Noticias y Eventos

Rebeca Grynspan (SEGIB): “Los retos de América Latina en el siglo XXI”

DeustoForumeko presidente José Luis del Valek, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren laguntzarekin, atsegin handiz gonbidatzen zaitu Rebeca Grynspan-ek, Iberoamerikar idazkari nagusiak (SEGIB) eta Costa Ricako presidenteorde ohiak, eskainiko duen “Los retos de América Latina en el siglo XXI” hitzaldira.

Aho batez aukeratu zuten Iberoamerikako idazkari nagusi 2014an. Costa Ricako ekonomialari eta politikari aditu horrek hainbat kargu bete ditu Nazio Batuen Erakundean: idazkari nagusiaren ondoko edo Garapenerako Nazio Batuen Programako administrari laguntzaile izan da, besteak beste.

1994 eta 1998 bitartean, Costa Ricako presidenteorde izan zen, baita Etxebizitza ministro, Ekonomia Gaietako eta Gizarte Gaietako ministro koordinatzaile ere.

Hizlari eta idazle gisa duen esperientziaz gain, kontseilari, aholkulari eta ikertzaile ere lan egin du gobernu mailako erakundeetan, erakunde nazional eta nazioartekoetan.

Toki kopuru mugatua. Mesedez, etortzekoa bazara, izena eman hurrengo formularioa betez.

Informazio gehiago:
944 139 020

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Escudo Universidad de deusto
Scroll to Top