Erromeria DU-n; zelako polita baina! ikusi gura duzue?
Zelako polita izan zen, benetan, maiatzaren azken egunean unibertsitateko klaustroan egin genuen erromeriatxoa. DeustoCampus-eko dantza tailerreko arima den Anartz Ormazak bota zigun gonbitea Euskal Irakaslegokooi eta Lau Haizetarakoei, eta guk, jakina, baietz! nola ez ba!
Irakaslegoko irakasle Garbiñe Etxebarria ere jo eta ke aritu da ikasturte osoan zehar, zenbait ostiraletan, gure ikasle, ikaskide zenbaitekin, eta uniko lankide dantzazale animosoren batekin, euskal dantzak irakasten. Eta benetan gogotsu ibili ziren erromerian, ikasiriko guztia erakusten; hobe ez!
Lau Haizetarako ikasle martxosoek, berriz, euren martxa guztia jarri zuten; dantza ezeze, musika ere bizi bizi jarri ziguten, guztion gozagarri!
Eta gure lankide Fabianek barriro be frogatu digu artista galanta dela bere argazkiekin! ikusi zelako bideo muntaia polita egin digun!
Egin klik argazkiaren gainean!
Zorionak eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!
Ea hurrengoan ere, halakoxeko giro aparta eragiten dugun UD-n! Eskerrik asko guztioi, eta ondo ibili!
Atalak: Orokorra