20 Nov

rock & ROL(L)-a

Rolak, guztiok dauzkagu ezberdinak testuinguruaren arabera; lagun artean, lanean, unibertsitatean, familian… Honetaz gain, testuinguru horietan murgilduta gaudenean ere, momentu eta egoeraren arabera, rol horiek aldatzen ditugu. Konturatu gabe salto egiten dugu batetik bestera.

Une honetan buru-belarri murgilduta gaudenera, proiektuetara, bueltatuz, esan genezake proiektu hauek lau dimentsio nagusitan banatu genezakeela:

-Gure ezagutza jorratzen ari garen gaiari buruz

Gu geu proiektuan

Unibertsitatearen papera proiektuan

Bezeroaren nahiak

Dimentsio horiek guztiek eragin zuzena daukate gure egunerokotasunean eta beraiek gestionatzen ikasi behar dugu. Momentuak eskatzen digunera zentratu eta besteak buruan izanik, momentuz aparkatuta hutsi eta garrantzia duenari ekin behar diogu.

Unibertso honen baitan eta roletara bueltatuz, hauek ahalik eta egokien gestionatzearen garrantzia azpimarratu nahi genuke.

Lantzen ari garen aspektu eta momentuaren arabera, proiektuarekiko non kokatzen garen kontutan izatea ezinbestekoa zaigu. Horretarako ondorengo ariketa proposatzen da:

Non kokatzen gara gure proiektuekiko momentu jakin honetan?

-Maitasuna – Sentitzea

-Nahia – Egitea

-Pentsatzea

Hausnarketa honek begiak irekitzeko aukera ematen digu. Behin kokaturik, egoera horrek eskaintzen dizkigun aldekoen eta kontrakoen barne eztabaida bat burutu eta ondorengo galdera hau egitera gonbidatzen zaituztegu:

Norantz eman nahi dut hurrengo pausua?

Gogoeta sakon baten ondorioz, pausu hori emateko aurrera eraman behar ditugun ekintzak zehaztu eta garrantzitsuena, hauek aurrera eraman behar ditugu.

Jarraian ikus genezaken irudian, hausnarketa hau modu grafikoago batean irudikatzeko aukera daukazue. Jone Otero Martinez-en eskutik doakigu, eskerrik asko, Jone!

Reflexión

 Badaukagu zertan pentsatu eta hausnartu.

Barruak nahasten dituen ariketa da, ez baita erraza konturatzea agian ez gaudela guk nahi dugun lekuan kokaturik. Dena dela, guztiok gonbidatzen zaituztegu hausnarketa ariketa hau burutzera, ea zer nolako sentipenak bizitzen dituzuen.

Guk jada baditugu gureak, egiozue zuek ere, ez zarete damutuko. #ISUD

2015-11-18 17.27.29

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *