13 Nov

Hau al da nahi duguna?

Bizi garen sistema kapitalistak behar berriak sortarazten dizkigu leku guztietatik; behar hauek konpetentzia sutsu batera darraigute, eta itsaso gorri horretan elkarrengandik bereizteko sortzen diren elementu adierazgarrienak dira markak.

Merkatuaren logikatik haratago, marken funtzio nagusia kontsumitzaileak emozionatzea da. Horretarako, beraien komunikazio estrategiak baloreetan oinarritzen dituzte geroz eta gehiago; telebista piztu eta iragarkiak ikustea besterik ez dago konturatzeko kotxe bat saltzen digutenean segurtasuna saltzen ari direla, adibidez.

Merkatuaren logikara bueltatuz, emozionatze horrek bere baitan transakzio ekonomiko bat aurrera eramatea dakar, hau da, kontsumitzaileak produktu edo zerbitzu jakin bat erostea, hain zuzen ere.

Marken eboluzioari buruz hitz egiteko orduan, krisi garai hau inflexio puntu bezala irudikatuko nuke. Uste dut krisi garai honetan kontsumitzaileok gure jarrera aldatu dugula erosketak egiterako orduan eta ondorioz, markek ere beraien estrategia aldatu behar izan dutela. Garai latz honetan, prezioaren garrantzia beste ezaugarrietatik gailentzen da, esate baterako.

Baina, krisi hau egunen batean bukatuko da, edo hori espero dut behintzat, garai berri horretan, kontsumitzaileok ez dugu krisi garai aurretik kontsumitzen genuen modu berdinean jarraituko, ia-ia pentsatu gabe eroste horretan.

Uste eta espero dut, kontzientzia maila igo egingo dela gizartean eta modu arduratsuago baterantz joko dugula (ez agian, ni nahi bezain besteko arduratsua, baina tira, zerbait izango da). Hori dela eta, markak inflexio garai hau aprobetxatzen egon beharko litzateke estrategia berriak berbideratze asmotan.

Gaur egun erabat garrantzitsua bada kontsumitzaileon iritzia, honek geroz eta indar handiagoa hartuko duenaren susmoa daukat, eta bide horretatik joango dela marken eta erabiltzaileen arteko erlazioa. Agian, plataforma, aplikazio edo komunitatea sortarazten laguntzen dizkiguten tresna berritzaile ezberdinak sortuz eta garatuz.

Ez naiz ni oso marka zalea ezta fidela ere. Ez dut sinesten oso merkaturatuta eta barneratuta dauzkagun marka handi horietan. Sarri askotan, ia beti ez esateagatik, engainuz tratatzen diguten sentsazioa transmititzen baitidate.

Beharrezkoak al dira markak? Dena ongi murtxikatuta eman behar al digute? Hau al da nahi duguna?

 

brand-management
Hau al da nahi duguna?

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *