Bilatu

Atalak

Txat

Erantzunaupaa 16.06.2014 11:00
neskak kirol gehienetan baztertuta uzten dira,mutilak baino kalitate gutxiago dugula uste dute askok
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 11:00
denok omen gaude ez konforme, baina "la viiiddaaaa sssiiiiiguuue iguuuuuaaaalllll!
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 11:00
neskak profesionalak direnean beste soldata bat behar dute baita euren familia aurrera ateratzeko, nire ustez ez da bidezkoa mutilek hainbeste izanda emakumeek beste soldata bat behar izatea
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:58
eta nesken taldeak? noizko profesional?
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:54
Opioa …. nire ustez, hori baino txarragoa da… "Ogi eta zirku" horrekin…kokoteraino nago!!!! Posible baldin balitz, intsumisoa izango nintzateke
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:54
herriaren opioa da zalantzarik gabe, izan ere, orain mundialaren aitzakiarekin murrizketak egiten ari dira, eta hiritarrak futbolarekin tontotuta daudenez ez diete murrizketei kontra egiten.
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:54
ondo ikusten duzue umeak hain gazteri, profesional gisa tratatzea Lezaman eta halako lekuetan?
ErantzunIru 16.06.2014 10:53
Gaur egun futbolak nagusitasun handia du eta bestelako arazoak alde batera lagatzen ditugu, askotan garrantzia handiagokoak direnak.
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:51
dudarik gabe!
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:51
futbola herriaren opioa?
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:49
kotxeak bidegorrietan aparkatzen badute izuna mereziko dute
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:49
Irakurri nuen Bilbon autobusak moldatuko dituztela bizikletak eramateko, atzeko aldean……hori ona izango litzateke, ezta? Nahiz eta bidegorri ez izan, edo aldapatsuegia izatekotan … arazorik ez!!!
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:45
Zaila da hiri oso bat bidegorrien bidez konektaturik egotea. Bidegorriak ondo planifikatu behar dira.
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:43
Nire iritziz, kalitatea kantitatea baino garrantzitsuagoa da. Hain zuzen, bidegorrien arazo nagusia mantenua da.Adibidez, nik behin istripua eduki nuen lurrean motorr olioa izateagatik
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:42
Broma da eh.. :))))))))))
ErantzunItziar 16.06.2014 10:42
Bizikleta hartzea errazagoa izan beharko litzateke, herriko edozein puntutik gai izan beharko ginatekelako erdigunera edota nahi dugun lekura heltzeko. Hori bidegorri gehiago jarriz lortuko litzateke.
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:41
Nire ustez Bilbo da bidegorri onenetakoak dituena
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:41
Nire ustez oso polital dira.
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:40
ez dut uste politikarekin zerikusia dutenik
ErantzunKatxiporreta 16.06.2014 10:40
Herri batzuetan nahiko hedatuta daude bidegorriak, baina Bilbon adibidez nahiko zaila da leku guztietara ailetgatzea.
Publish
😉😐😡😈🙂😯🙁🙄😛😳😮😆💡😀👿😥😎😕

Artxiboak

Iruzkin berriak

Etiketak

Urr 13 2015

BERBALAGUN DEUSTON! Euskaraz hitz egin nahi duzu?

Euskaraz hitz egin nahi duzu? Praktikatu?

BERBALAGUN  Deuston!

Izan zaitez  berbalagun, DUn! Dohakoa da, borondatezkoa, erraza, dibertigarria, ez du kalterik egiten!… Eta ez dago azterketarik!!!

Prest? Konpromiso bakarra izango duzu astean behin ordu betez euskaraz hitzegin nahi duten beste hiru edo lau lagunekin elkartzea. Beste barik. eta ez da gutxi!

ZER DA BERBALAGUN-DU?

Deustuko Unibertsitateko berbalagun-DU egitasmoa, gure unibertsitatean,  euskeraren erabilera bultzatu eta indartu nahi duen egitasmoa da, eta ikasten ari denari aukera eskaini nahi dio euskaraz hitz egiteko.

Euskaldun zaharrak eta berriak harremanetan jarriz, euskara praktikatzeko eta bizitzeko aukera ematen du berbalagunek. Aisialdirako ekimena da, guztiz boluntarioa; eta helburua da harreman sare berriak sortzea , eta euskararentzako hiztun eta gune berriak irabaztea  unibertsitatean  ere.

NOLA FUNTZIONATZEN DU BERBALAGUN-DU PROGRAMAK?

Programen funtzionamendua sinplea baina eraginkorra da: Taldetxoak sortzen dira (hirukoteak, laukoteak,boskoteak) . Talde horietan ezaugarri ezberdinetako jendea elkartzen da (batzuek ohiko euskarazko harremanak dituzte eta beste batzuek ez) eta konpromiso bakarra eskatzen zaie: astean behin gutxienez ordu betez elkartzea, taldekideekin euskaraz jarduteko. Hori da egitasmoak eskatzen duen konpromiso maila bakarra. Hortik aurrerako guztia taldekideek beraien artean arautzen dute, beren harremanaren barruan (non, noiz, zenbat aldiz elkartu,…).

Guk lagunduko dizuegu talde horiek osatzen. Eta gure laguntza izango duzue behar duzuen guztietan, edozein zalantza argitzeko. Taldeon jarraipena egingo dugu; eta unibertsitatean izango diren ekintza osagarrien berri ere (hitzaldi, irteera, jai, afari,…)  emango dizuegu.

BERBALAGUN-DU programa hau, berez, Deustuko unibertsitatean matrikulatutako ikasleei eta bertako enplegatuei zuzenduta dago; hala ere, kasuan-kasuan, kanpoko gonbidaturik onartzea ere ez dugu baztertzen.

Deustuko unibertsitatea bitartekari soila baino ez da izango; partehartzaileak elkarrekin harremanetan jartzen lagunduko du, beste barik.

Berbalagun izateko ez da ezertxo ere ordaindu behar; guztiz doakoa da, eta borondatezkoa.

Behin Berbalagun talde bat osatuta daukagunean, interesatuei e-mail bidez emango diegu abisu, elkarrekin kontaktuan jar daitezen.

Denbora tarte batean norbaitentzako lekurik topatzen ez badugu, e-mail bidez emango diogu abisu, eta itxaron-zerrendara pasatuko dugu, aukeraren baten zain.

Ikasturte amaieran, Deustuko unibertsitateak ez die inolako azterketa edo hizkuntz probarik egingo BERBALAGUN-DU programan parte hartzen dutenei.

Deustuko unibertsitateak ez du inolako agiririk eskainiko BERBALAGUN-DU programan parte hartzen dutenentzat.

Deustuko unibertsitateak ez du inolako erantzukizunik hartuko BERBALAGUN-DU taldeen topaketetan gerta litezkeen gorabehera edo arazoen aurrean.

Bete ezazu, mesedez,  ESKAERA ORRIA,  eta eraman Euskal Irakaslego – Hizkuntza Zentrora, edo e-mailez bidali: josemaria.landa@deusto.es
Seguru gaude oso gustura ibiliko zarela Berbalagun; euskaraz arituko zara, behar duenari lagunduko diozu, eta lagun berriak egingo dituzu!  Alimo!

Eskerrik asko eta asko!