Bilatu

Atalak

Txat

Erantzunaupaa 16.06.2014 11:00
neskak kirol gehienetan baztertuta uzten dira,mutilak baino kalitate gutxiago dugula uste dute askok
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 11:00
denok omen gaude ez konforme, baina "la viiiddaaaa sssiiiiiguuue iguuuuuaaaalllll!
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 11:00
neskak profesionalak direnean beste soldata bat behar dute baita euren familia aurrera ateratzeko, nire ustez ez da bidezkoa mutilek hainbeste izanda emakumeek beste soldata bat behar izatea
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:58
eta nesken taldeak? noizko profesional?
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:54
Opioa …. nire ustez, hori baino txarragoa da… "Ogi eta zirku" horrekin…kokoteraino nago!!!! Posible baldin balitz, intsumisoa izango nintzateke
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:54
herriaren opioa da zalantzarik gabe, izan ere, orain mundialaren aitzakiarekin murrizketak egiten ari dira, eta hiritarrak futbolarekin tontotuta daudenez ez diete murrizketei kontra egiten.
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:54
ondo ikusten duzue umeak hain gazteri, profesional gisa tratatzea Lezaman eta halako lekuetan?
ErantzunIru 16.06.2014 10:53
Gaur egun futbolak nagusitasun handia du eta bestelako arazoak alde batera lagatzen ditugu, askotan garrantzia handiagokoak direnak.
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:51
dudarik gabe!
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:51
futbola herriaren opioa?
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:49
kotxeak bidegorrietan aparkatzen badute izuna mereziko dute
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:49
Irakurri nuen Bilbon autobusak moldatuko dituztela bizikletak eramateko, atzeko aldean……hori ona izango litzateke, ezta? Nahiz eta bidegorri ez izan, edo aldapatsuegia izatekotan … arazorik ez!!!
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:45
Zaila da hiri oso bat bidegorrien bidez konektaturik egotea. Bidegorriak ondo planifikatu behar dira.
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:43
Nire iritziz, kalitatea kantitatea baino garrantzitsuagoa da. Hain zuzen, bidegorrien arazo nagusia mantenua da.Adibidez, nik behin istripua eduki nuen lurrean motorr olioa izateagatik
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:42
Broma da eh.. :))))))))))
ErantzunItziar 16.06.2014 10:42
Bizikleta hartzea errazagoa izan beharko litzateke, herriko edozein puntutik gai izan beharko ginatekelako erdigunera edota nahi dugun lekura heltzeko. Hori bidegorri gehiago jarriz lortuko litzateke.
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:41
Nire ustez Bilbo da bidegorri onenetakoak dituena
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:41
Nire ustez oso polital dira.
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:40
ez dut uste politikarekin zerikusia dutenik
ErantzunKatxiporreta 16.06.2014 10:40
Herri batzuetan nahiko hedatuta daude bidegorriak, baina Bilbon adibidez nahiko zaila da leku guztietara ailetgatzea.
Publish
😉😐😡😈😯😛😳😮😆💡😀👿😥😎😕

Artxiboak

Iruzkin berriak

Etiketak

Mar 01 2017

Sagardotegira MARTXOAREN 17an, ostirala! Egin txotx!

Egin txotx, bai horixe!  Amorebietako Uxarte baserrira joatekoak gara aspaldiko partez, MARTXOAREN  17an, OSTIRALA. Deustutik arratsaldeko 19ak aldera irtenda eta gaueko 12etarako bueltan Deustun izateko , eta seguru gaudenez oso-oso gustura ibiliko zarela gurekin etorriz gero, animatu nahi zaituztegu izen ematera. Parranda  polit-polita egingo dugu, ez dudarik izan, euskaldun giroan. Eman izena martxoaren 10a BAINO LEHEN Euskal Irakaslegoan!( 10€ko fidantza jarrita)  Egin txox! 

Egin txox!

…eta dantzan, euskara ahoan; eta koplatan, euskara ahoan; eta kantuan, euskara ahoan; ezagutu sagardogintza, euskara ahoan; eta baserri tradizionalaren  erronkak(www.uxarte.com)

kantatu ere, ugari kantatuko ditugu! euskara ahoan

GOGORATU GURE KANTU LIBURUXKA LANKOPI FOTOKOPISTEGIAN DUZULA ESKURAGARRI, EDO BLOG HONETAN BERTAN ERE BAI!

 

Uxarte baserria,Amorebieta.

Arratsaldeko 7ak aldera irten Deustutik, gaueko 12etan bueltan.

Autobusa eta bazkaria, 40€.    IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: OSTIRALA, martxoak 10,

EUSKAL IRAKASLEGOAN.(ADI, GUTXIENEKO KOPURUA BEHAR DUGU BUSA BETETZEKO!)

ETA SAGARDOGINTZAZ GEHIAGO JAKIN NAHI BADUZU, HONA HEMEN GUNE INTERESGARRI BATZUK:

 

UXARTEKO SAGARDOGINTZA

SAGARDOGINTZA

SAGARDOA BIZKAIAN

 SAGARDOGINTZA PAUSOZ PAUSO 

BASERRIKO SAGARDOAREN PROZESUA

Deusto
           Euskal Irakaslegoa

Hizkuntza Zentroa.

 

Iruzkinak

Landanekue
13 martxoa, 2012

Ea, bada, koadrila ederra batzen garen, seguru oso giro ederra sortukuko dugula! Eta egongo da sorpresarik ere! kantua, kopla, dantza,musika,… ez utzi pasatzen aukera!

fabian
22 urtarrila, 2013

milesker, Landaneku, hantxe egongo gaituk, euskera ahoan, sagardoa odolean, neskak buruan, asmo onak eskuetan, ilargia erdian eta zu goruntz beira.

Amaia
24 urtarrila, 2013

Eskerrik asko j.mari,ea gure talde ederra animatzen den Sagardoari esker eeepaaaa

Jon Leonardo
26 urtarrila, 2013

Ba esango didazue non geratuko gara

zurrukutune
28 urtarrila, 2013

Benetan be leku gutxi geratzen da libre, beraz, etortzekoak bazarete, pasatu arin Junkalen bulegotik! Ez da broma!