{"id":4093,"date":"2023-10-27T11:16:08","date_gmt":"2023-10-27T11:16:08","guid":{"rendered":"https:\/\/preblogs.deusto.es\/viviendodeusto\/?p=4093"},"modified":"2024-08-30T07:48:02","modified_gmt":"2024-08-30T07:48:02","slug":"askeago-izateko-bideak-miren-berasategi-burujabetza-posible-da-bakarrik-software-librearekin-egiten-bada","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogs.deusto.es\/viviendodeusto\/eu\/2023\/10\/27\/askeago-izateko-bideak-miren-berasategi-burujabetza-posible-da-bakarrik-software-librearekin-egiten-bada\/","title":{"rendered":"Askeago izateko bideak. Miren Berasategi: &#8220;Burujabetza posible da bakarrik software librearekin egiten bada&#8221;"},"content":{"rendered":"\n<p>Euskarabildua jardunaldia egin dute: &#8216;Utopiatik egunerokora. Google gabe, aukera burujabeak badira&#8217;. Kontzeptuak argitu dira, eta esperientziak ezagutu<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Berrian argitaratutako artikulua (27\/10\/2023)<\/strong> | Arantxa Iraola.<\/p>\n\n\n<div class=\"wp-block-image\">\n<figure class=\"alignleft size-large is-resized\"><img fetchpriority=\"high\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/blogs.deusto.es\/alumni\/wp-content\/uploads\/sites\/78\/2023\/10\/p004_f01-1024x615.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-4094\" width=\"416\" height=\"249\" srcset=\"https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/78\/2023\/10\/p004_f01-1024x615.jpg 1024w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/78\/2023\/10\/p004_f01-300x180.jpg 300w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/78\/2023\/10\/p004_f01-768x461.jpg 768w, https:\/\/blogs.deusto.es\/wp-content\/uploads\/sites\/78\/2023\/10\/p004_f01.jpg 1382w\" sizes=\"(max-width: 416px) 100vw, 416px\" \/><\/figure>\n<\/div>\n\n\n<p>\u00abBurujabetza zerbaiten gaineko erabaki ahamena eta askatasuna izatea da\u00bb. Euskarabildua jardunaldiaren harira, definizio hori gogoratu zuten atzo antolatzaileek, partaideen artean banatutako eskuorrian: Ametzagainak, Iametzak eta Argiak.\u00a0<em>Utopiatik egunerokora. Google gabe, aukera burujabeak badira<\/em>\u00a0leloa erantsi diote aurten topaketari, eta teknologia berrien munduan askeago eta burujabeago jarduteko irizpideak eman dituzte.<\/p>\n\n\n\n<p>Alde horretatik, hainbat esperientziaren berri ere jakin ahal izan zen atzoko jardunaldian. Askotarikoak dira. Hezkuntza munduan garatutakoak, osasun arloan, enpresen kudeaketan, sare sozialetan&#8230; Kontzeptuak argitzeko eguna ere izan zen; Deustuko Unibertsitateko irakasle Miren Berasategik, esaterako, asmo horrekin eman zuen atariko hitzaldia:&nbsp;<em>Software librea, kode askea eta teknologia burujabetza<\/em>. \u00abHiperdigitalizazioaren\u00bb aro betean, prozesuaren hedatze gero eta sakonagoan, azkarragoan, orohartzaileagoan, aski garrantzitsua da kontzeptu horiek argitzea, horien gainean gogoetatzea, burujabeago izateko era horixe izango baita. \u00abArgi eta garbi: burujabetza posible da bakarrik software librearekin egiten bada. Hala egiten ez bada, ezinezkoa da\u00bb, zehaztu zuen.<\/p>\n\n\n\n<p>Kontzeptuak argitzeko langintzan aurrena \u00abkode askeari\u00bb erreparatzea garrantzitsua dela uste du. Eta, atariko urrats gisara, \u00abkode irekia\u00bb zer den ere azaldu behar da: \u00abKode itxiari kontrajarrita, iturburu kodea ikusgarri daukan programa litzateke kode irekia duena; programa hori sortzeko erabili den programazio hizkuntza eskuragarri dauka\u00bb. Egunerokoan erabiltzen dira era horretan sortutako tresna asko: Android sistema eragilea, adibidez, eskukoetan, eta Linux ordenagailuetan. \u00abKode itxia den kasuetan, berriz, ezin dugu ikusi programazio lengoaiak nondik nora doazen: kontrako eredua dira\u00bb. Microsoft Office da adibide ezagun bat, edota sare sozialetako plataforma ezagunenak, aski hedatuak: Twitter, Instagram, Tiktok&#8230; \u00abHoriek erabiltzaile gisara bakarrik eskaintzen zaizkigu, eta espresuki debekatuta dago iturburu kode horietarako sarbidea\u00bb. Doan eskaintzen dira usu, erruz erabiltzen dira, baina, sakonean, arrotzak dira: \u00abEz dakigu nola funtzionatzen duten\u00bb. Eta, azaleko erabileraz harago, \u00aboptimizatuta\u00bb daude, esaterako, propio erabiltzaileak plataforman ahalik eta asti gehiena egoteko.<\/p>\n\n\n\n<p>Iturburu \u00abitxien\u00bb eta \u00abirekien\u00bb arteko aldeak argituta, \u00abgainjartzen\u00bb diren kontzeptu bi bereiztea samurragoa da Berasategirentzat. \u00abZerk bereizten du software librea kode irekia duen softwaretik? Software libre guztia da kode irekikoa, baina kode irekiko guztia ez da software librea. Posible da enpresa batek aplikazio baten iturburu kodeak eskuragarri jartzea baina, adibidez, erabilera batzuk mugatzea: ez ematea baimenik zenbait erabileratarako. Muga horiek dituzten softwareak ez lirateke sartuko software librearen definizioan\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>\u00abIlusio\u00bb bat<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Software librearen eremu horretan hazten jarraitzea ezinbestekoa dela argi du Berasategik. Izan ere, libreak ez diren tresnekin antzeman daitezkeen burujabetza zantzuak \u00abilusio\u00bb bat besterik ezin daitezke izan. \u00abIzan gaitezke eskura jartzen zaizkigun tresnen operadore oso aurreratuak\u00bb. Horien gaineko kontrolik ez dute, ordea, erabiltzaileek: ezin dute izan. \u00abGizarte elkartasuna\u00bb ere ez da sustatzen. Aldiz, \u00abauzolana\u00bb funtsezkoa da mundu librezalean. Hizkuntza gutxituei begira ere, aukera gehiago ematen ditu, software itxia \u00aberrentagarritasunaren\u00bb irizpideen arabera aritzen delako. \u00abEta itzulpenak ere beraien interes ekonomikoen arabera egiten dituzte\u00bb. Eragina du horrek, gero eta argiagoa: \u00abErdarazko mundu ikuskera bat sortzen ari gara mundu digitalean\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Berasategik iritzi dio ikuspegi hori aintzakotzat hartu beharrekoa dela trebatze digitalari buruzko irizpideak ezartzean. \u00abGaitasun digitalak\u00bb ematera bideratzen direlako usu, horretan indarra jartzera: \u00abBaina horrek ez du bermatuko hezten ari garen haurrak edo herritarrak aukera burujabeak izango dituenik. Nahitaezko baldintza da; baina ez da nahikoa\u00bb, zehaztu du. \u00abGaitasun digitalen garapenak ez zaitu nahitaez erabakigunean kokatzen\u00bb. Eta&nbsp;<em>erabakia<\/em>&nbsp;hitz ezinbestekoa da burujabetzan. Alde horretatik, erabiltzaileak, gaitzeaz gain, \u00abahaldundu\u00bb egin behar dira.<\/p>\n\n\n\n<p>Teknologia berrien garapenetik aparte dauden sektoreetan maiz sentitzen da aparteko gaitasuna behar dela software librean murgiltzeko. Gizartean oso \u00abbarneratuta\u00bb dagoen \u00abmito\u00bb bat dela onartu du Berasategik, baina, esan duenez, \u00aberabiltzaile\u00bb arrunt izateko, areago eremu askotan ekarpen aktiboa eta oparoa egiteko ere, ez da aparteko ezagutzarik behar: \u00abEz dago inolako zailtasun gehigarririk\u00bb. Beste gai askotan bezala, argi du honetan ere berebiziko garrantzia duela \u00abkontzientzia\u00bb hartzeak. Elikaduraren arloan gertatzen den moduan, hein batean. \u00abHan ere, zero kilometroko produktuak kontsumitzen baditugu, inguruko eragileak saretzen eta indartzen ditugu. Hemen ere, teknologiarekin, berdin\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>\u00abNorabidea\u00bb argi dago<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Norbanakoek kontzientzia hartzea ezinbestekoa da; erakundeek hartzea ere bai. Adibiderako, Frantziako Hezkuntza Ministerioak arloan egin dituen urratsak azaltzen izan zen atzoko jardunaldian Alexis Kauffmann. Adi aditu zituen haren hitzak Berasategik. Zer ikasia badela uste du: non aurreratua. Baina uste du ez dela zaila inplikazio maila horietara heltzea. \u00abInbertsio txiki batekin emaitza izugarriak lor daitezke\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Gaiaren garrantziaz kontzientzia hartu eta \u00abnorabide\u00bb bat hartuta, asko aurreratu daiteke. \u00abBidea argi dago, eta ez dago oztoporik norabide hori ezartzeko, gure borondate falta ez bada; eta&nbsp;<em>gure<\/em>&nbsp;esaten dudanean, gizarteaz ari naiz: norbanakoez, komunitateaz eta erakundeez\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskarabildua jardunaldia egin dute: &#8216;Utopiatik egunerokora. Google gabe, aukera burujabeak badira&#8217;. Kontzeptuak argitu dira, eta esperientziak ezagutu Berrian argitaratutako artikulua (27\/10\/2023) | Arantxa Iraola. \u00abBurujabetza zerbaiten gaineko erabaki ahamena eta askatasuna izatea da\u00bb. Euskarabildua jardunaldiaren harira, definizio hori gogoratu zuten atzo antolatzaileek, partaideen artean banatutako eskuorrian: Ametzagainak, Iametzak eta Argiak.\u00a0Utopiatik egunerokora. Google gabe, aukera burujabeak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":515,"featured_media":4094,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[75,11],"tags":[109],"class_list":{"0":"post-4093","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","5":"has-post-thumbnail","7":"category-actividad-profesorado","8":"category-voces-expertas","9":"tag-miren-berasategi","10":"entry"},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/viviendodeusto\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4093","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/viviendodeusto\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/viviendodeusto\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/viviendodeusto\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/515"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/viviendodeusto\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4093"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/viviendodeusto\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4093\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4096,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/viviendodeusto\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4093\/revisions\/4096"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/viviendodeusto\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4094"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/viviendodeusto\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4093"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/viviendodeusto\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4093"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogs.deusto.es\/viviendodeusto\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4093"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}