{"id":1294,"date":"2023-02-20T14:49:56","date_gmt":"2023-02-20T14:49:56","guid":{"rendered":"https:\/\/preblogs.deusto.es\/sou\/2023\/02\/20\/gure-eguneroko-bizitzan-denbora-kudeatzen-lagunduko-diguten-9-legeak\/"},"modified":"2023-02-20T14:51:12","modified_gmt":"2023-02-20T14:51:12","slug":"gure-eguneroko-bizitzan-denbora-kudeatzen-lagunduko-diguten-9-legeak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deusto.es\/sou\/eu\/2023\/02\/20\/gure-eguneroko-bizitzan-denbora-kudeatzen-lagunduko-diguten-9-legeak\/","title":{"rendered":"Gure eguneroko bizitzan denbora kudeatzen lagunduko diguten 9 legeak."},"content":{"rendered":"\n<p class=\"has-black-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\">Denbora ondo administratzeko gaitasuna garrantzitsuenetarikotzat jotzen da ikasketetan eta lanean ez ezik, bizitza pertsonalean ere bai. Nahiz eta denborak gaur egun duen balioaz denok jabetu, gutxi dira denbora eraginkortasunez administratzen dutenak.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img fetchpriority=\"high\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"634\" src=\"https:\/\/blogs.deusto.es\/alumni\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2023\/01\/bulletin-Gerd-Altmann-en-Pixabay-1024x634.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-1243\" srcset=\"https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2023\/01\/bulletin-Gerd-Altmann-en-Pixabay-1024x634.jpg 1024w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2023\/01\/bulletin-Gerd-Altmann-en-Pixabay-300x186.jpg 300w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2023\/01\/bulletin-Gerd-Altmann-en-Pixabay-768x475.jpg 768w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2023\/01\/bulletin-Gerd-Altmann-en-Pixabay-1536x950.jpg 1536w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2023\/01\/bulletin-Gerd-Altmann-en-Pixabay-200x125.jpg 200w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2023\/01\/bulletin-Gerd-Altmann-en-Pixabay.jpg 1920w\" sizes=\"(max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p class=\"has-black-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\"><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-color\" style=\"color:#0078bd;font-size:18px\"><strong>Denbora kudeatzeko printzipioak eta legeak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-black-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\">Urte askoan, denboraren kudeaketa ikerketa askoren ikergaia izan da, eta lege eta printzipio batzuk jarri izan dira askoz efizienteagoak izateko, gure zereginak egiteko orduan. Lege horiek nola funtzionatzen dugun ulertzen eta gure denboraren plangintza errealistagoa egiten lagundu diezagukete.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-vivid-purple-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\"><strong>Parkinsonen legea<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-black-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\">\u201c<em>Lan oro luzatzen da lan hori egiteko esleitutako denbora guztia <\/em>agortu arte\u201d. Lege horren arabera, zenbat eta denbora gehiago izan zeregin bat egiteko, denbora gehiago tardatuko dugu egiten. Hau da, zeregin batek bi ordu hartuko dizkigula kalkulatzen badugu, nahiz eta denbora gutxiagoan egin ahal izan, bi ordu horiek hartuko dizkigu; baina, ordu bat baino esleitzen ez badiogu, seguru asko bi ordutan bezain ondo egin ahal izango dugu denbora horretan. Erronka, beraz, zeregin bakoitzari behar duen denbora esleitzea da, pasatu gabe eta labur geratu gabe.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-vivid-purple-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\"><strong>Murphyren legea<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-black-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\">Ezagunenetakoa da. Lege horren arabera, <em>&#8220;zerbait gaizki atera badaiteke, gaizki aterako da&#8221;<\/em>. Hori kontuan hartu beharko dugu, eta gure plangintzan denbora apur bat gehiago utzi, legea betetzen bada gauzak konpontzeko tarte bat izateko. Dena ondo badoa, geuretzat izango dugu denbora \u201clibre\u201d hori.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-vivid-purple-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\"><strong>Paretoren printzipioa edo 80-20 araua.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-black-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\">Printzipio horrek esaten duenaren arabera, <em>\u201cgure denboraren %20 eskaintzen diegu benetan produktiboak eta garrantzizkoak diren gauzei, eta gainerako %80a hain produktiboak ez direnei\u201d<\/em>. Beraz, gai garrantzizkoei dagokien %20 horretan kontzentratu behar dugu lehen-lehenik.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-vivid-purple-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\"><strong>Carlsonen legea<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-black-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\">Lege honek dioenez, <em>\u201ceteten den lana ez da eraginkorra izango eta denbora gehiago eskatuko digu jarraian egiten denak baino\u201d<\/em>. Horregatik, garrantzitsua da ikasteko edo lan bat egiteko orduan etenaldiak saihestea (mugikorra itzali, gelako atea itxi, adierazi ikasten egongo garen denboran ez molestatzeko, etab.).<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-vivid-purple-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\"><strong>Hawthorne-ren printzipioa<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-black-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\">Printzipio honen arabera, <em>\u201cbehatuta, kanpotik gainbegiratuta edo kontrolatuta sentitzen bagara, hobeto lan egiten dugu\u201d<\/em>.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-vivid-purple-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\"><strong>Eisenhower-en legea<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-black-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\">Lege hau honako premisa honetatik abiatzen da: <em>\u00abarreta handiagoa eman behar zaie garrantzizko kontuei presazkoei baino\u00bb<\/em>. Zer da presazkoa? Azkar konpondu behar dena. Zer da garrantzizkoa? Guretzat balio handia duena. Normalean presazkoari ematen diogu lehentasuna, eta ez garrantzizkoari. Hori saihesteko, zeregin berri bat dugunean, geure buruari bi galdera egin behar dizkiogu: zertarako? eta noizko? Horrek presa eta garrantzia identifikatzen lagunduko digu. Erabakiak hartzen laguntzen duen metodotzat ere hartzen da; izan ere, metodo hori aplikatzean jarduerak hierarkizatu egin behar ditugu eta zer den garrantzitsua eta zer ez ebatzi, gure helburuen arabera.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-vivid-purple-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\"><strong>Illich-en legea<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-black-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\">Honela dio: <em>\u201cpertsona bakoitzak bere errendimendu kurba du eta behin efizientzia-atalasea pasatuta, efizientzia gutxitu edo negatibo bihurtu daiteke\u201d<\/em>. Adibidez, denbora asko pasatzen badugu atsedenik hartu gabe, gure errendimendua txikiagoa izango da.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-vivid-purple-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\"><strong>Laborit-en printzipioa<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-black-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\">Printzipio honen arabera, zer egingo dugun aukeratzerakoan, erabaki asko senez hartzen ditugu; hau da, normalean, gustatzen zaiguna egiten dugu gustatzen ez zaigunaren aurretik; erraza dena zaila denaren aurretik; azkar egiten dena denbora gehiago hartuko digunaren aurretik; presazkoa dena garrantzizkoa denaren aurretik; egiten dakiguna berriaren aurretik; beste batzuek ezartzen digutena guk aukeratutakoaren aurretik.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-black-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\">Hori jakinda, printzipio horri aurre egiten saia gaitezke, gure produktibitatea eta efizientzia areagotzeko. Honela: zeregin handiak edo konplexutasun handikoak zeregin txiki eta sinpleagoetan zatitu; horrela, gure garunak ez ditu konplexutzat hartuko eta lehenago egingo ditugu; gutxien gustatzen zaizkigun zereginak egin lehenengo, produktibitate handieneko unea izaten baita; guretzat zer den garrantzitsua identifikatu, eta hori egin lehendabizi, nahiz eta presazkoagoak diren beste zeregin batzuk egon; erronkatzat hartu egiten ez dakiguna egitea, motibazio handiagoa izateko zeregin berriak egiteko orduan.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-vivid-purple-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\"><strong>Fraisse-ren legea<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-black-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\">Legeak dioenez, <em>\u00abpertsona bakoitzak bere erritmoak eta ekoizpen uneak ditu\u00bb<\/em>; beraz, garrantzitsua da gureak zeintzuk diren jakitea, zereginak produktibitate handieneko ordutegian planifikatzeko.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"554\" src=\"https:\/\/blogs.deusto.es\/alumni\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2023\/01\/gestion-tiempo-al-1024x554.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-1247\" srcset=\"https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2023\/01\/gestion-tiempo-al-1024x554.jpg 1024w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2023\/01\/gestion-tiempo-al-300x162.jpg 300w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2023\/01\/gestion-tiempo-al-768x416.jpg 768w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2023\/01\/gestion-tiempo-al-1536x832.jpg 1536w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2023\/01\/gestion-tiempo-al-2048x1109.jpg 2048w\" sizes=\"(max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p class=\"has-text-color\" style=\"color:#0067a3;font-size:18px\"><strong>Laburbilduz<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-black-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\">Lege eta printzipio horiek ezagututa, gure alde erabil ditzakegu, denbora hobeto kudeatzeko. Adibidez:<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"has-black-color has-text-color wp-block-list\" style=\"font-size:17px\"><li><strong><em>Parkinsonen legean eta<\/em><\/strong> <strong><em>Hawthorne-ren printzipioan<\/em><\/strong> oinarrituta, zeregin bakoitza egiteko denbora zehatza ezarri dezakegu, amaitzeko epemugak jarri, eta beste pertsona batzuei zeregina eginda daukagun galdetzeko edo kontrolatzeko eskatu.<\/li><li><strong><em>Eisenhower-en Legea<\/em><\/strong> lagungarria izan daiteke zeregin bakoitza gure helburuak eta egiteko epeak aintzat hartuta planifikatzeko, hots, zeregin bakoitzaren garrantzia eta presa kontuan izanda.<\/li><li><strong><em>Murphyren Legea<\/em><\/strong> gogoan hartuta, segurtasun denbora bat utziko dugu beti, badaezpada.<\/li><li><strong><em>Paretoren Legearekin<\/em><\/strong> saia gaitezke identifikatzen zein diren gure emaitzen % 80 sortzen duen jardueren % 20 hori, eta lehenetsi.<\/li><li><strong><em>Carlson-en eta Illich-en legeak<\/em><\/strong> kontuan hartzen baditugu, lotura duten zereginen sekuentziak planifikatu ditzakegu eta zeregin bakoitza etenik gabe burutu, etenek eragiten duten inefizientzia saihesteko.<\/li><li>Azkenik, <strong><em>Laboriten Printzipioa, Illich-en Legea<\/em><\/strong> eta <strong><em>Fraisse-ren Legea<\/em><\/strong> gogoan izanda, gure zereginak planifikatzeko orduan, gure erritmoak, eraginkortasun handieneko uneak, motibazioa, trebetasunak, zereginaren garrantzia, gure ahuleziak eta abar har ditzakegu kontuan.<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p class=\"has-black-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\">Garrantzizkoa da, halaber, zerk motibatzen gaituen jakitea eta sariak erabiltzea gure ahuleziei aurre egiteko. Horrela, jakingo dugu zein diren distraitu gaitzaketen eta gure denbora baliotsua galaraz diezaguketen egoerak eta garaiz aurre egin.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-color\" style=\"color:#0067a3;font-size:17px\"><strong>Baliabide digitalak:<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-black-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\"><strong>Infografia:&nbsp;<\/strong><a href=\"https:\/\/drive.google.com\/file\/d\/1VkPgyzjXAUvf7kpA2b7U9PQl9Av-dsxS\/view?%20usp%20=%20share_link\"><strong>Denbora kudeatzeari buruzko 9 legeak<\/strong><\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Denbora ondo administratzeko gaitasuna garrantzitsuenetarikotzat jotzen da ikasketetan eta lanean ez ezik, bizitza pertsonalean ere bai. Nahiz eta denborak gaur egun duen balioaz denok jabetu, gutxi dira denbora eraginkortasunez administratzen dutenak. Denbora kudeatzeko printzipioak eta legeak Urte askoan, denboraren kudeaketa ikerketa askoren ikergaia izan da, eta lege eta printzipio batzuk jarri izan dira askoz efizienteagoak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":200,"featured_media":1244,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1,35,2,22],"tags":[],"class_list":["post-1294","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-contenidos","category-denbora-kudeaketa","category-gaiak","category-gestion-tiempo"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/sou\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1294","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/sou\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/sou\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/sou\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/200"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/sou\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1294"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/sou\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1294\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1297,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/sou\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1294\/revisions\/1297"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/sou\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1244"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/sou\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1294"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/sou\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1294"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/sou\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1294"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}