mendeurreneko eraikinaren beheko solairuan) Kafetxoa, bixkotxoa, eta lagunarteko giro on-lasaia; zatoz! Deusto Hizkuntza Zentroa. Euskal Irakaslegoa   Info+: http://blogs.deusto.es/euskalirakaslegoa/    

Kantuan datorren ostiralean, hilak 22, 11etan: Santa Zizili eguna, musikariena!

  KANTUAN     Santa Zizili eguna, musikarien eguna   DU-KANTARI, Ostiralean, azaroak 22, goizeko 11etan, klaustroan   Polita izango da! Ez utzi! Xabier Leteren “Habanera” kantatuko dugu, besteak beste. Nahi baduzu entseatu, hemen duzu lotunea: HABANERA entzun/ikusi Zatoz kantuan! Eta hemen dituzu hitzak, paperera atera nahi badituzu:  Habanera.HITZAK   Deusto Euskal IrakaslegoaHizkuntza Zentroa.     […]

Darabilbo egitasmoa, Bilbon euskararen presentzia areagotzea helburu

DARABILBO egitasmoa jarri da aurten martxan, Bilbon euskararen presentzia, erabilera, aukera,… areagotzeko; euskaldunok gero eta errazago izan dezagun euskara ahoan; Bilbon ere bai! Euskal Irakaslegoak ere parte hartzen du egitasmo horretan, eta berton, irakaslegoan, izan genuen pasa den astean ekitaldi polita: “Euslider” tailerra.Tailer horretan, besteak beste, ausnarketa egin genuen lehenego hitza euskaraz esatearen garrantziaz, eguneroko […]

Kaixo lagunok: EITB.com-ek bi sarrera zozketatuko Bertsolari Txapelketaren finalerako!

Kaixo lagunok: EITB.com-ek bi sarrera zozketatuko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finalerako, BEC-en izango dena abenduaren 14an. Parte hartu nahi baduzu, hemen duzu informazioa.Informazioa: http://www.eitb.com/eu/kultura/bertsolaritza/osoa/1742410/bertsolaritza-txapelketa-nagusia-2013–bi-sarrera-bikoitz-zozkatzeko/ Eta giroan sartzen joan zaitezten, gaurko “Airean” saioan elkarrizketa egingo diote Maialen Lujanbio bertsolari txapeldunari. Hemen duzue informazioa: http://www.eitb.com/eu/telebista/programak/airean/osoa/1747084/bertsolari-txapelketa-nagusia–elkarrizketa-maialen-lujanbio/

Kantu tailer arina astelenean, 11etan, DeustoCampusen.”Habanera” eta beste.

Kaixo lagunok: “Habanera” eta besteren bat ere entseatuko ditugu datorren astelehenean, goizeko 11etan DeustoCampuseko lokaletan, Deustuko Unibertsitatean. 15 minutu baino ez, eta ondo baino hobeto pasatzeko! Ez zara etorriko ala? Eta zeure kontura entseatu nahi baduzu, hemen duzu  “Habanera”    http://www.youtube.com/watch?v=XnjAQ8mbDh4       DU-KANTARI Kantu zalea ote zara? Gustuko dituzu euskal kantak?  ZATOZ!   […]

Dantza tailer arina, ostiralean, azaroak 8, 11:05ean, DeustoCampusen.Ederto pasatuko duzu!

Dantzan ikasi gura duzu?(eta libertitu!) Etorri ostiralean, azaroak 8, DeustoCampusera (eskaileretan gora)11:05ean.   “Zazpi jauzi”,”Andre Madalen”,”Esku-dantza”…eta “txapeluaz” ere ikasiko dugu! Etorri, ondo pasatuko duzu-eta!     Deusto           Euskal Irakaslegoa Hizkuntza Zentroa.