Korrika badator! Etorri igandean DEUSTOrekin ttipi-ttapa korrika!
Deustuk Korrikan hartuko du parte, aurtengoan ere.
Korrika bator aurten ere, hemeretzigarrena! Egingo diogu ohore, ezta?
Korrika, AEK-k bi urterik behin antolatzen duen euskararen aldeko lasterketa, bere 19. edizioan da “Euskahaldun” goiburua hartuta. Martxoaren 19an hasi zen Urepelen eta 29an bukatuko da Bilbon.
Deustuko Unibertsitateak, aurreko edizioetan bezala, parte hartuko du herritarren eta erakundeen artean oihartzun handikoa den ekimen honetan. Hain zuzen ere, Donostian, 700. kilometroa egokitu zaigu, Zubieta kalean, Zaragoza plazatik abiatuta, martxoaren 22an, igandean, 11:58an. Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekano Jose Antonio Rodríguez Ranzek eraman du lekukoa.
Bilbon, berriz, 2413. kilometroa egingo dugu, San Pedro plazan hasita, goizeko 07:48an, martxoaren 29an, azken igandean, eta Komunikazio, Eleaniztasun eta Gizarte Berrikuntzako errektoreorde Roberto San Salvadorrek jasoko du lekukoa.
Eta espero dugu zuen guztion laguntasuna izango duela, tipi-tapa, ttipi-ttapa!
Unibertsitateko elkarte guztia gaude gonbidatuta Korrikan parte hartzera Donostian zein Bilbon. Egokitu zaizkigun abiapuntuetan elkartuko gara ordua baino 15 minutu lehenago. Animatu!
nahi duzuen!
Korrika 19 Korrika kulturala ikas-unitateak
Korrikaren ingurumarian, AEKren didaktika zerbitzuak euskararen aldeko Korrika lasterketa euskaltegietako ikasleen artean ezagutarazteko eta girotzeko Korrika kulturala izeneko material didaktikoa sortu du. Material sorta hau euskalduntzearen A1, A2, B1, B2 eta C1 mailetarako moldatu dute.
Atalak: Orokorra