DeustuSare Gunea

DeustuSare guneak topagunea izan nahi du unibertsitateko elkarteko kideen artean, lan-zerbitzuak eta elkarlaguntza trukatzeko gunea.

Gune honen bidez, zainketa, prestakuntza, laguntza eta bestelako zerbitzuak eskain eta eska ditzakegu.

ATALAK

• Eskola partikularrak: Atal honetan argitaratuko dira hizkuntzetako eta beste irakasgai batzuetako eskola partikularrak emateko eta hartzeko iragarkiak,

• Adinekoentzako laguntza: Arlo honetan argitaratuko dira adinekoekin egoteko, une jakinetan laguntzeko, joan-etorrietan laguntzeko eta antzeko iragarkiak.

• Desgaitasunen bat dutenentzako laguntza: Hemen agertuko dira haiekin egoteko, joan etorrietan laguntzeko eta eskolako kontuetan laguntzeko iragarkiak.

• Umeen zaintza: Atal honetan argitaratuko dira umeak zaintzeko eta eskolatik jasotzeko iragarkiak.

ZERBITZUAREN BALDINTZAK

– Gizarte Ekintzako eta Inklusioko Zerbitzuak iragarkietako harremanetako pertsona guztien baimena du.

– Iragarki guztiak gure blogean eta facebook-eko “Deusto Club Mundus” web orrialdean agertuko dira.

– Profesionalak ez diren pertsonek ere eman ditzakete zerbitzuak.

– Eskaintzailearen eta eskatzailearen arteko harremana biek adostuta egingo da.

– Azken batean, zerbitzua eskatzen duen eta eskaintzen duen pertsonena izango da erantzukizuna.

– Iragarritakoa betetakoan, iragarkia jarri duenak Gizarte Ekintza eta Inklusioko Zerbitzuari jakinarazi beharko dio.

– Gizarte Ekintza eta Inklusioko Zerbitzuak eta Deustuko Unibertsitateak bitarteko lana baino ez dute egiten eskaintzailearen eta eskatzailearen artean; hortaz, bi aldeen artean arazorik sortuz gero, erantzukizun zibila ezin izango zaio ez zerbitzuari ez unibertsitateari eskatu.

Iragarki guztiak agertuko dira gure blogean: preblogs.deusto.es/saludyaccionsocial

Hemen zuretzako gunea!! Ez galdu aukera, jarri hemen zure iragarki.