Bilatu

Atalak

Txat

Erantzunaupaa 16.06.2014 11:00
neskak kirol gehienetan baztertuta uzten dira,mutilak baino kalitate gutxiago dugula uste dute askok
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 11:00
denok omen gaude ez konforme, baina "la viiiddaaaa sssiiiiiguuue iguuuuuaaaalllll!
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 11:00
neskak profesionalak direnean beste soldata bat behar dute baita euren familia aurrera ateratzeko, nire ustez ez da bidezkoa mutilek hainbeste izanda emakumeek beste soldata bat behar izatea
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:58
eta nesken taldeak? noizko profesional?
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:54
Opioa …. nire ustez, hori baino txarragoa da… "Ogi eta zirku" horrekin…kokoteraino nago!!!! Posible baldin balitz, intsumisoa izango nintzateke
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:54
herriaren opioa da zalantzarik gabe, izan ere, orain mundialaren aitzakiarekin murrizketak egiten ari dira, eta hiritarrak futbolarekin tontotuta daudenez ez diete murrizketei kontra egiten.
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:54
ondo ikusten duzue umeak hain gazteri, profesional gisa tratatzea Lezaman eta halako lekuetan?
ErantzunIru 16.06.2014 10:53
Gaur egun futbolak nagusitasun handia du eta bestelako arazoak alde batera lagatzen ditugu, askotan garrantzia handiagokoak direnak.
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:51
dudarik gabe!
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:51
futbola herriaren opioa?
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:49
kotxeak bidegorrietan aparkatzen badute izuna mereziko dute
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:49
Irakurri nuen Bilbon autobusak moldatuko dituztela bizikletak eramateko, atzeko aldean……hori ona izango litzateke, ezta? Nahiz eta bidegorri ez izan, edo aldapatsuegia izatekotan … arazorik ez!!!
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:45
Zaila da hiri oso bat bidegorrien bidez konektaturik egotea. Bidegorriak ondo planifikatu behar dira.
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:43
Nire iritziz, kalitatea kantitatea baino garrantzitsuagoa da. Hain zuzen, bidegorrien arazo nagusia mantenua da.Adibidez, nik behin istripua eduki nuen lurrean motorr olioa izateagatik
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:42
Broma da eh.. :))))))))))
ErantzunItziar 16.06.2014 10:42
Bizikleta hartzea errazagoa izan beharko litzateke, herriko edozein puntutik gai izan beharko ginatekelako erdigunera edota nahi dugun lekura heltzeko. Hori bidegorri gehiago jarriz lortuko litzateke.
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:41
Nire ustez Bilbo da bidegorri onenetakoak dituena
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:41
Nire ustez oso polital dira.
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:40
ez dut uste politikarekin zerikusia dutenik
ErantzunKatxiporreta 16.06.2014 10:40
Herri batzuetan nahiko hedatuta daude bidegorriak, baina Bilbon adibidez nahiko zaila da leku guztietara ailetgatzea.
Publish
😉😐😡😈🙂😯🙁🙄😛😳😮😆💡😀👿😥😎😕

Artxiboak

Iruzkin berriak

Etiketak

Mar 14 2014

errezeta berri eta goxoa: “Marijeren txokolate bixkotxoa. Bai goxoa!

Gure ikasle Marijek medikuntzaz asko daki; baina sukalde kontuetan ere ez da motz geratzen, alajaina! ikusi bestela zelako bixkotxo ederra ekarri zigun lehengoan! Beno, ikusi baino gehiago, imaginatu egingo duzue argazkiarekin, ondo dastatu arte ez baikenuen nahikoa sosegurik hartu argazkia egiteko!

Argazkia: J. Arana.

Baina ikuste hutsaz ez zarete, kontixu, konforme geratuko, eta zuek ere dastatu nahi baduzue, hemen duzue errezeta, Marijek berak esanda:

Osagaiak:

Txokolate beltza, postreetarakoa (Nestle markakoa erabili ohi du Marijek, baina Valor edo Eroski markakoak ere aproposak omen dira)110 gr.//4 arrautza//100 gr. azukre//150 gr. irin// poltsatxo erdi legamin// 80 gr. gurin.

Hasteko, bol batean arrautza-gorringoak eta azukrea nahastuko ditugu.

Beste ontzi batean txokolatea eta gurina jarriko ditugu urtzen, mikrouhin labean edo maria-bainuan, minutu edo minutu eta erdiz.

Segidan, txokolate-gurina horri gehituko dizkiogu irina eta legamina; eta gero, hasieran nahastu ditugun gorringo eta azukrea ere bai.

Ondoren arrautza zuringoak harrotuko ditugu, elur puntura eraman arte, eta kontu handiz gehituko diegu aurretik egina dugun nahaskia.

Amaitzeko, 20-23 cm. diametrodun tartera gurinaz igurtzi, eta bertan jarriko dugu nahaski edo orea, eta 180 gradutan aurrez berotutako labean sartuko dugu. 30-35 minututan ateratzeko prest egon liteke.

Azken ukitua eman nahi badiozue, epeldutakoan gehitu iezaiozue gainetik azukre-hautsa. “Pedro Ximenez” edo mistela goxo batekin laguntzeko modukoa! On egin!