Gizarte Lanaren Munduko Eguna 2017

Datorren astean Deustuko Unibertsitatean ere Gizarte Lanaren Egun Mundiala ospatuko dugu, bai Donostiako Campusean baita Bilboko Campusean ere.

Donostiako Campusean umeen babesgabetasunari aurre egitea helburu duen babes sareen gaineko Izeba Proiektuaren berri izango dugu Yolanda Pérezekin, egoitza harrerako atalburua eta proiektuko teknikaria, eta Kristina Soaresekin, proiektuko koordinatzailea. Jardunaldia Loyola Centrumen ospatuko da martxoaren 21ean 12:00etan.

Kartela hementxe aurkitu dezakezue: GLren egun mundiala 2017 Donostia

Bilboko Campusean giza mugikortasunaren, aterpe bila dauden pertsona iheslarien eta gatazka gabeko teknologiaren gainean hausnartuko dugu Alboanekin batera. Jardunaldia martxoaren 22an ospatuko da Deustuko Unibertsitateko Bilboko Campuseko auditorioan eta klaustroan 11:00etatik 14:00etara bitartean.

Kartela hementxe aurkitu dezakezue: GLren egun mundiala 2017 Bilbo

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude