Gabonak datozela eta,… nahi ote duzu zeure iruzkintxoa idatzi?
Hemen duzu artikulu interesgarri bat, pasa den urteko Gabonen amaieran : “2018 ziztada”; Irakurri eta seguru zer pentsatua emango dizula.
Idatz ezazu orain zuk ere zeure hausnarketa Gabonen inguruan, gureย blogerako.
(Nahikoa duzu ” X iruzkin” dioen lainotxoan klin egin, eta bertan agertuko zaizu idazteko gunea.)
Hona hemen artikuluaren hasiera:
Behin abenduan ondo sartuta gaudela, Gabonak datoz. Askorentzat, sasoi polita eta atsegina da familian biltzen garelako eta hori beti suertatzen da goxo. Beste batzuen ustez, ordea, garai kontsumista eta bideratua da, den-dena inposatua. Eta azkenik, badaude orduko ospakizun konbentzionalei ihesi ospa egiten dutenak, bidaian doazenak, alegia.
Bada, niretzat, Gabonak zera dira,…
Atalak: Orokorra