Mutxurdinak? zer dira mutxurdinak?
Gaur goizeko epeltasunak, hego haizera eraman gaitu eskolan; “haize hegoak” Mikel Laboaren kanta ezagunera :
Haize hegoa gau epela
Ilargiaren argi
Mutxurdinak leihoetan
Teilatuan katu bi
Bidertzian zenbait kanta
Gauerdiz ardoari
Hargaineko sorgin zaharra
Keinuka ilargiari
(Mikel Laboak kantatutakoa entzun nahi baduzu, egin klik IRUDIAREN GAINEAN)
Mutxurdinak? zer dira mutxurdinak? hasi gara galdezka. Eta hiztegira joanda, hona hemen definizioa:
- mutxurdin:
- Modu gaitzesgarrian gaztea ez den emakumeezkongabea izendatzeko erabiltzen den hitza.
- Adibidea: Gizonik ezagutu ezean mutxurdin geldituko da. Sinonimoak: neskazahar, birrotxa
Eta solasean edo eztabaidan hasi gara orduan: Baina, ba ote da mutxurdinik? ba ote da neskazaharrik egun? eta mutilzaharrik? Luzaroan aritu gara, ez pentsa! eta nork bere ondorioak aterako zituenez, pentsatu dugu bakoitzak bere iruzkintxoa idaztea blogean; horregatik jarri dizuegu hau guztia begien aurrean. Ea, bada, zuek ere animatzen zareten zuen iritzia ematera. Idatzi zure iruzkina honen azpian ageri den IRUZKINAK koadroan; eman zure iritzia!
Atalak: Orokorra
Iruzkinak
fabián
8 urria, 2014
Mutxurdin hitzak badu parekorik: Pitolehor. Biak ala biak, nahiko gaitzesgarriak.
Badago neska-mutilzahar asko inguruan, noski. Ez dugu zertan gure beste zatia topatu. ZEren, askotan beste zatia baino, beste zati asko izan baitaitezke, hau da, garaian garaiko adiskideak izan ahal dituzu eta auskalo zer gerta daitekeen harremanetan, noraino heldu nahi/ahal den. Eta noski, zoriontsu askoak direnak ez dira gutxi. Beraz, gaur egun, terminoa ez ezik, egoera hori ere guztiz gaindituta dago, eta nork bere kabuz eta bere gogoz ibiltzea dauka, ezta?
Bonbardino
8 urria, 2014
Neuk badekot gogua pitolehor iziteko, baina lar guapua nas eta neska geixenak ganera etorten yatas lio eta txurruflina bila.
Kontuk kontu, nik ez dekot gogorik eskonduteko. Setako? Holan hoba, esta?
Hori pitolehor edo danadalaku ete da? Ba gora solteruk!!
mutxurdino
8 urria, 2014
Gaur egun, berez, ez da halakorik gure artean, nik uste! baina guztioi geratzen zaigu barruan, nahi gabe bada ere, halako sentimendu ezkutuko bat, ezkondu ez eta bikote jakin edo finkorik ez duenarentzat. Konturatu gabe, ezkondu ez izanaren justifikazio edo motiboa topatzen hasten gara, derrigor egon behar balitz bezala