Euskararen eguna abenduaren 3an Deustuko Unibertsitatean. Zatoz eta parte hartu!
Honen amaieran dituzu kantak entzungai! ( eta letrak ere bai!)
adator Euskararen Nazioarteko Eguna 2013. Urtero bezala, aurten ere Deustuko Unibertsitatean berea emango diogu egunari, programa interesgarri eta biziarekin; baina zure laguntasuna eta parte hartzea ezinbestekoa da, bereziki, lehenengo orduan, 8etatik 9:30ra egingo dugu bideo grabazioan; hurreratu klaustroetara, mesedez, eta parte hartu!
Hemen duzu programa:
–Goizeko 8:00etatik 9:30etara, Klaustro/pasabidean: Bideo grabaketa: “ ZER DA EUSKARA ZURETZAT?”
–Liburu banaketa, goizean zehar.
–10:50ean, Labirintoan, dantzak eta kantuak.
11:05ean: Garate Aretoan: EUSKARAREN TOPAKETA.
11:20an:–klaustroan,” DU-Kantari” eta kopautxoa . (kanten hitzak hemen)
Behin betiko entzun euskal herrian euskaraz entzun guk euskaraz entzun san ximon eta san juda entzun
11:30etatik aurrera: Herri kirol-jolasak, labirintoan.
20:15ean –Iratxe Mugire(kantautorea) eta Eunate Vilches(bibolina)en kontzertua. (BIDEOKLIPA ENTZUN)
Euskara ahoan, Deustuko Unibertsitatean ere bai, jakina!
Atalak: Orokorra
Amaia
3 abendua, 2013
Ezin naiz joan Deustura zurekin parte hartzera,baina hau da nire ekarpena egun honetarako:
Zortziko Txikia
Euskaldunon altxorra
preziatuena da
Euskara gure hizkuntza
ta dugun ardura
ateraizu kalera
gorde beharrean
harribitxi bezala
erakutsi behar da.
(eta, aukeratu zuok doiñua,ondo izan)