DEUSTOk bizi-bizi egin du KORRIKA!
Deustuko Unibertsitateko lagun koadrila ederra batu zen igande goizean KORRIKAri Bilbon sartzen laguntzeko! Bizi-bizi ibili ziren goizeko lehenengo orduetan, argazkiotan ikus daitekeenez:
2.413. kilometroa egiteko…
goizean goiz eta nagirik ez, antza! Logura apur bat igual?
baina behin martxa hartuta…
San Mamesera ere bai!
eta Alhondigara ere bai; “lekukoa eskuan,eta euskaraz Bilbo erdian”!
Talde bikaina benetan, Deustukorrikalariak!
Eta ospatzeko, ondo merezitako armozua, hobe ez!
Zorionak, eta eskerrik asko, euskahaldunok!
ETA “INOIZKO KORRIKARIK BILBOTARRENA” IKUSI NAHI BADUZUE… EGIN KLIK HEMEN!
Atalak: Orokorra
ni
31 martxoa, 2015
hori sasoie!!!