Bilatu

Atalak

Txat

Erantzunaupaa 16.06.2014 11:00
neskak kirol gehienetan baztertuta uzten dira,mutilak baino kalitate gutxiago dugula uste dute askok
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 11:00
denok omen gaude ez konforme, baina "la viiiddaaaa sssiiiiiguuue iguuuuuaaaalllll!
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 11:00
neskak profesionalak direnean beste soldata bat behar dute baita euren familia aurrera ateratzeko, nire ustez ez da bidezkoa mutilek hainbeste izanda emakumeek beste soldata bat behar izatea
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:58
eta nesken taldeak? noizko profesional?
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:54
Opioa …. nire ustez, hori baino txarragoa da… "Ogi eta zirku" horrekin…kokoteraino nago!!!! Posible baldin balitz, intsumisoa izango nintzateke
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:54
herriaren opioa da zalantzarik gabe, izan ere, orain mundialaren aitzakiarekin murrizketak egiten ari dira, eta hiritarrak futbolarekin tontotuta daudenez ez diete murrizketei kontra egiten.
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:54
ondo ikusten duzue umeak hain gazteri, profesional gisa tratatzea Lezaman eta halako lekuetan?
ErantzunIru 16.06.2014 10:53
Gaur egun futbolak nagusitasun handia du eta bestelako arazoak alde batera lagatzen ditugu, askotan garrantzia handiagokoak direnak.
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:51
dudarik gabe!
Erantzunzurrukutune 16.06.2014 10:51
futbola herriaren opioa?
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:49
kotxeak bidegorrietan aparkatzen badute izuna mereziko dute
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:49
Irakurri nuen Bilbon autobusak moldatuko dituztela bizikletak eramateko, atzeko aldean……hori ona izango litzateke, ezta? Nahiz eta bidegorri ez izan, edo aldapatsuegia izatekotan … arazorik ez!!!
ErantzunIeeepa! 16.06.2014 10:45
Zaila da hiri oso bat bidegorrien bidez konektaturik egotea. Bidegorriak ondo planifikatu behar dira.
ErantzunHiruket 16.06.2014 10:43
Nire iritziz, kalitatea kantitatea baino garrantzitsuagoa da. Hain zuzen, bidegorrien arazo nagusia mantenua da.Adibidez, nik behin istripua eduki nuen lurrean motorr olioa izateagatik
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:42
Broma da eh.. :))))))))))
ErantzunItziar 16.06.2014 10:42
Bizikleta hartzea errazagoa izan beharko litzateke, herriko edozein puntutik gai izan beharko ginatekelako erdigunera edota nahi dugun lekura heltzeko. Hori bidegorri gehiago jarriz lortuko litzateke.
ErantzunDavidCollem 16.06.2014 10:41
Nire ustez Bilbo da bidegorri onenetakoak dituena
ErantzunIdoia Elgezabal 16.06.2014 10:41
Nire ustez oso polital dira.
ErantzunGora bihotzak 16.06.2014 10:40
ez dut uste politikarekin zerikusia dutenik
ErantzunKatxiporreta 16.06.2014 10:40
Herri batzuetan nahiko hedatuta daude bidegorriak, baina Bilbon adibidez nahiko zaila da leku guztietara ailetgatzea.
Publish
😉😐😡😈🙂😯🙁🙄😛😳😮😆💡😀👿😥😎😕

Artxiboak

Iruzkin berriak

Etiketak

Mar 30 2015
Iruzkin 1

DEUSTOk bizi-bizi egin du KORRIKA!

Deustuko Unibertsitateko lagun koadrila  ederra batu zen igande goizean  KORRIKAri Bilbon sartzen laguntzeko!  Bizi-bizi ibili ziren goizeko lehenengo orduetan, argazkiotan ikus daitekeenez:

2.413. kilometroa egiteko…

goizean goiz eta nagirik ez, antza! Logura apur bat igual?

baina behin martxa hartuta…

San Mamesera ere bai!

eta Alhondigara ere bai; “lekukoa eskuan,eta euskaraz Bilbo erdian”!

Talde bikaina benetan, Deustukorrikalariak!

 Eta ospatzeko, ondo merezitako armozua, hobe ez!

Zorionak, eta eskerrik asko, euskahaldunok!

ETA “INOIZKO KORRIKARIK BILBOTARRENA” IKUSI NAHI BADUZUE… EGIN KLIK HEMEN!

Mar 11 2015
0 iruzkin

Korrika badator! Etorri igandean DEUSTOrekin ttipi-ttapa korrika!

Deustuk Korrikan hartuko du parte, aurtengoan ere.

Korrika bator aurten ere, hemeretzigarrena! Egingo diogu ohore, ezta?

Korrika, AEK-k bi urterik behin antolatzen duen euskararen aldeko lasterketa, bere 19. edizioan da “Euskahaldun” goiburua hartuta. Martxoaren 19an hasi zen Urepelen eta 29an bukatuko da Bilbon.

Deustuko Unibertsitateak, aurreko edizioetan bezala, parte hartuko du herritarren eta erakundeen artean oihartzun handikoa den ekimen honetan. Hain zuzen ere, Donostian, 700. kilometroa egokitu zaigu, Zubieta kalean, Zaragoza plazatik abiatuta, martxoaren 22an, igandean, 11:58an. Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekano Jose Antonio Rodríguez Ranzek eraman du lekukoa.

Bilbon, berriz, 2413. kilometroa egingo dugu, San Pedro plazan hasita, goizeko 07:48an, martxoaren 29an, azken igandean, eta Komunikazio, Eleaniztasun eta Gizarte Berrikuntzako errektoreorde Roberto San Salvadorrek jasoko du lekukoa.   

Eta espero dugu zuen guztion laguntasuna izango duela, tipi-tapa, ttipi-ttapa!

Unibertsitateko elkarte guztia gaude gonbidatuta Korrikan parte hartzera Donostian zein Bilbon. Egokitu zaizkigun abiapuntuetan elkartuko gara ordua baino 15 minutu lehenago. Animatu!

Hemen duzue Bilboko amaierarako ibilaldia, ordutegia, eta programa ezin interesgarriagoa!
Honekin batera doakizue kantaren letra, ikasleekin entseatzen joateko, nahi baduzue. Bideoaren lotunea ere baduzue berton, irudian klik eginda:

 

Ba ote dakizue zein den aurtengo kantaren jatorria? entzun bideo hau :

Eta Etxepare nor izan zen oso argi ez badaukazue, hona zer dioen Wikipediak : BERNAT ETXEPARE
eta azken detailetxoa, KORRIKA kantaren azken bertsoan dago; konturatu zarete desberdina dela ezta? horixe ba! azken bertso hori ez baitago Etxepareren Sautrela kantan oinarritua, Xalbador bertsolari Urepeldartarraren bertso batean baizik:
XALBADORREN “herria eta hizkuntza”, wikipedian.   Eta Mikel Laboaren bertsio kantatua: MIKEL LABOA, herria eta hizkuntza.
Baina, horretaz aparte, IKASBILen material piloa duzue KORIKAren inguran euskara landu, eta KORRIKArako girotzeko aproposa, maila guztietarako; eta baduzue sorta berezi bat KORRIKAREN KANTAREN INGURUKOA; zuek ikusi ariketatxo bat edo mordoa egin

nahi duzuen!

egin klik irudian

Korrika 19 Korrika kulturala ikas-unitateak

Korrikaren ingurumarian, AEKren didaktika zerbitzuak euskararen aldeko Korrika lasterketa euskaltegietako ikasleen artean ezagutarazteko eta girotzeko Korrika kulturala izeneko material didaktikoa sortu du. Material sorta hau euskalduntzearen A1, A2, B1, B2 eta C1 mailetarako moldatu dute.

 

Ots 15 2015
0 iruzkin

Zuhaitzak ezagutzeko tailertxoa Euskal Irakaslegoan.

Arbolak ezagutu, zuhaitzak gozatu!

Neurri txikiko tailerra izango da honako hau. Hilean behin, 15 minutuko saioan Joxe Mari Landa Mendibe Euskal Irakaslegoko irakasleak  inguruan ditugun zenbait zuhaitzen berri emango digu. Bera ez da aditua, inondik ere, eta beraz, lezio magistral edo konplexurik ez espero!

adarrez_adar 1  2016otsailak 3

Xume-xume ahaleginduko da gure inguruan ditugun “handi-eder” horiekin konturatu gaitezen, jabetu gaitezen, eta eurok goza ditzagun. Mendi eta basoetako zuhaitzen berri izango dugu, eta parkeetan apaingarri izan ohi direnei buruz ere kontatuko digu Joxe Marik. Baina kontatu bakarrik ez, galdetu ere bai. Eta “etxerako” edo “Kanporako” lanik ere eskainiko digu!

Gainera, maiatz aldera ahaleginduko gara gure lorategiko eta Kasilda Iturriza parkeko zuhaitzei bisitatxoa egiten!

euskararenEguna_sorlekua 007

Aurten, berandutxo hasi bagara ere, lehenengo saioa ostegun honetan  izango da, otsailak16, Euskal Irakaslegoko  034 . Gelan, goizeko 11etan, eta 035 gelan arratsaldeko 14,40an. Etorri beldur barik, denon artean zeozer ikasiko dugu eta!

Urt 21 2015
Iruzkin 1

Puntu edo trikota tailerra, 15ean behin, otsailean hasita! Orduerditxo, goxo-goxo,kontulari

 

Puntu edo trikota tailerra hasiko da Euskal Irakaslegoan otsailaren lehenengo asteartean!  erraz-errazenetik hasita! ordu erdiko saioak egingo ditugu 15ean behin, eguerdiko 13:30etik 14:00etara, asteartez. Eta bitartean, kontutxoak kontatu, barre egin, dibertitu,… eta euskaraz bizi!

  Eman izena Euskal Irakaslegoan urtarrilaren 30a baino lehen! etxean punturako orratzik edo artile-matazarik baldin badaukazu, ekarri; bestela lasai, moldatuko gara-eta! Gogoa baino ez da behar!

Elisabete Arostegi lagun jator eta animosoa izango dugu irakasle eta gidari; berak erakutsiko dizkigu lehenengo pausuak “erabilera anitzeko txano” polit eta dibertigarria egiten hasteko! Etorri trikotan!

Urt 13 2015
0 iruzkin

argazki tailerra: Argazki hobeak egiteko oinarrizko praktikak. 0rdu erdiko 8 saio, asteazkenetan!, ! egin klik gurekin!

Egin klik gurekin!   Argazkigintza tailerra jarriko dugu martxan, otsailaren 11n hasita ( lehenago irakurri baduzu mezu hau, parkatu agenda aldaketak!)

Egin klik irudian, eta bideo polita ikusiko duzu:

Argazkigintzarako hastapenak: Argazki hobeak egiteko oinarrizko praktikak.

Irakaslea Fabian Laespada izango da, Euskal Irakaslegoko irakasle eta ikusentzunezkoen arduraduna.

Ordu erdiko 8 saio izango dira, asteazkenetan,  otsailaren 11n hasita eta apirilaren 1a arte, eguerdiko ordu  1:30etik ordu 2:00etara.

Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoko 036.gela izango da gure “kanpaleku nagusia”; hantxe elkartuko gara asteazkenero, baina hortik aurrera mundu osoa dago guk argazkiak egiteko zain, beraz,…

Apirilaren amaieran erakusketa antolatuko dugu  Unibertsitatean, ikasleek burututako lanaren erakusgarri.

Egin klik gurekin! baina horretarako izena eman behar duzu otsailaren 6a baino lehen Euskal Irakaslegoko idazkaritzan.  eta 3€ ordaintzeko eskatuko dizugu, atrebentziaz, materialetarako; konforme?  Bada, ez azkenerako utzi, taldea txikia izango baita!

ARGAZKIGINTZA ikastaro laburra

Irudi batek mila hitzek baino gehiago adieraz dezake. Bai, egia galanta, askotan. Baina ez beti. Izan ere, irudien hizkuntza existitzen da, oso zabala eta sakona da baina batzuetan ez dugu egoki erabiltzen. Egun, edonork du argazkia ateratzeko aukera, sakelakoa erabilita. Horratx horren froga:

 

“Ai ene. Emaitza ez da nire gustukoa, baina ez dakit zer arraio gertatu den.” Bada, laster batean jakingo duzu. Begira, bestela, beste argazki honi:

Honelako irudiak edonork atera ditzake. Zeuk ere bai, jakina. Ez dago misteriorik; gako batzuk ezagutu eta aplikatu besterik ez duzu egin behar. Horixe egingo dugu hurrengo hilabeteotan, astean behin: argazkigintzaren aurreneko kontzeptu eta gauzatzeak.

Oinarrizko kontzeptuak:

  • Enkoadraketa
  • Argi naturalaren erabilera
  • Garbitasun eredua
  • Itxigailua – Diafragma
  • Kontrargia

Ordu erdiko saioak izango dira, arinak eta praktikoak. Zeure ekarpenak ere beharrezkoak izango dira. Anima zaitez!

Abe 14 2014
0 iruzkin

Gabon kantuak Deuston, hiru egunetan! asteazken, ostegun eta ostiralean! etorri falta barik!

 

Kaixo lagunok:

Aurten ere, Gabonak edo Eguberriak hurbil daudela-eta, ABENDUAREN 18an, osteguna, eta 19an, ostirala, Klaustroetan eta Labirintoan  elkartuko gara GOIZEKO 11:00etan,  gabon kanta batzuk kantatuaz, garaiari berea emateko; Etorriko zara, ezta?

Ez dituzula kantak ezagutzen? ez dakizula nolako musika duten? Lasai!   Abenduaren 17an, asteazkenean, entsegu txiki bat egingo dugu MENDEURRENEKO ERAIKINAREN SARRERAN, goizeko 11etan; karaoke eta guzti!

 

Eta horrekin nahikoa ez baduzu, hemen dituzu kanten letrak eta musikak, etxetik preparatuta etortzeko!

GABON KANTEN LIBRETOA. (Desutuko LANKOPIn ere salgai, merke eta ondo!)

kanten doinuak-eta entzun nahi badituzue, berton jarri dizkizuegu esteka batzuk, HORRELA entseatu ahal izango duzue. Ez daukazue aitzakiarik ez etortzeko! Zatozte, ederto pasatuko dugu eta!            Alaken   Birjina maite  Hator,hator  Olentzero Dringilin-dron Din-dan-don  Gabeko izar argitsuena Kanpaiak jaietan  Kanta alleluia Mesias    Zatozte kristauak(Adeste Fideles) Pozkarioz kanta dezagun   ez dauko bixiguak  lo dago gure haurtxoa

HATOR HATOR(DOC) OLENTZERO/DOC) MESIAS(DOC) KANTA ALLELUIA(DOC) KANPAIAK JAIETAN(DOC) GAUR GABON(DOC) GAUEKO IZAR(DOC) EZ DEUKO BEXIGUAK(DOC) DINDANDON(DOC) DRINGILINDRON.GABON GABIAN(DOC)  HATOR HATOR.HORRA MARI DOMINGI(DOC) ZATOZTE KRISTAUAK/GAU IXILA(DOC) OLENTZERO(DOC)

ETORRI ENTZUTERA, ETORRI KONTATZERA, ETORRI KANTATZERA!

Abe 11 2014
0 iruzkin

“Santa Luxi eguna argitu gabe iluna”. Abenduaren 13an luzatzen hasten omen da eguna. Egia ote?

Santa Luxi eguna
argitu gabe iluna

“Abenduaren 13ko erran zaharra, eguraldiak egiaztatzen daukuna !  Ez etsi, egun batzuen buruan, jadanik sendituko da egunak pixkanaka luzatzen ari, kasu egiten badiozue behintzat.”

Halaxe erraten digu “Begiurdinek” bere blog dotorean. Emaiozue begiradatxoa, gustatuko zaizue  eta!  http://www.begiurdin.org/article-25762604.html

Egia ote da, baina, benetan abenduaren 13an eguna luzeago egiten hasten dela?  Bada, ez antza!

Nahiz eta herri eta kultura askotako errefrauek halakorik iradoki, ez du ematen egia denik, ez gaur egun behintzat! hona hemen azalpena:

Gregoriar egutegiaren aldaketaren ondorioz, 1582. urtean urriari 10 egun kendu omen zizkioten –urriaren 4tik 15erakoak, hain zuzen– eta horrek ekarri zuen neguko solstizioa markatzen duen abenduko eguna “lekuz” aldatzea.

Alabaina, neguko solstizioa, gehienez ere, honako lau egunotako batean suerta liteke: abenduaren 20tik 23ra bitartean; hots, horietako bat izango da, aurten ere, egunik laburrena, eta hortik aurrera hasiko omen da eguna apurka-apurka luzatzen. Hemen duzue hori erakusten duen taula (Honako hau 2011.urtekoa da, baina aurtengoa ere antzekoa izango da)

Hala eta guztiz ere, Santa Luxi egunaren inguruko esaerek  “argitasun”  ilusioa ekartzen baldin badizue, txarto ere ez! segi ilusio horrekin, hobe ez!

Abe 03 2014
Iruzkin 1

Euskararen Eguna Deuston: dEUSto.EUS

 

“Egunari berea”  barik, egunari “bezpera” eman genion guk , abenduaren 2an izan baitziren berton Euskararen Nazioarteko  Egunaren inguruko ekitaldiak.

Ander, Maite eta Irati ikasle-musikariek (eskerrik asko, koadrila!) Unibertsitateko Entzungelara gidatu gintuzten pasakale alaian.

Entzutegian Euskal Gaien Institutuko Nerea Mujikak eta Xabi Landabideak aurkeztu ziguten euren sailean maisuki prestatutako lan handi eta interesgarria:  Euskal Gaiak Deustuko Unibertsitatean: iragana, oraina, geroa izeneko dokumentala. (egin Klik beheko irudian)

Uste dugu era berean hunkigarria, argigarria, eta zer pentsa emango diguna dela lan eskerga  hori; Ikuspegi eta iritzi oso desberdineko jendearen hausnarketa horeik guztiek “iragana, oraina eta, batez ere, geroa argiago ikusten lagunduko digutelakoan gaude. Zorionak eta eskerrik asko zuen lan oparoagatik! (Euskal Gaien Institutu-aren lanaren berri izateko, egin klik izenean)

egik klik argazki gainean argazki bilduma ederra ikusteko!

Euskara eta Eleaniztasuneko Zuzendari Sara Muniozgurenek  hartu zuen hitza gero,  eta www.deusto.eus domeinu berriaren nondik norakoak azaldu zizkigun. Hemendik haurrera domeinu horretan eskuragarri ditugu Deustuko Unibertsitatearen euskarazko eduki guztiak, zuzen-zuzenean. Laster, gainera, posta elektronikoa ere EUS domeninuan murgiltzeko aukera izango dugula jakinarazi zigun.

Ikasleen txanda etorri zen gero; Euskal filologiako ikasle Alex Atxikallendek beren beregi idatzia zuen testu iradokior eta sentitua ekitaldi honetarako, baina, zoritxarrez, berak ezin izan zuen bertan egon, eta bere kide Mikel Martinezek irakurri zigu; hemen duzue:

Euskararen egune (Alex Uriarte Atxikallende)

(http://blogs.deusto.es/euskalgaiak/)

Euskal Filologiako graduko eta SareKom1415 ikasgaiko Alex Uriarte Atxikallendek testu hau bidali digu Abenduaren 3ko euskararen egunaren harira. 

Garai batean izan zen, entzuten zen, izan ginen. Hortzemugaren azken puntutik, asfaltu hotzera. Karrika isil eta zahartuetatik, atzerriko ur oparo eta arrotzetara. Mendiburu biluzietako hatx ezkutuenetatik, negu garaiko beheko suaren epeltasun eta magalera. Gure asaben ekinaren bidezidorretatik, guri eskeinia izan zaigun oinordetza bakar eta ordaindu ezinezkora.

Garai latzak pasatu izan dira, pasatu izan dituzte, izan ditugu. Iluntasunezkoak, hauspenezkoak, ezintasunezkoak eta, sarritan, etsipenezkoak. Eta gaurkoan? Zer gertatzen zaio behin erabiliriko hizkera hari? Amonaren ahotik jasotako berba samurrari? Gau eroaren biharamunean entzun beharreko aitaren bronkari? Eta iraganeko barre algara, negar malko, istorio kontaezin eta mobida nahasiei? Non ezkutatu da kontu haiek bakar bihurtzen zituen hizkera hura?

Gaurkoan berba arrotzak ditut entzungai, neureak ez ditudanak, urrun sumatzen ditudanak, nigandik ihesian doazenak, lausoak, materia gabekoak, zentzu bakoak. Hain berezia den egun hau, bihur dezagun aste, bihur dezagun urte, hamarkada, mende eta historia. Har dezagun behingoz gure arbasoek laga ziguten eta jarraitu beharreko soka hori, euskaldun hitzaren funts bereizgarri hori, hau da, euskara daukana, euskara erabiltzen duena.

Hedatu dezagun lau haizetara gure izaera biltzen duen hori, eta ez dezagun etsi hedapen horretan gure azken hatsera artean. Euskarak eta beronen ikaskuntzak oihartzun bat izateaz gain, errealitate bat izaten jarrai dezan beste 40 urtetan, gutxienez. Euskarak gaurkoan ikusgai dugun dokumental honen mamiaren gisako nortasuna izan dezan, hots, iraganekoa, oraineko eta etorkizunekoa. Bidali dezagun behingoz euskararen eguna pikutara eta egin dezagun egun oro euskararen egun.

Hasiera onari  amaiera ona emateareen, kantuei eta dantzei eman genien kanpoan, kopadutxoa dastatzen genuenaz batera. giro ezin hobea izan zen klaustroan, eta pentsatutako denboratik aurrera luzatu zen festa eguerdirarte!

Argazkiok Ana Lopezek eta Inhar Gonzalezek egin eta utzi dizkigute; Eskerrik asko! Zer zarien jatorrak eta finak, gero!

Zorionak eta eskerrik asko ekitaldiotan parte hartu duzuen guzti-guztioi, zuek barik ez da eta posible izango dEUSto benetan eta osoan EUS  izan dadin urtean 365 egunetan. Biba zuek!

Ez gaitezen, baina, laxatu; Gure egunerokotasuna erabat euskalduna izateko oztopoak agerikoak dira. Eta amaitzeko, hausnarketarako bi testu dituzue hemen ikusgai, Miren Amuriza bertsolariak ZAZPIKA astekarian argitaratutakoa bata; “Berriz, min hau”. Bestea, gaurko BERRIAkoa  Mikel Irizarrek bere blogean jarria: “Ez dut euskara ikasi nahi”.

Goizeon, Euskararen Nazioarteko Egunean,  Unibertsitate aurrean burutu den “giza-katearen  inguruko ekitaldian bertsolari gazte bati entzundako puntu batekin amaituko dugu.

“betidanik izan duguna

izan dezagun betiko”

Aza 21 2014
0 iruzkin

astelehenean, DU KANTARI, Musikarien egunaren aitzakian: Santa Zizili

Azaroaren 22a Santa Zizili eguna dugu, musikarien eguna. Hori aitzakia hartuta, gure DU-KANTARI saioa, hilaren azken astelehenetan egin ohi duguna, probestuko dugu musikariei gure kantua eta animoa opatzeko, hobe ez!

Datorren astelehenean beraz, azaoak 24, Unibertsitateko klaustroan eta labirintoan batuko gara goizeko 11etan, “Paristik natorren artista bat naiz ni” kanta ezagun, polit, alai eta erraza kantatzeko. Eta musika tresnaren bat edo beste ere izango da bertan, egunari berea emanaz!

Animatu zaitezte zuek ere; eta musika tresnaren bat jotzeko prest bazaudete, ekarri eta guri lagundu!  Entseatu nahi baduzue, hemen dituzue letra eta musika:(egin klik  irudiaren gainean:

Paristik natorren artista  (Izenean klik egin eta letren esku orria agertuko zaizu)

 Paristik natorren
Artista bat naiz ni.
Paristik natorren
Artista bat naiz ni
Ondo jotzen det!
Baita guk ere!
Danborra nik jotzen det!
Pron, pron, pron,…
Paristik natorren…Biolina nik jotzen det!
glin, glin, glin,

Paristik natorren…

Turuta nik jotzen det!
Tururu, tururu,…

 Paristik natorren…

Txindata nik jotzen det!
Txindata, txindata,…

 Paristik natorren…

Tronboia nik jotzen det!
Poo, poo, poo,…
Txindata, txindata,…
Tururu, tururu,…
glin,glin,glin,…
Pron, pron, pron,



 

 

 

 

 

 

 

 

Aza 20 2014
Iruzkin 1

Kafe dastaketa: Kafearen sekretuak DARABILBOren eskutik,

 

 

Ba ote dakizue nondik datorren kafea? nolakoa den landarea? nola txigortu eta ehotzen den? ba ote dakizue kafe ganorazko bat prestatzeko erarik egokiena zein den? Guk baaaaiiiii Izan ere, atzo, azaroaren 19a, Joxe Mari Agirre eta Maria Mentxaka etorri zitzaizkigun bisitan Deustuko Euskal Irakaslegora,

eta lezio magistrala, argia, atsegina, eta… goxoa, oso goxoa esakini ziguten berton ginenoi:

Kafearen historia, edariaren sorrera,  produkizo leku garrantzitsuenak, motak,…

horiek guztiak eta askoz gehiago azaldu zizkiguten, oso modu argi eta atseginean.

Eta guk, jakina, arreta handiz jarraitu genituen azalpenok!

usaindu ere, arreta handiz, bistan da!

eta dastatzeko unea heldu zen!

Ez genuen tantarik ere galdu!

%95, ura omen; eta gehiago behar, gainera?

A ala B? zein goxoago? ez dakit ba nik ba!

Kopla asko, baina,… non har liteke behar den moduko kafe bat, ehhh?

Eskua behar!

baina makinariak ere lagunduko du, ezta?

Goiz ederra pasatu genuen benetan! eta goxoa!  Eskerrik beroenak Joxe Mari, Maria, Darabilboko lagunei, eta berton parte hartu duzuen guztioi! (Eta Fabiani, halako argazki politak ateratzeagatik!)