DeustuSare guneak topagunea izan nahi du unibertsitateko elkarteko kideen artean, lan-zerbitzuak eta elkarlaguntza trukatzeko gunea.
Gune honen bidez, zainketa, prestakuntza, laguntza eta bestelako zerbitzuak eskain eta eska ditzakegu.
ATALAK
• Eskola partikularrak: Atal honetan argitaratuko dira hizkuntzetako eta beste irakasgai batzuetako eskola partikularrak emateko eta hartzeko iragarkiak,
• Adinekoentzako laguntza: Arlo honetan argitaratuko dira adinekoekin egoteko, une jakinetan laguntzeko, joan-etorrietan laguntzeko eta antzeko iragarkiak.
• Desgaitasunen bat dutenentzako laguntza: Hemen agertuko dira haiekin egoteko, joan etorrietan laguntzeko eta eskolako kontuetan laguntzeko iragarkiak.
• Umeen zaintza: Atal honetan argitaratuko dira umeak zaintzeko eta eskolatik jasotzeko iragarkiak.
ZERBITZUAREN BALDINTZAK
– Gizarte Ekintzako eta Inklusioko Zerbitzuak iragarkietako harremanetako pertsona guztien baimena du.
– Iragarki guztiak gure blogean eta facebook-eko “Deusto Club Mundus” web orrialdean agertuko dira.
– Profesionalak ez diren pertsonek ere eman ditzakete zerbitzuak.
– Eskaintzailearen eta eskatzailearen arteko harremana biek adostuta egingo da.
– Azken batean, zerbitzua eskatzen duen eta eskaintzen duen pertsonena izango da erantzukizuna.
– Iragarritakoa betetakoan, iragarkia jarri duenak Gizarte Ekintza eta Inklusioko Zerbitzuari jakinarazi beharko dio.
– Gizarte Ekintza eta Inklusioko Zerbitzuak eta Deustuko Unibertsitateak bitarteko lana baino ez dute egiten eskaintzailearen eta eskatzailearen artean; hortaz, bi aldeen artean arazorik sortuz gero, erantzukizun zibila ezin izango zaio ez zerbitzuari ez unibertsitateari eskatu.
Iragarki guztiak agertuko dira gure blogean: preblogs.deusto.es/saludyaccionsocial
Hemen zuretzako gunea!! Ez galdu aukera, jarri hemen zure iragarki.