9 Oct

Motorrak berotzen…

Uda bukatu eta udazkena hasi bezain pronto, denbora luzean elkar ikusi gabe geunden klasekideoi bat egiteko unea iritsi zaigu. Lehenengo besarkadak eta gero gerokoak…

Masterra bukatzeko azken txanpan murgildu berri gara, inoiz baino urduriago gaude guztiok. Aurrean dauzkagun sei hilabete hauetan egin beharrekoei bueltak eta bueltak emanez. Gure proiektuak!!!

Proiektu hauek hiru erakunde ezberdinen bitartez burutuko ditugu; Bizkaiko Foru Aldundia, Intelligence & Public Affairs eta B+I Strategy.

Jada ikasle guztiok gutxi gora-behera erdi zehaztuta dauzkagu gure proiektuen nondik norakoak. Arlo ezberdinak landuko dira beraietan. Behin martxan hasten garenean joango gara hauen berri ematen txoko txiki honen bitartez.

Proiektu hauek aurrera eramateko asmoz, orain arte ezagutzen ditugun laguntzaz gain, beste motatako laguntza bat ere jasoko dugu. Hamabost egunero talde tutoretzak burutuko ditugu Asier Gallastegirekin. Lan ordu partekatu hauek bi helburu nagusi dituzte:

  • Alde batetik, ikasleok gure proiektuen egoera azalaraziko dugu eta partaidetza aktibo baten bitartez, sei hilabeteko prozesu honetan elkar lagunduko gara.
  • Bestetik, bigarren helburua, Gizarte Berrikuntzako proiektuei buruzko gidaliburu bat sortzea da. Horretarako, gure esperientzia mahai gainean jarrita eta lanean ari diren proiektu ezberdinak aztertuz gidaliburu hori osatzeari ekingo diogu.

Lan guzti hau modu parte-hartzaile eta ireki baten bitartez izango da. Sare sozialen eta interneten presentzia handia izango duelarik. Oraindik zehazteke daude erabiliko ditugun tresnak. Baina hau hasiera besterik ez denez, momentuz Twitter bidez jarraitu nahi diguzuen guztiontzat hashtag bat sortu dugu #isud (innovación social universidad deusto).

Hau da momentuz esan beharreako guztia… baina hemendik aurrera joango gara kontu gehiago kontatzen! Eta nola ez, zuen ekarpentxoa eman nahi izenez gero, besoak zabalik hartuko zaituztegu.

images

Garramiola

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *