Bilatu

Atalak

Txat

Erantzunaupaa 16.06.2014 11:00
neskak kirol gehienetan baztertuta uzten dira,mutilak baino kalitate gutxiago dugula uste dute askok
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 11:00
denok omen gaude ez konforme, baina "la viiiddaaaa sssiiiiiguuue iguuuuuaaaalllll!
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 11:00
neskak profesionalak direnean beste soldata bat behar dute baita euren familia aurrera ateratzeko, nire ustez ez da bidezkoa mutilek hainbeste izanda emakumeek beste soldata bat behar izatea
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:58
eta nesken taldeak? noizko profesional?
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:54
Opioa …. nire ustez, hori baino txarragoa da… "Ogi eta zirku" horrekin…kokoteraino nago!!!! Posible baldin balitz, intsumisoa izango nintzateke
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:54
herriaren opioa da zalantzarik gabe, izan ere, orain mundialaren aitzakiarekin murrizketak egiten ari dira, eta hiritarrak futbolarekin tontotuta daudenez ez diete murrizketei kontra egiten.
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:54
ondo ikusten duzue umeak hain gazteri, profesional gisa tratatzea Lezaman eta halako lekuetan?
ErantzunIru 16.06.2014 10:53
Gaur egun futbolak nagusitasun handia du eta bestelako arazoak alde batera lagatzen ditugu, askotan garrantzia handiagokoak direnak.
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:51
dudarik gabe!
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:51
futbola herriaren opioa?
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:49
kotxeak bidegorrietan aparkatzen badute izuna mereziko dute
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:49
Irakurri nuen Bilbon autobusak moldatuko dituztela bizikletak eramateko, atzeko aldean……hori ona izango litzateke, ezta? Nahiz eta bidegorri ez izan, edo aldapatsuegia izatekotan … arazorik ez!!!
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:45
Zaila da hiri oso bat bidegorrien bidez konektaturik egotea. Bidegorriak ondo planifikatu behar dira.
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:43
Nire iritziz, kalitatea kantitatea baino garrantzitsuagoa da. Hain zuzen, bidegorrien arazo nagusia mantenua da.Adibidez, nik behin istripua eduki nuen lurrean motorr olioa izateagatik
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:42
Broma da eh.. :))))))))))
ErantzunItziar 16.06.2014 10:42
Bizikleta hartzea errazagoa izan beharko litzateke, herriko edozein puntutik gai izan beharko ginatekelako erdigunera edota nahi dugun lekura heltzeko. Hori bidegorri gehiago jarriz lortuko litzateke.
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:41
Nire ustez Bilbo da bidegorri onenetakoak dituena
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:41
Nire ustez oso polital dira.
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:40
ez dut uste politikarekin zerikusia dutenik
ErantzunKatxiporreta 16.06.2014 10:40
Herri batzuetan nahiko hedatuta daude bidegorriak, baina Bilbon adibidez nahiko zaila da leku guztietara ailetgatzea.
Publish
😉😐😡😈🙂😯🙁🙄😛😳😮😆💡😀👿😥😎😕

Artxiboak

Iruzkin berriak

Etiketak

Abe 03 2014

Euskararen Eguna Deuston: dEUSto.EUS

 

“Egunari berea”  barik, egunari “bezpera” eman genion guk , abenduaren 2an izan baitziren berton Euskararen Nazioarteko  Egunaren inguruko ekitaldiak.

Ander, Maite eta Irati ikasle-musikariek (eskerrik asko, koadrila!) Unibertsitateko Entzungelara gidatu gintuzten pasakale alaian.

Entzutegian Euskal Gaien Institutuko Nerea Mujikak eta Xabi Landabideak aurkeztu ziguten euren sailean maisuki prestatutako lan handi eta interesgarria:  Euskal Gaiak Deustuko Unibertsitatean: iragana, oraina, geroa izeneko dokumentala. (egin Klik beheko irudian)

Uste dugu era berean hunkigarria, argigarria, eta zer pentsa emango diguna dela lan eskerga  hori; Ikuspegi eta iritzi oso desberdineko jendearen hausnarketa horeik guztiek “iragana, oraina eta, batez ere, geroa argiago ikusten lagunduko digutelakoan gaude. Zorionak eta eskerrik asko zuen lan oparoagatik! (Euskal Gaien Institutu-aren lanaren berri izateko, egin klik izenean)

egik klik argazki gainean argazki bilduma ederra ikusteko!

Euskara eta Eleaniztasuneko Zuzendari Sara Muniozgurenek  hartu zuen hitza gero,  eta www.deusto.eus domeinu berriaren nondik norakoak azaldu zizkigun. Hemendik haurrera domeinu horretan eskuragarri ditugu Deustuko Unibertsitatearen euskarazko eduki guztiak, zuzen-zuzenean. Laster, gainera, posta elektronikoa ere EUS domeninuan murgiltzeko aukera izango dugula jakinarazi zigun.

Ikasleen txanda etorri zen gero; Euskal filologiako ikasle Alex Atxikallendek beren beregi idatzia zuen testu iradokior eta sentitua ekitaldi honetarako, baina, zoritxarrez, berak ezin izan zuen bertan egon, eta bere kide Mikel Martinezek irakurri zigu; hemen duzue:

Euskararen egune (Alex Uriarte Atxikallende)

(http://blogs.deusto.es/euskalgaiak/)

Euskal Filologiako graduko eta SareKom1415 ikasgaiko Alex Uriarte Atxikallendek testu hau bidali digu Abenduaren 3ko euskararen egunaren harira. 

Garai batean izan zen, entzuten zen, izan ginen. Hortzemugaren azken puntutik, asfaltu hotzera. Karrika isil eta zahartuetatik, atzerriko ur oparo eta arrotzetara. Mendiburu biluzietako hatx ezkutuenetatik, negu garaiko beheko suaren epeltasun eta magalera. Gure asaben ekinaren bidezidorretatik, guri eskeinia izan zaigun oinordetza bakar eta ordaindu ezinezkora.

Garai latzak pasatu izan dira, pasatu izan dituzte, izan ditugu. Iluntasunezkoak, hauspenezkoak, ezintasunezkoak eta, sarritan, etsipenezkoak. Eta gaurkoan? Zer gertatzen zaio behin erabiliriko hizkera hari? Amonaren ahotik jasotako berba samurrari? Gau eroaren biharamunean entzun beharreko aitaren bronkari? Eta iraganeko barre algara, negar malko, istorio kontaezin eta mobida nahasiei? Non ezkutatu da kontu haiek bakar bihurtzen zituen hizkera hura?

Gaurkoan berba arrotzak ditut entzungai, neureak ez ditudanak, urrun sumatzen ditudanak, nigandik ihesian doazenak, lausoak, materia gabekoak, zentzu bakoak. Hain berezia den egun hau, bihur dezagun aste, bihur dezagun urte, hamarkada, mende eta historia. Har dezagun behingoz gure arbasoek laga ziguten eta jarraitu beharreko soka hori, euskaldun hitzaren funts bereizgarri hori, hau da, euskara daukana, euskara erabiltzen duena.

Hedatu dezagun lau haizetara gure izaera biltzen duen hori, eta ez dezagun etsi hedapen horretan gure azken hatsera artean. Euskarak eta beronen ikaskuntzak oihartzun bat izateaz gain, errealitate bat izaten jarrai dezan beste 40 urtetan, gutxienez. Euskarak gaurkoan ikusgai dugun dokumental honen mamiaren gisako nortasuna izan dezan, hots, iraganekoa, oraineko eta etorkizunekoa. Bidali dezagun behingoz euskararen eguna pikutara eta egin dezagun egun oro euskararen egun.

Hasiera onari  amaiera ona emateareen, kantuei eta dantzei eman genien kanpoan, kopadutxoa dastatzen genuenaz batera. giro ezin hobea izan zen klaustroan, eta pentsatutako denboratik aurrera luzatu zen festa eguerdirarte!

Argazkiok Ana Lopezek eta Inhar Gonzalezek egin eta utzi dizkigute; Eskerrik asko! Zer zarien jatorrak eta finak, gero!

Zorionak eta eskerrik asko ekitaldiotan parte hartu duzuen guzti-guztioi, zuek barik ez da eta posible izango dEUSto benetan eta osoan EUS  izan dadin urtean 365 egunetan. Biba zuek!

Ez gaitezen, baina, laxatu; Gure egunerokotasuna erabat euskalduna izateko oztopoak agerikoak dira. Eta amaitzeko, hausnarketarako bi testu dituzue hemen ikusgai, Miren Amuriza bertsolariak ZAZPIKA astekarian argitaratutakoa bata; “Berriz, min hau”. Bestea, gaurko BERRIAkoa  Mikel Irizarrek bere blogean jarria: “Ez dut euskara ikasi nahi”.

Goizeon, Euskararen Nazioarteko Egunean,  Unibertsitate aurrean burutu den “giza-katearen  inguruko ekitaldian bertsolari gazte bati entzundako puntu batekin amaituko dugu.

“betidanik izan duguna

izan dezagun betiko”

Iruzkinak

Euskeraren Nazioarteko Egunerako gogoetatxoa. | Estatu gabeko Nazioak
18 abendua, 2014

[…] Euskal Irakaslegoa. (2014). Euskararen Eguna Deuston: Deusto.eus. 2014ko abenduaren 3a., de Deustuko Unibertsitatea Sitio web: http://blogs.deusto.es/euskalirakaslegoa/2014/12/euskararen-eguna-deuston-deusto-eus/ […]