Bilatu

Atalak

Txat

Erantzunaupaa 16.06.2014 11:00
neskak kirol gehienetan baztertuta uzten dira,mutilak baino kalitate gutxiago dugula uste dute askok
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 11:00
denok omen gaude ez konforme, baina "la viiiddaaaa sssiiiiiguuue iguuuuuaaaalllll!
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 11:00
neskak profesionalak direnean beste soldata bat behar dute baita euren familia aurrera ateratzeko, nire ustez ez da bidezkoa mutilek hainbeste izanda emakumeek beste soldata bat behar izatea
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:58
eta nesken taldeak? noizko profesional?
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:54
Opioa …. nire ustez, hori baino txarragoa da… "Ogi eta zirku" horrekin…kokoteraino nago!!!! Posible baldin balitz, intsumisoa izango nintzateke
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:54
herriaren opioa da zalantzarik gabe, izan ere, orain mundialaren aitzakiarekin murrizketak egiten ari dira, eta hiritarrak futbolarekin tontotuta daudenez ez diete murrizketei kontra egiten.
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:54
ondo ikusten duzue umeak hain gazteri, profesional gisa tratatzea Lezaman eta halako lekuetan?
ErantzunIru 16.06.2014 10:53
Gaur egun futbolak nagusitasun handia du eta bestelako arazoak alde batera lagatzen ditugu, askotan garrantzia handiagokoak direnak.
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:51
dudarik gabe!
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:51
futbola herriaren opioa?
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:49
kotxeak bidegorrietan aparkatzen badute izuna mereziko dute
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:49
Irakurri nuen Bilbon autobusak moldatuko dituztela bizikletak eramateko, atzeko aldean……hori ona izango litzateke, ezta? Nahiz eta bidegorri ez izan, edo aldapatsuegia izatekotan … arazorik ez!!!
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:45
Zaila da hiri oso bat bidegorrien bidez konektaturik egotea. Bidegorriak ondo planifikatu behar dira.
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:43
Nire iritziz, kalitatea kantitatea baino garrantzitsuagoa da. Hain zuzen, bidegorrien arazo nagusia mantenua da.Adibidez, nik behin istripua eduki nuen lurrean motorr olioa izateagatik
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:42
Broma da eh.. :))))))))))
ErantzunItziar 16.06.2014 10:42
Bizikleta hartzea errazagoa izan beharko litzateke, herriko edozein puntutik gai izan beharko ginatekelako erdigunera edota nahi dugun lekura heltzeko. Hori bidegorri gehiago jarriz lortuko litzateke.
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:41
Nire ustez Bilbo da bidegorri onenetakoak dituena
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:41
Nire ustez oso polital dira.
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:40
ez dut uste politikarekin zerikusia dutenik
ErantzunKatxiporreta 16.06.2014 10:40
Herri batzuetan nahiko hedatuta daude bidegorriak, baina Bilbon adibidez nahiko zaila da leku guztietara ailetgatzea.
Publish
😉😐😡😈🙂😯🙁🙄😛😳😮😆💡😀👿😥😎😕

Artxiboak

Iruzkin berriak

Etiketak

Api 18 2016
28 iruzkinak

Triste, oso triste; guztiz saminduta; Jabitxu gure lagun eta lankidea zendu zaigu gaur, 2016ko apirilaren 14an. Francisco Javier Subinas Elorriaga, agur eta ohore! Betirarte, Jabitxu!

Jabitxu60

Bilbok irakasle handi bat galdu du.

Ez da bere izena historia liburuetan azalduko, Bilbok ez dio kale bat eskainiko, ez du omenaldi handirik jasoko, baina Jabi Subinasek ondo merezia du gure aitortza eta esker ona. Zenbat pertsona erakarri ote ditu euskararen mundura Bilbo erdaldunean?

Lan isilean, 1981eko lehen eskolako ikasle haietatik hasi eta astearte honetan azken eskola eman dien ikasleetara, zenbat eskola ordu? Zenbat ariketa? Zenbat idazlan zuzendu? Zenbat hitz aspertu? Zenbat?

Atera kontuak 35 urte euskara irakasle lanetan. Herri eta gizarte honen euskalduntzeari egin zezakeen ekarpenik handiena egin dio. Euskara xamur eta gozo irakatsi, ezer egingo ez balu bezala, ikasle zahar eta gazte, hango eta hemengo guztiengan euskararen hazia erein. Bere xumean handi, gizatasunez.

Lankide eta lagunoi esker oneko hitzak baino ez zaizkigu ateratzen. Deustuko Unibertsitatean, Euskal Irakaslegoan, ez dugu ez ahaztuko bere lan handia, eta eskertu egingo diogu astelehenean, hilak 18, Karmengo elizan bere aldeko elizkizunean. Gonbidatuta zaude.

(EGIN KLIK GOIKO “IRUZKINAK” GLOBOTXOAN, MEZU ETA OHAR GUZTIAK IRAKURTZEKO!)

Ots 01 2016
Iruzkin 1

Agate Deunaren koplak, Deustuko Unibertsitatean.

Kaixo lagunok,

Urtero legez, aurton ere batuko gara otsailaren 4an, ostegunean, goizeko 11etan  “Santa Ageda” koplak kantatzeko. Etorriko zara, ezta?

 

Otsailaren 2an, asteartean, entseatzeko bilduko gara 11etan, Irakaslegoko 035. gelan.

badaezpada, hementxe dituzu koplak, zeure kontura entseatu nahi baduzu-edo:

SANTA AGEDA

DIOS TE SALVE

Urt 31 2016
0 iruzkin

Bilboko Udalaren 2016ko Kultura programazioa, esku-eskura!

Bilboko Udalaren  Kultura Sailak 2016ko Kultura programazioa aurkeztu du,   “Kulturak edertu egiten zaitu” izenburupean, aurten Udalak martxan jarriko dituen kultura eta aisialdiko jardueren aurkezpena eta informazioa biltzen dituena.

 

Duda ez egin aukera paregabeak eta ugariak topatuko dituzuela bertan, aisialdian kulturaz eta euskaraz gozatzeko. EGIN KLIK IRUDIAN ETA PROGRAMA OSOA IZANGO DUZUE ESKURA:

Urt 25 2016
0 iruzkin

“Lan kooperatiboaren esperientziatik ikasiz” Esther Sanchezen mintzaldia.


Benetan interesgarria eta hunkigarria izan zen ostiralean, urtarrilaren 22an, Esther Sanchez Fuertes; lankide boluntario, erizain eta  Euskal Irakaslegoko ikasleak eskaini zigun hitzaldia, bai eta ondorengo kafe-solasaldia ere. “Osasunaren alde, lan koperatiboaren esperientzietatik ikasiz.” izan zuen izenburua, eta Estherrek ederto azaldu zizkigun berak parte hartzen duen OSALDE Gobernuz Kanpoko Erakundeak Hondurasen eta Malin martxan izan dituen proiektuak.

Ondoren, kafe eta bixkotxo goxoak dastatuaz batera, taldetxotan komentatu genuen bertan izan ginenok lan kooperatiboaren garrantziaz, eta egiteko daukagunaz.  Oso solas-giro ederrean aritu ginen. Ikusi bestela argazkiok!

 

http://www.osalde.org/

Ostiralean, urtarrilak 22, goizeko 11etan,

Euskal Irakaslegoko 35.gelan

 

 

Abe 31 2015
0 iruzkin

Urte berri on!

Urte berri jasangarri on guztioi!   aurrekoa baino txarragoa ez dadila izan behintzat! Eta hobea baldin bada, kalterik ez!

Hemen Bilbokooi gustatuko zaizuen bideoa:

Eta donostiarrok ere zelorik izan ez dezazuen:

Eta guzti-guzti-guztiontzat… gure desiorik onenak:

 

Aza 26 2015
0 iruzkin

Ikasi dantzan! dantza tailerra, 15etan behin Irakaslegoan.

Aurten ere dantza tailerra izango dugu Euskal Irakaslegoan. Hamabostean behin egingo ditugu saiook, ostiraletan, goizeko 10:55etik 11:10era bitartean, Euskal Irakaslegoko 035.gelan!

IKASI DANTZAN!

Hamabost-minutu-baino-ez!

 

 

    OSTIRALEAN,

AZAROAK  27,

10´55ean, 35.gelan.

EUSKAL IRAKASLEGOAN

Bideoa gure blogean: https://blogs.deusto.es/euskalirakaslegoa/

  Deusto  
        Euskal Irakaslegoa

Hizkuntza Zentroa.

 

 

Aza 25 2015
0 iruzkin

hileko azken astelehenean DU-KANTARI, klaustroetan. Ez zatoz ala?

 

Kaixo lagunak:

Hileko azken astelehena– kantari biltzen gara klaustroetan 10:55etik 11:10era bitartean. Etorriko zarete, ezta?

Aurretik, saiatzen gara tailertxo labur bat egiten, kantak ezagutu eta joateko. Den den, lotune honetan badituzue kantuen letrak eta doinuak, zuen kabuz ere ikasten eta entseatzen joateko: DU KANTARIKO KANTAK

Eta klaustroan banatzen ditugun liburxkak ere bai:KANTU LIBURUXKA

Aurreko kantu-tailerretan banatutako koadernotxoko kantuez gain, beste kanta batzuk ere banatuko ditugu; segidan dituzuen hauek, hain zuzen ere:

boga, boga         boga, bogaentzun           Ituringo arotza          Ituringo arotzaentzun         

haika mutil      haika mutilentzun          Agur Xiberua     Agur Xiberuaentzun

Ea, bada, animatzen zaren,  oso tarte atsegina pasatuko dugu-eta!  Zatoz kantuan!

Aza 03 2015
0 iruzkin

Zuhaitzak ezagutzeko tailer labur-laburra; 15 minutu baino ez!

 Aurten ere,  “zuhaitzak ezagutzeko tailertxoa” egingo dugu Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoan! Ostegunean, azaroak 5, goizeko 11etan egingo dugu lehenengo saioa, Euskal Irakaslegoko 035.gelan, eta “Gorrituz doa udazkena” eman diogu izena. 15 minutu baino ez dira izango; etorri!

Arbolak ezagutu, zuhaitzak gozatu!

Neurri txikiko tailerra izango da honako hau. Hilean behin, 15 minutuko saioan Joxe Mari Landa Mendibe Euskal Irakaslegoko irakasleak  inguruan ditugun zenbait zuhaitzen berri emango digu. Bera ez da aditua, inondik ere, eta beraz, lezio magistral edo konplexurik ez espero!  Xume-xume ahaleginduko da gure inguruan ditugun “handi-eder” horiekin konturatu gaitezen, jabetu gaitezen, eta goza ditzagun. Mendi eta basoetako zuhaitzen berri izango dugu, eta parkeetan apaingarri izan ohi direnei buruz ere kontatuko digu Joxe Marik. Baina kontatu bakarrik ez, galdetu ere bai. Eta “etxerako” edo “Kanporako” lanik ere eskainiko digu!

Gainera, maiatz aldera ahaleginduko gara gure lorategiko eta Kasilda Iturriza parkeko zuhaitzei bisitatxoa egiten!

Lehenengo saioa datorren ostegunean izango da, azaroak 5, Euskal Irakaslegoko  035. Gelan. Etorri beldur barik, denon artean zeozer ikasiko dugu eta!

 

Urr 13 2015
0 iruzkin

BERBALAGUN DEUSTON! Euskaraz hitz egin nahi duzu?

Euskaraz hitz egin nahi duzu? Praktikatu?

BERBALAGUN  Deuston!

Izan zaitez  berbalagun, DUn! Dohakoa da, borondatezkoa, erraza, dibertigarria, ez du kalterik egiten!… Eta ez dago azterketarik!!!

Prest? Konpromiso bakarra izango duzu astean behin ordu betez euskaraz hitzegin nahi duten beste hiru edo lau lagunekin elkartzea. Beste barik. eta ez da gutxi!

ZER DA BERBALAGUN-DU?

Deustuko Unibertsitateko berbalagun-DU egitasmoa, gure unibertsitatean,  euskeraren erabilera bultzatu eta indartu nahi duen egitasmoa da, eta ikasten ari denari aukera eskaini nahi dio euskaraz hitz egiteko.

Euskaldun zaharrak eta berriak harremanetan jarriz, euskara praktikatzeko eta bizitzeko aukera ematen du berbalagunek. Aisialdirako ekimena da, guztiz boluntarioa; eta helburua da harreman sare berriak sortzea , eta euskararentzako hiztun eta gune berriak irabaztea  unibertsitatean  ere.

NOLA FUNTZIONATZEN DU BERBALAGUN-DU PROGRAMAK?

Programen funtzionamendua sinplea baina eraginkorra da: Taldetxoak sortzen dira (hirukoteak, laukoteak,boskoteak) . Talde horietan ezaugarri ezberdinetako jendea elkartzen da (batzuek ohiko euskarazko harremanak dituzte eta beste batzuek ez) eta konpromiso bakarra eskatzen zaie: astean behin gutxienez ordu betez elkartzea, taldekideekin euskaraz jarduteko. Hori da egitasmoak eskatzen duen konpromiso maila bakarra. Hortik aurrerako guztia taldekideek beraien artean arautzen dute, beren harremanaren barruan (non, noiz, zenbat aldiz elkartu,…).

Guk lagunduko dizuegu talde horiek osatzen. Eta gure laguntza izango duzue behar duzuen guztietan, edozein zalantza argitzeko. Taldeon jarraipena egingo dugu; eta unibertsitatean izango diren ekintza osagarrien berri ere (hitzaldi, irteera, jai, afari,…)  emango dizuegu.

BERBALAGUN-DU programa hau, berez, Deustuko unibertsitatean matrikulatutako ikasleei eta bertako enplegatuei zuzenduta dago; hala ere, kasuan-kasuan, kanpoko gonbidaturik onartzea ere ez dugu baztertzen.

Deustuko unibertsitatea bitartekari soila baino ez da izango; partehartzaileak elkarrekin harremanetan jartzen lagunduko du, beste barik.

Berbalagun izateko ez da ezertxo ere ordaindu behar; guztiz doakoa da, eta borondatezkoa.

Behin Berbalagun talde bat osatuta daukagunean, interesatuei e-mail bidez emango diegu abisu, elkarrekin kontaktuan jar daitezen.

Denbora tarte batean norbaitentzako lekurik topatzen ez badugu, e-mail bidez emango diogu abisu, eta itxaron-zerrendara pasatuko dugu, aukeraren baten zain.

Ikasturte amaieran, Deustuko unibertsitateak ez die inolako azterketa edo hizkuntz probarik egingo BERBALAGUN-DU programan parte hartzen dutenei.

Deustuko unibertsitateak ez du inolako agiririk eskainiko BERBALAGUN-DU programan parte hartzen dutenentzat.

Deustuko unibertsitateak ez du inolako erantzukizunik hartuko BERBALAGUN-DU taldeen topaketetan gerta litezkeen gorabehera edo arazoen aurrean.

Bete ezazu, mesedez,  ESKAERA ORRIA,  eta eraman Euskal Irakaslego – Hizkuntza Zentrora, edo e-mailez bidali: josemaria.landa@deusto.es
Seguru gaude oso gustura ibiliko zarela Berbalagun; euskaraz arituko zara, behar duenari lagunduko diozu, eta lagun berriak egingo dituzu!  Alimo!

Eskerrik asko eta asko!

Api 24 2015
4 iruzkinak

Etorri kantuan astelehenean, 11etan, DUko klaustrora!

Etorri kantuan!

Berriro  batuko gara  astelehen honetan –apirilak 27–, hileko  azken astelehenetan bezalatsu, Deustuko Unibertsitateko klaustroan, goizeko 11etan kantuan aritzeko. Oraingo honetan udaberriari alaitasunez nahi diogu harrera egin, “sasoian sasoikoak”;baina Maiatzaren lehenaren ateetan gaudela ahaztu gabe, “egunari berea eman behar zaio” eta!

Segidan dituzue kantatuko ditugun bi kantaren letrak eta musikak, ondo etseatuta etor zaitezten! (baina lasai, bertan izango ditugu-eta gure kantu-liburuxkak ere!)

furra-furra (Oskorri) ENTZUN

furra-furra LETRAK IKUSI

guretzat berdin dira (Gabriel Aresti/Oskorri) ENTZUN

guretzat berdin dira LETRAK IKUSI

 

Etorriko zara, ezta?   10 minutu baino ez dira izango, eta ederto batean pasatuko dugu!