Bilatu

Atalak

Txat

Erantzunaupaa 16.06.2014 11:00
neskak kirol gehienetan baztertuta uzten dira,mutilak baino kalitate gutxiago dugula uste dute askok
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 11:00
denok omen gaude ez konforme, baina "la viiiddaaaa sssiiiiiguuue iguuuuuaaaalllll!
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 11:00
neskak profesionalak direnean beste soldata bat behar dute baita euren familia aurrera ateratzeko, nire ustez ez da bidezkoa mutilek hainbeste izanda emakumeek beste soldata bat behar izatea
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:58
eta nesken taldeak? noizko profesional?
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:54
Opioa …. nire ustez, hori baino txarragoa da… "Ogi eta zirku" horrekin…kokoteraino nago!!!! Posible baldin balitz, intsumisoa izango nintzateke
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:54
herriaren opioa da zalantzarik gabe, izan ere, orain mundialaren aitzakiarekin murrizketak egiten ari dira, eta hiritarrak futbolarekin tontotuta daudenez ez diete murrizketei kontra egiten.
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:54
ondo ikusten duzue umeak hain gazteri, profesional gisa tratatzea Lezaman eta halako lekuetan?
ErantzunIru 16.06.2014 10:53
Gaur egun futbolak nagusitasun handia du eta bestelako arazoak alde batera lagatzen ditugu, askotan garrantzia handiagokoak direnak.
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:51
dudarik gabe!
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:51
futbola herriaren opioa?
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:49
kotxeak bidegorrietan aparkatzen badute izuna mereziko dute
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:49
Irakurri nuen Bilbon autobusak moldatuko dituztela bizikletak eramateko, atzeko aldean……hori ona izango litzateke, ezta? Nahiz eta bidegorri ez izan, edo aldapatsuegia izatekotan … arazorik ez!!!
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:45
Zaila da hiri oso bat bidegorrien bidez konektaturik egotea. Bidegorriak ondo planifikatu behar dira.
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:43
Nire iritziz, kalitatea kantitatea baino garrantzitsuagoa da. Hain zuzen, bidegorrien arazo nagusia mantenua da.Adibidez, nik behin istripua eduki nuen lurrean motorr olioa izateagatik
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:42
Broma da eh.. :))))))))))
ErantzunItziar 16.06.2014 10:42
Bizikleta hartzea errazagoa izan beharko litzateke, herriko edozein puntutik gai izan beharko ginatekelako erdigunera edota nahi dugun lekura heltzeko. Hori bidegorri gehiago jarriz lortuko litzateke.
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:41
Nire ustez Bilbo da bidegorri onenetakoak dituena
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:41
Nire ustez oso polital dira.
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:40
ez dut uste politikarekin zerikusia dutenik
ErantzunKatxiporreta 16.06.2014 10:40
Herri batzuetan nahiko hedatuta daude bidegorriak, baina Bilbon adibidez nahiko zaila da leku guztietara ailetgatzea.
Publish
😉😐😡😈😯😛😳😮😆💡😀👿😥😎😕

Artxiboak

Iruzkin berriak

Etiketak

2018(e)ko abuztua
A A A O O L I
« Abe    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Categories

Tags

Sitios de interés

Archive: '“Debaldekoak” Euskara sendotzeko estrategiak eta aholkuak..'

hileko azken astelehenean DU-KANTARI, klaustroetan. Ez zatoz ala?

  Kaixo lagunak: Hileko azken astelehena– kantari biltzen gara klaustroetan 10:55etik 11:10era bitartean. Etorriko zarete, ezta? Aurretik, saiatzen gara tailertxo labur bat egiten, kantak ezagutu eta joateko. Den den, lotune honetan badituzue kantuen letrak eta doinuak, zuen kabuz ere ikasten eta entseatzen joateko: DU KANTARIKO KANTAK Eta klaustroan banatzen ditugun liburxkak ere bai:KANTU LIBURUXKA Aurreko […]

“Euskaraz bizi, sentitu, adierazi” Ikastaro berezia Bilbon, ekainerako.

Gaztezulo aldizkarian irakurri ahal izan dugunez, datorren ekainean oso ikastaro berezia da burutzekoa Bilbon: “Euskaraz bizi, sentitu, adierazi” du izenburua. Berton daukazue berorri buruzko azalpena eta informazioa. Esango diguzue.   ‘Euskaraz Bizi, Sentitu, Adierazi’ ikastaroak ekainean Bilbon 2012-05-23 Euskarazko ekoizpen kulturalari buruz hausnartu eta bizipenak konpartitzeko helburua du ‘Euskaraz Bizi, Sentitu, Adierazi’ ikastaroak, eta horretarako […]

Udako Euskal Unibertsitatea: Ikastaro ederrak euskal giro ederrean!

  UEU Udako Euskal Unibertsitatea badator aurten ere ikastaro sorta ederrarekin; Aukera ezin hobea duzue giro guztiz euskaldunean murgilduaz honetaz eta hartaz ikasi, ikusi, entzun, eta gozatzeko!  Hemen duzue lotura, informazio osoa  jasotzeko:  http://www.ueu.org/ikasi/udako-ikastaroak Eta, gainera, dirua ez zaizue, beharbada, oztopo gertatuko, ezen Bizkaiko Foru Aldundiak eta ahinbat udalek DIRU LAGUNTZA OSO HANDIAK ESKAINTZEN DITUZTE, besteak beste, […]

euskara sakelean

  Ez da berria; baina aurkitu berri dut eta denon eskura jarri nahi izan dut, norbaiti interesa dakiokeelakoan. Sakeleko telefonorako euskara ikasteko baliabidea da. oinarrizko ikasgaiak dituenez, hasi berriei interesa dakieke gehien, baina ziur aski, prozesuan dabilen edonork aurkituko du hor zer ikasia, esaterako pronuntziazioari erreparatuko dio, elkarrizketan trebatuko da, oinarrizko hiztegia eta egiturak errepasatu […]

nola konbentzitu ingurukoak

Askotan gertatu ohi den legez, beste zerbaiten bila ibili eta hara zer nolako “opariarekin” topo egin dudan: Lanean, lagun artean, familiarekin, edozein eratako eztabaidetan, askotan bestea nola konbentzitu jakin ez eta inpotentziaren harrak jota sentitu bazarete, edota edonork sekulako ziriak sartzen dizkizulako sentsazioa baldin badaukazue, zelan gertatzen den ez dakizuela, gainera, Eitb.com-en jaso dudan audioa […]

Zer egiten dugu idazten dugunean?

Felipe Zayas hizkuntza eta literaturako Valentziako irakasleak Blog interesgarrian argitaratu zuen aurkezpen baten harira doa nire lehenengo proposamena.. http://www.fzayas.com/darlealalengua/?p=1738 Boligrafo edo teklatuari eman aurretik, bada zer pentsatua. Une bakoitzean zer komeni zaigun egitea jakin nahi baduzu, klik egin agazkian.  

“zenbat buru hainbat aburu”.elkarrizketa interesgarria oratoriari buruz.

Jakin ote duzue badela eztabaida-klub” bat unibertsitatean? Eta lehiaketak ere egiten dituzte! Oso elkarrizketa interesgarria gerta liteke ondorengo elkarrizketa hau, ahoz nola adierazi ikasten eta lantzen ari zaretenontzat/garenontzat.   Entzun ezazue .  “Zenbat buru hainbat aburu: argudiatzea lan hartuta” EHU-ko oratoria taldeak irabazi du Deustuko unibertsitateak deitutako oratoria leihaketa: Aitor Ulanga, Nagore Alberdi, Jon Aranburu eta Amaia […]

tribiala euskaraz on line

Hona Gabonetarako denborapasa. Tribialean jokatu, ikasi, mundu osoko euskaldunekin harremanetan sartu (txatean aritzeko aukera ematen baitu) sare sozialen munduan murgildu… mila helburu betetzeko aukera. Aproba egin eta kontatuko didazue!