Triste, oso triste; guztiz saminduta; Jabitxu gure lagun eta lankidea zendu zaigu gaur, 2016ko apirilaren 14an. Francisco Javier Subinas Elorriaga, agur eta ohore! Betirarte, Jabitxu!
Bilbok irakasle handi bat galdu du.
Ez da bere izena historia liburuetan azalduko, Bilbok ez dio kale bat eskainiko, ez du omenaldi handirik jasoko, baina Jabi Subinasek ondo merezia du gure aitortza eta esker ona. Zenbat pertsona erakarri ote ditu euskararen mundura Bilbo erdaldunean?
Lan isilean, 1981eko lehen eskolako ikasle haietatik hasi eta astearte honetan azken eskola eman dien ikasleetara, zenbat eskola ordu? Zenbat ariketa? Zenbat idazlan zuzendu? Zenbat hitz aspertu? Zenbat?
Atera kontuak 35 urte euskara irakasle lanetan. Herri eta gizarte honen euskalduntzeari egin zezakeen ekarpenik handiena egin dio. Euskara xamur eta gozo irakatsi, ezer egingo ez balu bezala, ikasle zahar eta gazte, hango eta hemengo guztiengan euskararen hazia erein. Bere xumean handi, gizatasunez.
Lankide eta lagunoi esker oneko hitzak baino ez zaizkigu ateratzen. Deustuko Unibertsitatean, Euskal Irakaslegoan, ez dugu ez ahaztuko bere lan handia, eta eskertu egingo diogu astelehenean, hilak 18, Karmengo elizan bere aldeko elizkizunean. Gonbidatuta zaude.
(EGIN KLIK GOIKO “IRUZKINAK” GLOBOTXOAN, MEZU ETA OHAR GUZTIAK IRAKURTZEKO!)
Atalak: Orokorra
Iruzkinak
Pili Diez Martinez (Facebook-etik)
18 apirila, 2016
Nik Jabi orain dela gutxi ezagutu nuen,, nahiz eta lankidea izan. Beti errespetuz, beti pasadizoren bat kontatzeko prest, beti irribarretsu agurtzen pasiloetan, … Jabi goizegi joan zaigu, diskretoki, molestatu gabe… Zeozer ikasi dugu: elkarrekin egotea eta besteak zaintzea oinarrizkoa da. Eskerrik asko, Jabi, zure bizitzaren zatitxo bat nigaz konpartitzeagatik. Goian bego, lankide eta laguna!
Begoña Salvador (Facebook-etik)
18 apirila, 2016
¡Un, hasta luego, Jabi!
Así como pasa la vida, cambian los tiempos.
Trabajo duro en el que tomaste parte para que otros siguieran el camino, y entre ellos tú, hasta el otro día.
En ti, vi esa entrega desmedida sin tener en cuenta el tiempo por terminar el trabajo, tu compañerismo, la amabilidad en tu trato para los demás, siempre alegre y contento dándolo todo. Más “amigo” que compañero.
¡Qué gran suerte tenerte cerca tantos años!
¡JABI, SIEMPRE ESTARÁS EN MI RECUERDO!
Eduardo Aguilar (Facebook-etik)
18 apirila, 2016
Goian bego!!!
Mabel Álvarez Rodriguez (Facebook-etik)
18 apirila, 2016
Ezin dut sinetsi!Jabitxu…nire iraskale maitea
Edurne Carlos De Bergara Artola(Facebook-etik)
18 apirila, 2016
Edurne Carlos De Bergara Artola Mila esker, Jabi. Goian bego.
Joseba urriz (Facebook-etik)
18 apirila, 2016
Ai ene, hau disgustua. Goian bego
Susana Fornies Untzurruntzaga
18 apirila, 2016
gioan bego!
Iker Saez
18 apirila, 2016
Goian bego!!!!! Irakasle dotorea
josemaria.landa
18 apirila, 2016
“Adios muchacho, compañero…” Ai,Jabitxu zenbatetan ikusi zaitugu berau kantetan, bihotzetik, barru-barrutik! Agur, Jabitxu, agur! https://www.youtube.com/watch?v=HizJZbcSovo
Josan Erdoiza
18 apirila, 2016
Agur eta ohore, jabi! Egun handira arte!
Jabi Subinas hil da. Zuzenbideko ikasketak burutu zituelarik, epe labur batez abokatu lanetan jardun ondoren, Euskal Filologia ikastea erabaki zuen, eta handik aurrera, euskara irakasle jardun zuen Deustuko Euskal Irakaslegoan, hogeita hamabost urtez. Bilbotar petoa izanik, Athleticzale amorratua zen. Literatura eta zinema ere oso gogoko zituen. Baina Julie Cristierekin batera, haren amodio nagusia euskara eta irakaskuntza izan ziren. Gizon apala zen, eskuzabala; atsegina eta fina; umoretsua, adeitsua, lagunkoia, argia,bakezalea, eta batez ere, zuzena. Doakizula lerro hauetatik nire omenaldi xumea: zulako euskaltzale gehiago izango bagenitu, beste kuku batek joko liguke!
Alberto Errazti Igartua (e-mailez jasoa)
18 apirila, 2016
Javi Subinas joan egin zaigula eta, nire doluminik sentituena bere gertukoei eta lankide izan zareten guztioi.
Fabian Laespada
18 apirila, 2016
Ey mister
Badoa joan behar ez zuena, joateko baimena ez zeukana. Eta agian, gu konturatu gabe, behin baino gehiagotan esan digu agur, noiz edo noiz, eta gu oharkabean, serio hartu ezinik. Berdin da; kontua da Jabiren ondoan, inguruan eta apurtxu bat ere, bere baitan egon garenok sinistu ezinean gabiltza, bera gabe egote hau barneratu ezinik.
Jabitxu itsasoarekin maiteminduta dago, eta itsasoak bera bezalako maitale asko balitu, askeagoa eta garbiagoa izango litzateke. Jabitxu bertsoekin ere maiteminduta dago. Bera, finean, zortziko handia baino, hamarrekoa da. Hamarrekoak eta berrogeiak bastoetan edo urrean edo kopatan, Magno zu, kartetan goxo, areago zure kide izanda.
Jabik liburuak maite ditu, agian bere ametsek liburu baten altzoan egiten dutelako hegan. Jabik, astero edo, liburu bat edo bi hartzen ditu betiko dendan. Eta irentsi ere, irensten ditu gogotik. Jabitxuk Imanol, Lete, Lertxundi, Ruper eta, behar ditu ezpain artean, urte luze hauetan gorde dituen melodia txikiak bizirik jarraitzeko. Jabitxuk ondo idatzitakoak apreziatzen ditu; baina batez ere, idatzi horiek konpartitzea. “Ey, mister, beitu, hau topa dut, ea gustatzen zaizun”. Kirmen, Egaña, Lizarralde, Benedetti, Silvio… testu asko partitu dugu elkarrekin.
Jabik soldaduzkako istoriak kontatzen dizkigu, Valentzian eta Madrilen pasatutakoak, abots lasai horrekin, tempus fugit horren kontra, hainbeste maite du hitz eta pitz; eta askok ezin dugu imaginatu hori guztia agortu dela. Jabik zinea maite du eta zineak Jabi maite du, hainbeste zinta, dvd, bideo eta abarrek hartu baitute bere etxea, bertan goxo. Julie Christie, Audray Hepburn eta Michele Pfeifferrek badakite Jabitxuk ondo zaintzen dituela.
Jabik, garagardo bat hartzen ari garela, Athleticekin gorriak eta bi pasatzen ditu. Eta ez da inoiz haserretzen, bizitza gozatzeko baita, berak esanda. Jabitxuk, ikasleei, NOR-Nori azaldu bitartean, istorio ederrak kontatzen dizkie eta ipuin politak ematen dizkie. Eta entzun egiten die. Entzun eta aditu, atenditu eta zaindu.
Jabitxu, joan egin zara, baina ez zeneukan baimenik.
Beraz, Jabi hemen zagoz; beste modu batez, baina hemen zagoz, gure bihotz dardarti hauetan.
Adiorik ez, Mister
Txabi Landabidea
18 apirila, 2016
Hurbilekoei besarkada handi bat, baina zuretzako adiorik ez, Jabi. Gugan zaude.
Josan Erdoiza
18 apirila, 2016
Apala zinen, eta eskuzabala; atsegina, fina eta ekina; umoretsua bezain adeitsua; lagunkoia eta argia; bakezalea, eta, oroz gain, zuzena.
Zure ereduarekin petsona eta irakasle hobea izaten lagundu zenidan.
Zenbat estimatzen zintudan inoiz adierazi ez nizularik joan zara; doakizula orain, lerro hauetatik, nire omenaldi xumea: agur eta ohore, Jabi; egun handira arte!
josan
Ainare
18 apirila, 2016
Besarkada bat euskal irakaslego eta hizkuntza zentroari. Ikusi arte, Jabi.
Esti Amorrortu
18 apirila, 2016
Ixil-ixilik joan zaigu. Goian bego. Familiarteko, lankide eta lagun guztiei agur bero bat.
Manu Etxebarria
18 apirila, 2016
Jabi, gizon isila baina handia izan da, guztion laguna. Neuk be gura deutsat lagundu kopla honegaz zerurako bidean:
Gaua izanik iluna
jarraian dator eguna,
agur t´erdi guztion partez
Jabi Subinas laguna.
Besarkada bana guztioi
Ane Aurrekoetxea
18 apirila, 2016
Jabiren oroimenez
Doinua: Sekula belardiko kantaria
Gaur apirilaren hamalaua
bi mila eta hamaseikoa
gure Deustuko mundu txikian
astindu gaitu nahikoa
Jabi gurea gaitzak eroan du
gau isilean bakarrik
bihotza erdibitu zaigula
ez dago esan beharrik
Zabaldu bedi berri triste hau
Ondarroatik Deustura,
euskaltzale handi bat joan dela,
gure Jabi kuttun hura
Langile fina, maisu maitea,
gure oroimen bizia
xehetasunen zaintzaile ona
dena ematen hazia
Aitor dezagun agur honetan
gaurkoan gure samina
Irakaslegoa zure faltan
ez dela izango berdina
Zabaldu bedi berri triste hau
Ondarroatik Deustura,
Euskaltzale handi bat joan dela,
gure Jabi kuttun hura
Nerea Mujika
18 apirila, 2016
Jabi Subinas joan zaigu. Faltan botako dugu. Beti laguntzeko prest gogoratuko dut. Besarkada handi bat familiakoei eta lankide izan zareten guztioi. Goian bego.
Agurtzane Mallona (Facebook-etik)
18 apirila, 2016
Beste Xabier baten hitzak jarri nahi ditut, gure Jabirentzat:
Udazkenean, errainu bat itzaltzen da
oroitzapenen lurraldean,
desagertuen zantzu esankorrak
errelatoen desziurrean,
hitz hunkituak haizetara
eta desegiten doazen irudiak
zorion galduaren paisaia urrunetan,
izan zen, izan ginen
galdu genuen iraun nahiaren dema
eta desira izugarri hartan joan ziren
bizitza apalaren zatiak…
kontu emateraren azken orduak hots dagi
hots dagi eta dohainen liburua hutsik dago
hutsik dago guretzat, zuretza, ororentzat.
Itziar Navarro
18 apirila, 2016
Donostiatik, besarkada handi bat Jabiren senideei eta Euskal Irakaslegoko lankideei. Zuen saminarekin bat egiten dugu.
Ibon Oleagordia
18 apirila, 2016
Besarkada handi bat Jabiren senide, lagun eta lankide guztientzat. Goian bego!
Agurtzane Mallona
18 apirila, 2016
Ikasten nenbilela ezagutu nuen Jabi, Euskal Filologian. Nagusiagoa izanik, pipiolo haien artean ez zen izango erraza tokia egitea. Baina han elkartu zitzaigun Jabi, aurreko mahaietan geunden neska batzuei.
Baina benetan markatu ninduen lanean hasi nintzenean: lan egiteko seriotasuna, etika eta jardunbide ona, batetik; eta hurbiltasuna, giro sortzaile aparta eta istorio kontalari bikaina, bestetik. Behin eman zenidan irakatsia betiko geratu zait memorian. Eskerrik asko, Jabi. Eredu zara niretzat.
josemaria.landa
18 apirila, 2016
“Y esa tu locura de adorar la luna,sapo cancionero? nire negarrak luzaroan egingo du ñir-ñir zure ilargiaren argitan sapotxu hori! Betirarte!https://www.youtube.com/watch?v=R8Typ1xfdUA
Iñigo Otxarri
18 apirila, 2016
Jabi.Goian bego!!! Irakasle jauna.
Arrate
19 apirila, 2016
Jabi maitea :
Nahiz eta denbora gutxi gure ivapeko taldea egon oso gustura geunden .Eskerrik asko bihotz bihotzetik konseju politok emateko.Zutaz gogoratu gara beti
Goian Bego eta ondo pasa zauden lekuan.Muxu handi bat zure neskeen partez
Mertxe
19 apirila, 2016
Kaixo, Jabi! Zenbat kontu eskertzeko!
-Mertxe, zuk esan, e?
Bada egiteko modu bat, bada egoteko modu bat, bada esateko modu bat, zeure-zeurea dena.
Erronka handia dugu orain, zure arrastoari jarraitzea, zure maisutasunera hurbiltzea…
Agurtzane Mallona (Facebook-etik)
18 apirila, 2016
Agurtzane Mallona: Lagun ezin hobea, zintzoa eta diskretua inor halakorik bada. Bete ezineko hutsunea Jabik utzi diguna. Lurra arina izan dakizula, adiskide.