Bilatu

Atalak

Txat

Erantzunaupaa 16.06.2014 11:00
neskak kirol gehienetan baztertuta uzten dira,mutilak baino kalitate gutxiago dugula uste dute askok
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 11:00
denok omen gaude ez konforme, baina "la viiiddaaaa sssiiiiiguuue iguuuuuaaaalllll!
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 11:00
neskak profesionalak direnean beste soldata bat behar dute baita euren familia aurrera ateratzeko, nire ustez ez da bidezkoa mutilek hainbeste izanda emakumeek beste soldata bat behar izatea
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:58
eta nesken taldeak? noizko profesional?
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:54
Opioa …. nire ustez, hori baino txarragoa da… "Ogi eta zirku" horrekin…kokoteraino nago!!!! Posible baldin balitz, intsumisoa izango nintzateke
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:54
herriaren opioa da zalantzarik gabe, izan ere, orain mundialaren aitzakiarekin murrizketak egiten ari dira, eta hiritarrak futbolarekin tontotuta daudenez ez diete murrizketei kontra egiten.
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:54
ondo ikusten duzue umeak hain gazteri, profesional gisa tratatzea Lezaman eta halako lekuetan?
ErantzunIru 16.06.2014 10:53
Gaur egun futbolak nagusitasun handia du eta bestelako arazoak alde batera lagatzen ditugu, askotan garrantzia handiagokoak direnak.
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:51
dudarik gabe!
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:51
futbola herriaren opioa?
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:49
kotxeak bidegorrietan aparkatzen badute izuna mereziko dute
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:49
Irakurri nuen Bilbon autobusak moldatuko dituztela bizikletak eramateko, atzeko aldean……hori ona izango litzateke, ezta? Nahiz eta bidegorri ez izan, edo aldapatsuegia izatekotan … arazorik ez!!!
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:45
Zaila da hiri oso bat bidegorrien bidez konektaturik egotea. Bidegorriak ondo planifikatu behar dira.
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:43
Nire iritziz, kalitatea kantitatea baino garrantzitsuagoa da. Hain zuzen, bidegorrien arazo nagusia mantenua da.Adibidez, nik behin istripua eduki nuen lurrean motorr olioa izateagatik
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:42
Broma da eh.. :))))))))))
ErantzunItziar 16.06.2014 10:42
Bizikleta hartzea errazagoa izan beharko litzateke, herriko edozein puntutik gai izan beharko ginatekelako erdigunera edota nahi dugun lekura heltzeko. Hori bidegorri gehiago jarriz lortuko litzateke.
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:41
Nire ustez Bilbo da bidegorri onenetakoak dituena
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:41
Nire ustez oso polital dira.
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:40
ez dut uste politikarekin zerikusia dutenik
ErantzunKatxiporreta 16.06.2014 10:40
Herri batzuetan nahiko hedatuta daude bidegorriak, baina Bilbon adibidez nahiko zaila da leku guztietara ailetgatzea.
Publish
😉😐😡😈🙂😯🙁🙄😛😳😮😆💡😀👿😥😎😕

Artxiboak

Iruzkin berriak

Etiketak

Mar 05 2014

“Tostaden festa” bilakatu zen Inauteri martitzena Irakaslegoan!

Benetan ere! Ezin dugu ukatu tostadak edo torradak izan zirela atzo Irakaslegoan bizi izan genuen Inauteri-jaitxoaren ardatz eta erdigune, giro alai eta ederrarekin batera, jakina!. Izan ere, Ugari izan ziren  inauteri-dultze ospetsuak;, mota ezberdinetakoak, eta zein baino zein goxoago, alafede!

Goizeko 11etan hastekoa zen inauterien inguruko bideo emanaldia, aurtengo honetan Bizkaiko inauteriei dedikatua; eta ordurako hasiak ziren batzuk, bideogela ondoko gelako mahai luzean, txukun-txukun azpiletan atontzen euren “goxo-preziatuak”, torradak, alegia.

 11´30etarako, 10 azpil  tostadaz betetako zeuden mahai gainean kokatuta eta zenbaki banaz hornituta.Tartean, apaingarri eta bizigarri, “txurrunplinez”, Anpurdáko ardo goxoz betetako porroia!

Bertan ginen guztiok, ikasle, irakasle eta bisitari, denetatik dastatu ondoren, gure botoa eman genuen: bakarra izango zen irabazlea:

eta aurtengoan, Irakaslegoko irakasle Aneren tostadek hartu zuten  ohore hori.(eta bertan ginenok hartu genuen tostada zoragarri haiek dastatzeko ohore eta lana!)

Jakin nahi duzue errezeta, ala? Bada, hementxe duzue, Anek berak kontatua:

Aneren tostada txapeldunak

 Esnea azukrearekin, bainillarekin, kanelarekin eta  limoi azalarekin sutan jarri. “Nik maribainuan eduki nuen pixkat murriztu arte”.

 Epeltzen utzi eta arrautza parea nahastu.Irabiatu  ondoren, tostaden gainera bota eta gau oso batean eduki.

“Gainerakoa normala da”: arrautzetatik pasa, frijitu, ateratzerakoan olioa kentzeko xukatzeko papera edo erabili, eta azukrea eta kanela hautsa bota.

“ Nik moldeko ogia erabili nuen, “Binbok” dituen xerra berezi batzuk.”

 

Sari ederra jaso zuen Anek: Guggenheimerako bi sarrera! Zorionak, Ane!

Ondoren, “19 galdera” lehiaketatxoa etorri zen. Hirukoteka, azkar eta ondo erantzun behar zitzaien Joxe Marik arrapaladan eta algara batean botatako 19 galderei; guztiak inauteriei buruzkoak.

Barre ugari egin genuen, bai horixe, eta galderak zailak izan arren, nahiko ondo erantzun zieten bikoteek. Ikasleen inpugnazioa aintzat hartu ondoren, erabaki zen saria 3 ikaslek osatutako taldeari ematea: “sorpresa-poltsa” bana. Ez dugu hemen argituko zer zegoen poltsetan, “sorpresa-poltsak” baitziren, baina eurak oso kontent geratu ziren, antza!

Eta “Inauterietako kopla barriak, Landanekok jarriak” abestu ondoren, dantzarako parada ere izan zen! zeinen ederto aritu ziren gure “dantzameneo tailerreko irakasle eta ikasleak! benetan ere!

Benetan egun ederra pasa genuen inauteri martitzena! Hurrengoan hobeto! Ahalegindu behintzat egingo gara, ez dugu erraz izango baina! Zorionak, eta eskerrik asko guztioi!

 

Eskerrik berezi eta beroenak Fabiani, bere argazkilari-arteagatik!