Bilatu

Atalak

Txat

Erantzunaupaa 16.06.2014 11:00
neskak kirol gehienetan baztertuta uzten dira,mutilak baino kalitate gutxiago dugula uste dute askok
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 11:00
denok omen gaude ez konforme, baina "la viiiddaaaa sssiiiiiguuue iguuuuuaaaalllll!
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 11:00
neskak profesionalak direnean beste soldata bat behar dute baita euren familia aurrera ateratzeko, nire ustez ez da bidezkoa mutilek hainbeste izanda emakumeek beste soldata bat behar izatea
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:58
eta nesken taldeak? noizko profesional?
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:54
Opioa …. nire ustez, hori baino txarragoa da… "Ogi eta zirku" horrekin…kokoteraino nago!!!! Posible baldin balitz, intsumisoa izango nintzateke
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:54
herriaren opioa da zalantzarik gabe, izan ere, orain mundialaren aitzakiarekin murrizketak egiten ari dira, eta hiritarrak futbolarekin tontotuta daudenez ez diete murrizketei kontra egiten.
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:54
ondo ikusten duzue umeak hain gazteri, profesional gisa tratatzea Lezaman eta halako lekuetan?
ErantzunIru 16.06.2014 10:53
Gaur egun futbolak nagusitasun handia du eta bestelako arazoak alde batera lagatzen ditugu, askotan garrantzia handiagokoak direnak.
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:51
dudarik gabe!
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:51
futbola herriaren opioa?
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:49
kotxeak bidegorrietan aparkatzen badute izuna mereziko dute
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:49
Irakurri nuen Bilbon autobusak moldatuko dituztela bizikletak eramateko, atzeko aldean……hori ona izango litzateke, ezta? Nahiz eta bidegorri ez izan, edo aldapatsuegia izatekotan … arazorik ez!!!
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:45
Zaila da hiri oso bat bidegorrien bidez konektaturik egotea. Bidegorriak ondo planifikatu behar dira.
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:43
Nire iritziz, kalitatea kantitatea baino garrantzitsuagoa da. Hain zuzen, bidegorrien arazo nagusia mantenua da.Adibidez, nik behin istripua eduki nuen lurrean motorr olioa izateagatik
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:42
Broma da eh.. :))))))))))
ErantzunItziar 16.06.2014 10:42
Bizikleta hartzea errazagoa izan beharko litzateke, herriko edozein puntutik gai izan beharko ginatekelako erdigunera edota nahi dugun lekura heltzeko. Hori bidegorri gehiago jarriz lortuko litzateke.
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:41
Nire ustez Bilbo da bidegorri onenetakoak dituena
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:41
Nire ustez oso polital dira.
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:40
ez dut uste politikarekin zerikusia dutenik
ErantzunKatxiporreta 16.06.2014 10:40
Herri batzuetan nahiko hedatuta daude bidegorriak, baina Bilbon adibidez nahiko zaila da leku guztietara ailetgatzea.
Publish
😉😐😡😈🙂😯🙁🙄😛😳😮😆💡😀👿😥😎😕

Artxiboak

Iruzkin berriak

Etiketak

maiatza 06 2014

“BERRI ONA” filma. asteazkenean.Euskaraz, pantaila handian,… eta dohainik! 11.15ean ESIDEn!

Kaixo lagunok:

Irakaslegoko “zine-txokoa” berriro trotan!

Asteazkenean, maiatzak 7, goizeko 11:15ean, ESIDEKO bideo-aretoan,

 

Benetan film interesgarri eta hunkigarria. Eta amaieran, forum txikia egingo dugu bertaratzen garenon artean.

Hemen duzue filmaren sinopsia, eta informazio gehiago.

 

Irudian klikatuta, trailer laburra (gazteleraz  baina!)

BERRI ONA PACK<br /><br /><br />
(DVD + Guía didáctica)berri ona(wikipedia)

  “BERRI ONA” filma ikusteko aukera  izango dugu. Segidan, gainera, forum-debatea izango dugu, bertaratzen garenon artean. Ez da plan txarra, ezta?  Zatoz, bada, orduan!

SINOPSIANafarroako langile-herri bateko parroko izendatu dute Migel, 1936ko matxinadako egunetan. Gerraren ankerraren lekuko da eta kaltetuen alde jokatzea erabaki du, bizitza bera arriskuan jartzeraino iritsiz.1936ko uztailean, matxinada militarraren gertaleku nagusietako bat da Nafarroa. Langile-gune garrantzitsu bat du Altzaniak eta parroko bidali dute Migel herri hartara. Erroman ikasketak bukatu berria da, eta halabeharrak nahi izan du lehenengo meza estatua Gerra Zibilera eramango duen matxinadaren hasierako orduetan eman behar izatea.Lehen egunetan hasi da errepresioa eta ankerkeria nabarmendu da bereziki jende asko errepublikanoa eta ezkerreko militantea duen herri honetan.“Gurutzada Santuaren” izenean egiten diren bidegabekerien lekuko da Migel, eta hautatu beharra daukala sentitu du irmoki: Elizari men egin edo Ebanjelioaren balioen bidetik segi, “Jesukristoren berri ona” zabaltzeko.Bere sinesteak eta idealak saldu nahi ez dituelarik, kaltetuen, herri xehearen, garaituen alde jokatzea erabaki du, horretarako bizitza bera arriskuan jarri behar badu ere.Gero eta bakar eta nahasiago dago Migel, eta herriko maistrarekin ematen du denbora gehiena. Desagertu da maistraren senarra, errepublikanoa; gatazka hasi denetik inork ez daki non dagoen. Egunorokoan partekatzen dituzte beren beldurrak eta tristurak parrokoak eta Margaritak, eta maitasunaren eremurantz emekiro lerratuko den adiskidetasun sakon bat sendotu da elkarren artean.

Maitasun, guda eta erlijio istorio bat

Iruzkinak

josemaria.landa
8 otsaila, 2012

Ederra benetan filma!(arazotxo teknikoak gorabehera) nik behintzat gustura ikusi nuen.Oso errealista iritzi nion gauza askotan, gure nagusiek zuzenean eurek bizi izandakoa kontatu izan digutenaren deskripzio zehatzak topatu ditut nik istorio/historia horretan! Memoria historikoa guztion ahotan dabilen garaiotan, filmak balio du horren garrantzia azpimarratzeko, ala? Amaitzeko, hona hemen Jabik aipatu zuen liburuaren erreseina, inork interesik balu: Antzararen bidea, Jokin Muñoz,Alberdania,2007; eta kritika batzuk: http://kritikak.armiarma.com/?page_id=4003&non=oro&tes=antzararen%20bidea

josemaria.landa
8 otsaila, 2012

Beste kontutxo anekdotiko bat: Kausaliteteetan sinesten ote duzue? Atzo arratsaldean, hain zuzen ere, etxera heldu naizenean, amak zer esango, eta gure herriko etxe batean, tropa frankistek, ertara heltzean, koarteltzat hartu zuten etxean hain justu bonba eta granada zahar batzuk aurkitu zituztela.kolpean etorri zitzaizkidan burura filmeko hainbat irudi, geure herriko etxe horretan birkokatuak; halakoxeko egoera izango zen hangoa ere! EITBko nahieran, atzoko Euskadi directo programan ikusi ahal izango duzue.