{"id":767,"date":"2022-11-02T09:30:00","date_gmt":"2022-11-02T09:30:00","guid":{"rendered":"https:\/\/preblogs.deusto.es\/sou\/?p=767"},"modified":"2022-11-09T10:20:39","modified_gmt":"2022-11-09T10:20:39","slug":"jendaurrean-hitz-egitea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deusto.es\/sou\/eu\/2022\/11\/02\/jendaurrean-hitz-egitea\/","title":{"rendered":"Jendaurrean hitz egitea"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"has-black-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\">Ikasgelan aurkezpen bat egiteak edo beste pertsona batzuen aurrean hitz egiteak nolabaiteko kezka sortzen digu. Askotan, ez dakigulako nola hasi edo nola helarazi gure mezua modu egokian; beste batzuetan, jendaurrean hitz egitean urduri jartzen garelako eta zeresan ezean gelditzeko edo aurkezpenaren zati bat ahazteko beldur garelako.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large is-resized\"><img fetchpriority=\"high\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/blogs.deusto.es\/alumni\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2022\/10\/charla-1024x552.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-638\" width=\"819\" height=\"441\" srcset=\"https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2022\/10\/charla-1024x552.jpg 1024w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2022\/10\/charla-300x162.jpg 300w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2022\/10\/charla-768x414.jpg 768w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2022\/10\/charla.jpg 1078w\" sizes=\"(max-width: 819px) 100vw, 819px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p class=\"has-black-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\">Jendaurrean hitz egitea ez da zeregin erraza, baina graduan zehar sarri egin beharko dugu. Horrela bakarrik lortuko dugu ahozko komunikazioko trebetasunak hobetzea, jakinik hori dela lanean gehien baloratzen den gaitasunetako bat.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-color has-medium-font-size\" style=\"color:#1550d0\"><strong>Zer hartu behar dugu kontuan ahozko aurkezpen bat prestatzerakoan?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-black-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\">Aurkezpen baten edukiari buruz pentsatzen hasi aurretik, garrantzitsua da gure diskurtsoa egokitzen lagunduko diguten aurretiazko alderdi batzuk aintzat hartzea.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"576\" src=\"https:\/\/blogs.deusto.es\/alumni\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2022\/11\/Elementos-Presentacion-1024x576.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-797\" srcset=\"https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2022\/11\/Elementos-Presentacion-1024x576.png 1024w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2022\/11\/Elementos-Presentacion-300x169.png 300w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2022\/11\/Elementos-Presentacion-768x432.png 768w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2022\/11\/Elementos-Presentacion-1536x864.png 1536w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2022\/11\/Elementos-Presentacion.png 1920w\" sizes=\"(max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<ul class=\"has-black-color has-text-color wp-block-list\" style=\"font-size:17px\"><li>Lehenik eta behin, garrantzitsuena da argi izatea zein den lortu nahi dugun <strong>helburua<\/strong>, horretan oinarrituta sortuko baitugu gure diskurtso osoa. Oso helburu desberdinak izan ditzaket, hala nola esperientzia bat kontatzea, proiektu bat justifikatzea, informatzea edo kontzientziatzea. Helburu horietako bakoitzak \u00f1abardura desberdinak ditu, eta kontuan hartu beharko ditugu gure aurkezpena egiteko orduan.<\/li><\/ul>\n\n\n\n<ul class=\"has-black-color has-text-color wp-block-list\" style=\"font-size:17px\"><li>Beste alderdi garrantzitsu bat <strong>iraupena<\/strong> da, hau da, gure aurkezpena egiteko zenbat denbora dugun. Gaur egun aurkezpen laburrak egiteko joera dugu, beraz, gure hitzaldiak ahalik eta zehatzena izan beharko du eta argi izan beharko dugu zer ideia transmititu nahi ditugun. Hobe da hitz egiteko eman diguten baino denbora tarte laburragora moldatzea gure hitzaldia.<\/li><\/ul>\n\n\n\n<ul class=\"has-black-color has-text-color wp-block-list\" style=\"font-size:17px\"><li>Bestalde, gure komunikazioaren <strong>estiloa<\/strong> eta entzuleen ezaugarriak izan behar ditugu gogoan. Estilo formalak hizkuntza teknikoagoa eta zainduagoa behar du, baita gorputz-adierazpen mugatuagoa ere. Aurkezpen informalago batek, ordea, entzuleekin elkarreragin handiagoa izateko eta hizkera naturalagoa erabiltzeko aukera emango digu.<\/li><\/ul>\n\n\n\n<ul class=\"has-black-color has-text-color wp-block-list\" style=\"font-size:17px\"><li>Garrantzitsua da, halaber, gure aurkezpenaren <strong>entzuleen ezaugarriak<\/strong> ezagutzea: noraino ezagutzen duten landuko dugun gaia, zer espero duten, nolako interesak dituzten, eta abar. Horrela, gure hitzaldiaren edukia eta hizkuntza egokitu ahal izango ditugu, eta errazagoa izango zaigu haien arreta geureganatzea.<\/li><\/ul>\n\n\n\n<ul class=\"has-black-color has-text-color wp-block-list\" style=\"font-size:17px\"><li>Aurkezpena <strong>zein lekutan<\/strong> egingo dugun ere izan behar dugu kontuan. Aurretiaz jakitea aurkezpena eserita ala zutik egingo dugun, diapositibak ikusi ahal izango ditugun ala ez, mugitzeko lekurik izango dugun, entzuleak non egongo diren kokatuta, etab. lagungarria izango zaigu, entseguak egiteko orduan, geure burua aurkezpena egiten irudikatzeko.<\/li><\/ul>\n\n\n\n<ul class=\"has-black-color has-text-color wp-block-list\" style=\"font-size:17px\"><li>Aurkezpenaren <strong>edukia<\/strong> funtsezkoa da, eta oso ondo prestatu behar da. Ezinbestekoa da hasieran geure burua aurkeztea, gure hitzaldia egoki kokatzea, egitura koherentea ematea eta nola amaituko dugun jakitea.<\/li><\/ul>\n\n\n\n<ul class=\"has-black-color has-text-color wp-block-list\" style=\"font-size:17px\"><li><strong>Gorputz-hizkuntza<\/strong>k ere badu protagonismoa gure ahozko aurkezpenetan. Zer esaten dugun eta nola esaten dugun zaindu behar dugu. Jendaurrean hitz egiten dugunean, gure keinuek eta adierazpenek gure diskurtsoa lagundu eta indartu behar dute. Irribarretsu aritzea eta entzuleei begiratzea garrantzi handikoa da, konfiantza eta hurbiltasuna transmititzen ditu eta gure diskurtsoan kontzentratuta egoten laguntzen die.<\/li><\/ul>\n\n\n\n<ul class=\"has-black-color has-text-color wp-block-list\" style=\"font-size:17px\"><li>Ahozko aurkezpen baten arrakasta, neurri handi batean, gure hitzaldia entseatzeko erabiltzen dugun denboraren araberakoa izango da. Aurkezpena zenbat eta gehiagotan egin, orduan eta konfiantza handiagoa izango dugu geure buruarengan eta gure hitzaldian, orduan eta erraztasun handiagoa lortuko dugu eta gure azalpenarekin batera doan gorputz-hizkuntza hobetu ahal izango dugu.<\/li><\/ul>\n\n\n<div class=\"wp-block-image\">\n<figure class=\"aligncenter size-large is-resized\"><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/blogs.deusto.es\/alumni\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2022\/10\/PresentacionImagen-de-RAEng_Publications-en-Pixabay-1024x474.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-634\" width=\"634\" height=\"293\" srcset=\"https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2022\/10\/PresentacionImagen-de-RAEng_Publications-en-Pixabay-1024x474.jpg 1024w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2022\/10\/PresentacionImagen-de-RAEng_Publications-en-Pixabay-300x139.jpg 300w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2022\/10\/PresentacionImagen-de-RAEng_Publications-en-Pixabay-768x356.jpg 768w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2022\/10\/PresentacionImagen-de-RAEng_Publications-en-Pixabay-1536x711.jpg 1536w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2022\/10\/PresentacionImagen-de-RAEng_Publications-en-Pixabay.jpg 1920w\" sizes=\"(max-width: 634px) 100vw, 634px\" \/><\/figure>\n<\/div>\n\n\n<p class=\"has-text-color has-medium-font-size\" style=\"color:#1550d0\"><strong>Ahozko aurkezpenen egitura<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-black-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\">Behin argi daukadanean zein diren nire aurkezpenaren funtsezko ideiak edo edukia eta zer transmititu nahi diedan entzuleei, iritsi da eduki horri hitzaldi-egitura emateko unea.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-black-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\">Gure diskurtsoa egitura edo eskema baten arabera antolatzea lagungarri izango zaigu ideiak ordena logiko batean sakontzen joateko, eta gure aurkezpenari koherentzia eta argumentu-hari bat emateko. Oro har, hitzaldiek edo ahozko aurkezpenek honelako egitura izaten dute:<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"352\" src=\"https:\/\/blogs.deusto.es\/alumni\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2022\/10\/Estructura-presentacion-publico-EUSK-1024x352.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-770\" srcset=\"https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2022\/10\/Estructura-presentacion-publico-EUSK-1024x352.png 1024w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2022\/10\/Estructura-presentacion-publico-EUSK-300x103.png 300w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2022\/10\/Estructura-presentacion-publico-EUSK-768x264.png 768w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/77\/2022\/10\/Estructura-presentacion-publico-EUSK.png 1359w\" sizes=\"(max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p class=\"has-text-color\" style=\"color:#d8277d;font-size:19px\"><strong>Aurkezpena<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-black-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\">Une garrantzitsua da, entzuleekiko lehen kontaktua baita. Lehenik eta behin, entzuleen aurrean jarri eta agurtu edo ongietorria egingo diegu. Ondoren, hizlari gisa aurkeztuko dugu geure burua, eta aurkezpenaren izenburua edo gai nagusia ere aipatuko dugu.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-luminous-vivid-orange-color has-text-color\" style=\"font-size:19px\"><strong>Sarrera<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-black-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\">Aurkezpenean hitzaldiaren gaia aipatu dugun arren, orain informazio hori pixka bat zabalduko dugu. Esan dezakegu lanaren jatorria zein den edo ideia nondik etorri den eta zergatik aukeratu dugun gai hori&#8230; Sarreran helburu edo hipotesi nagusiak eta erabili den metodologia ere aurkez daitezke.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-color\" style=\"color:#19d44e;font-size:19px\"><strong>Garapena<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-black-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\">Hau da gure hitzaldiaren gorputza. Hemen, gure lanaren ideia nagusietan eta bigarren mailakoetan sakondu behar dugu. Alderdi kontzeptual edo teoriko batzuk aipa daitezke, baina atal honetan garrantzitsuena emaitzak nabarmentzea da. Gure lanak emaitza asko izan baditu, garrantzitsuenak aukeratu beharko ditugu. Horrela ez ditugu gure entzuleak informazioz itoko.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-vivid-cyan-blue-color has-text-color\" style=\"font-size:19px\"><strong>Ondorioak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-black-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\">Ondorioak azaltzeko unea funtsezkoa da gure aurkezpenean eta daukagun onena eman behar dugu. Askotan, gure aurkezpenaren denbora gehiena aurreko ataletan ematen dugu eta ondorioak azkar-azkar aipatzen ditugu. Hori akats bat da, behar duten denbora eskaini behar diegu ondorioei.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-black-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\">Ondorioen atalean, ideia nagusiak laburbildu eta puntu garrantzitsuenak azpimarra ditzakegu, gure ondorioak hasieran aipatu ditugun ideia nagusiekin eta gure lanaren\/aurkezpenaren motibazioarekin lotuz. Une egokia da, halaber, gure lanaren ekarpena nabarmentzeko. Baliteke gure ikuspegia berria izatea edo landu dugun gaian hobekuntza edo berrikuntza lortu izana.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-color\" style=\"color:#0e4f75;font-size:19px\"><strong>Itxiera<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-black-color has-text-color\" style=\"font-size:17px\">Funtsezkoa da gure hitzaldiari amaiera ematea. Itxiera entzuleei eskerrak emateko unea da, aurkezpenera etortzeagatik eta arretaz entzuteagatik. Garrantzitsua da, halaber, entzuleei jakinaraztea haien esanetara gaudela dituzten galderei erantzuteko, zalantzak argitzeko edo aipatutako alderdiren bati buruzko informazioa zabaltzeko.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-color has-medium-font-size\" style=\"color:#373db8\"><strong>Baliabide digitalak:<\/strong><\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\" style=\"font-size:17px\"><li><strong>Bideoa:\u00a0<\/strong><a href=\"https:\/\/youtu.be\/CPXPX5_ElpI\"><strong>Ahozko aurkezpenen egitura<\/strong><\/a><\/li><li><strong>Infografia:\u00a0<\/strong><a href=\"https:\/\/drive.google.com\/file\/d\/1Z5rA7ZKLLM0s6x31Y2dFjnBHIbKejbCM\/view?usp=share_link\"><strong>Zer hartu behar dugu kontuan ahozko aurkezpen bat prestatzerakoan?<\/strong><\/a><\/li><\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ikasgelan aurkezpen bat egiteak edo beste pertsona batzuen aurrean hitz egiteak nolabaiteko kezka sortzen digu. Askotan, ez dakigulako nola hasi edo nola helarazi gure mezua modu egokian; beste batzuetan, jendaurrean hitz egitean urduri jartzen garelako eta zeresan ezean gelditzeko edo aurkezpenaren zati bat ahazteko beldur garelako. Jendaurrean hitz egitea ez da zeregin erraza, baina graduan [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":200,"featured_media":646,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1,2,31,76,40,23,26],"tags":[78,79,75,73,77,74],"class_list":["post-767","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-contenidos","category-gaiak","category-aprendizaje-y-estudio-eu","category-ikasteko-teknikak","category-lan-akademikoak","category-tecnicas-estudio","category-trabajos-academicos","tag-ahozko-aurkezpena","tag-aurkezpena","tag-exponer","tag-hablar-en-publico","tag-jendaurrean-hitz-egitea","tag-presentacion-oral"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/sou\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/767","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/sou\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/sou\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/sou\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/200"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/sou\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=767"}],"version-history":[{"count":6,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/sou\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/767\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":872,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/sou\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/767\/revisions\/872"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/sou\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/646"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/sou\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=767"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/sou\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=767"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/sou\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=767"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}