23 Dic

Laster arte !!

Hilabete batzuk igaro dira masterreko zuzendaritzapetik hiru beken eskaintza egin zenetik. Beka hauek hasiera batean bere gain zutena eta azkenean lantzen bukatu duguna, aldatu da denbora honetan zehar.

Hasiera bateko lanak, masterraren gestioari buruzkoak ziren, web orrialdea txukundu, falta zen informazio guztia gehitu, irakasle eta parte-hartzaileekin harremanetan jarri eta abar. Guzti honek eraldaketa bat bizi zuen blog honen sorreraren berri eman zigutenean.

Blogaren helburu nagusia gizarte gai ezberdinei buruzko informazioa eskuragarri jartzea izan da; elkarrizketa, artikulu, notizia eta hausnarketen bitartez, batik bat. Hasieran, diseinua, estrategia eta ordena pixka bat jarri ondoren, bere bideari ekin genion.

Ibilbide honetan zehar ideologia, pentsaera eta kutsu guztietako informazioa zabaldu dugu eta guzti hau ez zen posible izango zuen laguntzarik gabe.

Ohikoa den bezala, eskerrak ematea ezinbestekoa da guzti hau egi bihurtzen lagundu diguzuen guztioi. Modu guztietan lagundu diguzuen guztioi!

Izan dira kritikak, betiere ongi etorriak, izan dira esker hitzak, ezinbestekoak eta izan dira animoak ere.

Baina ibilbide guztiek hasiera bat duten bezala, amaiera ere badute, eta iritsi da gurea ere. Ezagutzarako espazio ireki honek momentuz ateak itxiko ditu. Bere etorkizuna ez dago argi oraindik; agian laster gara bueltan gu edo beste kudeatzaile batzuk, berriz ere ibilbideari bide berriak emango dizkiotenak, batek jakin! Hori horrela denean, jakinaren gainean jarriko zaituztegu.

Ezinezkoa zait hitz xume hauekin bukatzeko, pertsonalki, nire lana aurrera eramaten lagundu didazuen guztioi berriz ere eskerrak ematea, denok aipatzea ezinezkoa zait, baina, zuekin harremanetan jarri eta munduko esker on guztiarekin kolaboratzeko tarte bat hartu duzuen guztioi, eskerrak. Denbora faltagatik parte-hartzeko aukerarik izan ez duzuenoi ere eskerrak. Masterreko ikaskide guztioi ere eskerrak, askotan mezuz ito zaituztetenaren sentsazio horregatik bada ere. Masterreko zuzendaritzatik beka honetaz gozatzeko aukera eman izateagatik ere, eskerrak. Eta nola ez, irakurle guztioi ere mila esker.

Ez naiz agurren zalea, eta beti esan ohi dudan bezala, laster arte batekin amaituko dut ibilbide hau ere. Laster arte guztioi, han edo hemen berriz elkar topatuko dugunaren gogoz geratzen naiz.

Gabon zoriontsuak igaro eta urte berri on!

1

Lur

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *