HARRI ETA HERRI-50 urte. Arriagako irakurketan hartu genuen parte, aurten ere!
DUko Hizkuntza Zentruko kide zenbaitek parte hartu dugu, aurten ere, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen”klasikoen irakurtaldi jarraian”. Aurtengoan Gabriel Aresti poeta bilbotarrari egin zaio omenaldi berezia, bere “Harri eta Herri” lana lehenengoz argitaratu zela 50 urte bete diren honetan.
Bertan izan ginen, bada, gure Hizkuntza Zentruko taldetxo bat, geure laguntasuna ematen hain berezi, interesgarri, eta polita den asmo honi: euskal klasikoak, Bilboren bihotzean, guztion ahotan eta guztion entzungai!
Oso atsegina eta hunkagarria izan zen irakurketaren unea bera ere, areago poeta handiaren alaba gazteena ere, Andere, bertako entzuleen artean adi-adi izan genuen eta!
Hemen dituzue instant horietako argazki batzuk ikusgai, eta EITBn ekitaldiaz eskainitako kronika ere bai.
Atalak: Orokorra