Archive: '“Erne ibili!” Informazio-praktikoen-gunea'
EGA azterketarako matrikula epea: uztailaren 2tik 16ra!
Kaixo lagunok: EGA azterketaren 2.deialdirako (irailerako) egutegia atera dute dagoeneko: MATRIKULA EPEA: UZTAILAREN 2TIK 16RA, BIAK BARNE. Beraz, ez ahaztu, azterketa egin nahi baduzu behintzat! Honako lotura honetan informazio zehatzagoa izango duzu: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-euskcont/eu/contenidos/informacion/dih1_ega/eu_ega/ega_2012_2_e.htm Bitartean, ondo-ondo pasatu uda partean! Euskaraz, jakina!
27 ekaina, 2012
Categories: "Erne ibili!" Informazio-praktikoen-gunea, Orokorra
Iruzkinak: No comments
“Euskaraz bizi, sentitu, adierazi” Ikastaro berezia Bilbon, ekainerako.
Gaztezulo aldizkarian irakurri ahal izan dugunez, datorren ekainean oso ikastaro berezia da burutzekoa Bilbon: “Euskaraz bizi, sentitu, adierazi” du izenburua. Berton daukazue berorri buruzko azalpena eta informazioa. Esango diguzue. ‘Euskaraz Bizi, Sentitu, Adierazi’ ikastaroak ekainean Bilbon 2012-05-23 Euskarazko ekoizpen kulturalari buruz hausnartu eta bizipenak konpartitzeko helburua du ‘Euskaraz Bizi, Sentitu, Adierazi’ ikastaroak, eta horretarako […]
23 maiatza, 2012
Categories: "Debaldekoak" Euskara sendotzeko estrategiak eta aholkuak.., "Erne ibili!" Informazio-praktikoen-gunea, Orokorra
Iruzkinak: No comments
Udako Euskal Unibertsitatea: Ikastaro ederrak euskal giro ederrean!
UEU Udako Euskal Unibertsitatea badator aurten ere ikastaro sorta ederrarekin; Aukera ezin hobea duzue giro guztiz euskaldunean murgilduaz honetaz eta hartaz ikasi, ikusi, entzun, eta gozatzeko! Hemen duzue lotura, informazio osoa jasotzeko: http://www.ueu.org/ikasi/udako-ikastaroak Eta, gainera, dirua ez zaizue, beharbada, oztopo gertatuko, ezen Bizkaiko Foru Aldundiak eta ahinbat udalek DIRU LAGUNTZA OSO HANDIAK ESKAINTZEN DITUZTE, besteak beste, […]
21 maiatza, 2012
Categories: "Debaldekoak" Euskara sendotzeko estrategiak eta aholkuak.., "Erne ibili!" Informazio-praktikoen-gunea, Orokorra
Iruzkinak: No comments
HABEko azterketetarako egutegia, eta azterketetan izandako aldaketei buruzko ebazpena.
Jaurlaritzak argitaratu berri du HABEko azterketan nolakoak izango diren zehazten deneko ebazpena. Eta badira bertan aldaketa batzuk; tartean, irakurmen eta entzumen frogak euskaltegiaren esku geratuko direla, froga idatziaren emaitza irailerako gordeko dela, edo idazlanen gutxieneko hitz-kopurura ez irizteak zelako puntuazioa jasoko duen. SEGIDAN DUZUE LABURPENA; iRAKUR EZAZU ARRETAZ! Eta dokumentua osorik irakurri nahi baduzu, honako lotura honetan […]
2 martxoa, 2012
Categories: "Erne ibili!" Informazio-praktikoen-gunea, Orokorra
Iruzkinak: No comments
IVAPeko Hizkuntz eskakizun-azterketarako izen ematea zabalik!
Kaixo lagunok: Informazio jakingarria jarri nahi dizuet, IVAPeko Hizkuntz Eskakizunetan interesa duzuenontzat, behintzat: Hizkuntz Eskakizunetako azterketetara izena eman nahi duenak zabalik dauka epea otsailaren 25etik martxoaren10era, biak barne. Informazio gehiago nahi baduzue, segidan duzue IVAPen webguneko lotura: http://www.ivap.euskadi.net/r61-perfiles/eu/contenidos/informacion/hizkuntza_eskakizunak2/eu_perfiles/convocat_primera.html Argi ibili!
27 otsaila, 2012
Categories: "Erne ibili!" Informazio-praktikoen-gunea
Iruzkinak: No comments