III. HIRITARSUN DIGITALEKO NAZIOARTEKO KONGRESUA. DONOSTIAN, MAIATZAREN 8an ETA 9an.
Deustuko Unibertsitatea da aurtengo ekitaldiaren babeslea
Azkeneko bi urteotako ekitaldiotan parte hartu duten babesle, batzarkide eta adituen eskutik kritika benetan onak jaso ondoren, jakintzaren erreferente izaten jarraitzeko asmoarekin dator berriro ere Hiritartasun Digitaleko Nazioarteko Kongresua. Aurtengo edizioa maiatzaren 8 eta 9a bitartean egingo da, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian, eta bertan lehen mailako hizlariak bilduko dira. #CICD ekitaldiz beteta egongo da eta kongresuarekin batera beste hainbat ekintza paralelo antolatuko dira, aisia eta networking-a oinarri izango duten ekintzak barne.
‘Ahanzten ikasten’
‘Ahanzten ikasten’ titulupean, pentsamoldea aldatzeko beharrari buruzkoa izango da aurtengo Kongresua, izan ere, ezinbestekoa baita etengabe aldatzen ari den munduari egokitzea. Ildo horretatik, Hiritartasun Digitaleko Nazioarteko Kongresuak lau esparru izango ditu aztergai: ‘Sozial Media’, ‘Enpresa eta Lehiakortasuna’, ‘2.0 Hezkuntza’ eta ‘Gobernantza eta Hiritartasuna’.
Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Deusto Unibertsitatea, Gobernantza Demokratikoko Institutua, Euskaltel, Adegi eta Donostiako Sustapenaren babesa du Kongresuak.
Gainera, aurten, aurkez dezakezu zure startup-a, izan ere, ospe handiko inbertitzaile eta ekileen artean zure egitasmoa ezagutzera emateko aukera izango baituzu. Zure ekimena hautatuz gero, gainera, aholkularitza profesionala eta baliabideak lortuko dituzu zure proiektua aurrera eramateko.
Kongresuaren webgunea: http://www.