Bilatu

Atalak

Txat

Erantzunaupaa 16.06.2014 11:00
neskak kirol gehienetan baztertuta uzten dira,mutilak baino kalitate gutxiago dugula uste dute askok
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 11:00
denok omen gaude ez konforme, baina "la viiiddaaaa sssiiiiiguuue iguuuuuaaaalllll!
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 11:00
neskak profesionalak direnean beste soldata bat behar dute baita euren familia aurrera ateratzeko, nire ustez ez da bidezkoa mutilek hainbeste izanda emakumeek beste soldata bat behar izatea
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:58
eta nesken taldeak? noizko profesional?
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:54
Opioa …. nire ustez, hori baino txarragoa da… "Ogi eta zirku" horrekin…kokoteraino nago!!!! Posible baldin balitz, intsumisoa izango nintzateke
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:54
herriaren opioa da zalantzarik gabe, izan ere, orain mundialaren aitzakiarekin murrizketak egiten ari dira, eta hiritarrak futbolarekin tontotuta daudenez ez diete murrizketei kontra egiten.
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:54
ondo ikusten duzue umeak hain gazteri, profesional gisa tratatzea Lezaman eta halako lekuetan?
ErantzunIru 16.06.2014 10:53
Gaur egun futbolak nagusitasun handia du eta bestelako arazoak alde batera lagatzen ditugu, askotan garrantzia handiagokoak direnak.
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:51
dudarik gabe!
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:51
futbola herriaren opioa?
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:49
kotxeak bidegorrietan aparkatzen badute izuna mereziko dute
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:49
Irakurri nuen Bilbon autobusak moldatuko dituztela bizikletak eramateko, atzeko aldean……hori ona izango litzateke, ezta? Nahiz eta bidegorri ez izan, edo aldapatsuegia izatekotan … arazorik ez!!!
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:45
Zaila da hiri oso bat bidegorrien bidez konektaturik egotea. Bidegorriak ondo planifikatu behar dira.
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:43
Nire iritziz, kalitatea kantitatea baino garrantzitsuagoa da. Hain zuzen, bidegorrien arazo nagusia mantenua da.Adibidez, nik behin istripua eduki nuen lurrean motorr olioa izateagatik
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:42
Broma da eh.. :))))))))))
ErantzunItziar 16.06.2014 10:42
Bizikleta hartzea errazagoa izan beharko litzateke, herriko edozein puntutik gai izan beharko ginatekelako erdigunera edota nahi dugun lekura heltzeko. Hori bidegorri gehiago jarriz lortuko litzateke.
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:41
Nire ustez Bilbo da bidegorri onenetakoak dituena
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:41
Nire ustez oso polital dira.
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:40
ez dut uste politikarekin zerikusia dutenik
ErantzunKatxiporreta 16.06.2014 10:40
Herri batzuetan nahiko hedatuta daude bidegorriak, baina Bilbon adibidez nahiko zaila da leku guztietara ailetgatzea.
Publish
😉😐😡😈🙂😯🙁🙄😛😳😮😆💡😀👿😥😎😕

Artxiboak

Iruzkin berriak

Etiketak

2019(e)ko urria
A A A A O I I
« Mar    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

Categories

Tags

Sitios de interés

Archive: 'Orokorra'

Triste, oso triste; guztiz saminduta; Jabitxu gure lagun eta lankidea zendu zaigu gaur, 2016ko apirilaren 14an. Francisco Javier Subinas Elorriaga, agur eta ohore! Betirarte, Jabitxu!

Bilbok irakasle handi bat galdu du. Ez da bere izena historia liburuetan azalduko, Bilbok ez dio kale bat eskainiko, ez du omenaldi handirik jasoko, baina Jabi Subinasek ondo merezia du gure aitortza eta esker ona. Zenbat pertsona erakarri ote ditu euskararen mundura Bilbo erdaldunean? Lan isilean, 1981eko lehen eskolako ikasle haietatik hasi eta astearte honetan […]

Agate Deunaren koplak, Deustuko Unibertsitatean.

Kaixo lagunok, Urtero legez, aurton ere batuko gara otsailaren 4an, ostegunean, goizeko 11etan  “Santa Ageda” koplak kantatzeko. Etorriko zara, ezta?   Otsailaren 2an, asteartean, entseatzeko bilduko gara 11etan, Irakaslegoko 035. gelan. badaezpada, hementxe dituzu koplak, zeure kontura entseatu nahi baduzu-edo: SANTA AGEDA DIOS TE SALVE

Bilboko Udalaren 2016ko Kultura programazioa, esku-eskura!

Bilboko Udalaren  Kultura Sailak 2016ko Kultura programazioa aurkeztu du,   “Kulturak edertu egiten zaitu” izenburupean, aurten Udalak martxan jarriko dituen kultura eta aisialdiko jardueren aurkezpena eta informazioa biltzen dituena.   Duda ez egin aukera paregabeak eta ugariak topatuko dituzuela bertan, aisialdian kulturaz eta euskaraz gozatzeko. EGIN KLIK IRUDIAN ETA PROGRAMA OSOA IZANGO DUZUE ESKURA:

“Lan kooperatiboaren esperientziatik ikasiz” Esther Sanchezen mintzaldia.

Benetan interesgarria eta hunkigarria izan zen ostiralean, urtarrilaren 22an, Esther Sanchez Fuertes; lankide boluntario, erizain eta  Euskal Irakaslegoko ikasleak eskaini zigun hitzaldia, bai eta ondorengo kafe-solasaldia ere. “Osasunaren alde, lan koperatiboaren esperientzietatik ikasiz.” izan zuen izenburua, eta Estherrek ederto azaldu zizkigun berak parte hartzen duen OSALDE Gobernuz Kanpoko Erakundeak Hondurasen eta Malin martxan izan dituen proiektuak. […]

Urte berri on!

Urte berri jasangarri on guztioi!   aurrekoa baino txarragoa ez dadila izan behintzat! Eta hobea baldin bada, kalterik ez! Hemen Bilbokooi gustatuko zaizuen bideoa: Eta donostiarrok ere zelorik izan ez dezazuen: Eta guzti-guzti-guztiontzat… gure desiorik onenak:  

Ikasi dantzan! dantza tailerra, 15etan behin Irakaslegoan.

Aurten ere dantza tailerra izango dugu Euskal Irakaslegoan. Hamabostean behin egingo ditugu saiook, ostiraletan, goizeko 10:55etik 11:10era bitartean, Euskal Irakaslegoko 035.gelan! IKASI DANTZAN! Hamabost-minutu-baino-ez!         OSTIRALEAN, AZAROAK  27, 10´55ean, 35.gelan. EUSKAL IRAKASLEGOAN Bideoa gure blogean: https://blogs.deusto.es/euskalirakaslegoa/   Deusto           Euskal Irakaslegoa Hizkuntza Zentroa.    

hileko azken astelehenean DU-KANTARI, klaustroetan. Ez zatoz ala?

  Kaixo lagunak: Hileko azken astelehena– kantari biltzen gara klaustroetan 10:55etik 11:10era bitartean. Etorriko zarete, ezta? Aurretik, saiatzen gara tailertxo labur bat egiten, kantak ezagutu eta joateko. Den den, lotune honetan badituzue kantuen letrak eta doinuak, zuen kabuz ere ikasten eta entseatzen joateko: DU KANTARIKO KANTAK Eta klaustroan banatzen ditugun liburxkak ere bai:KANTU LIBURUXKA Aurreko […]

Zuhaitzak ezagutzeko tailer labur-laburra; 15 minutu baino ez!

 Aurten ere,  “zuhaitzak ezagutzeko tailertxoa” egingo dugu Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoan! Ostegunean, azaroak 5, goizeko 11etan egingo dugu lehenengo saioa, Euskal Irakaslegoko 035.gelan, eta “Gorrituz doa udazkena” eman diogu izena. 15 minutu baino ez dira izango; etorri! Arbolak ezagutu, zuhaitzak gozatu! Neurri txikiko tailerra izango da honako hau. Hilean behin, 15 minutuko saioan Joxe Mari […]

BERBALAGUN DEUSTON! Euskaraz hitz egin nahi duzu?

Euskaraz hitz egin nahi duzu? Praktikatu? BERBALAGUN  Deuston! Izan zaitez  berbalagun, DUn! Dohakoa da, borondatezkoa, erraza, dibertigarria, ez du kalterik egiten!… Eta ez dago azterketarik!!! Prest? Konpromiso bakarra izango duzu astean behin ordu betez euskaraz hitzegin nahi duten beste hiru edo lau lagunekin elkartzea. Beste barik. eta ez da gutxi! ZER DA BERBALAGUN-DU? Deustuko Unibertsitateko […]

Etorri kantuan astelehenean, 11etan, DUko klaustrora!

Etorri kantuan! Berriro  batuko gara  astelehen honetan –apirilak 27–, hileko  azken astelehenetan bezalatsu, Deustuko Unibertsitateko klaustroan, goizeko 11etan kantuan aritzeko. Oraingo honetan udaberriari alaitasunez nahi diogu harrera egin, “sasoian sasoikoak”;baina Maiatzaren lehenaren ateetan gaudela ahaztu gabe, “egunari berea eman behar zaio” eta! Segidan dituzue kantatuko ditugun bi kantaren letrak eta musikak, ondo etseatuta etor zaitezten! […]