Nazioarteko II. Biltzarra. Emakumeak Ahalduntzea, Gizartean Esku hartzeko Estrategia Gisa
2013ko abenduaren 11n, 12an eta 13anNazioarteko II. Biltzarra izango da, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Gizarte Laneko eta Soziologiako Sailak antolatuta. Biltzarreko gai nagusia hauxe izango da: emakumeak ahalduntzea, gizartean esku hartzeko estrategia gisa. Helburu orokorra da emakumeen ahalduntzeari (banakakoa, taldekoa edo komunitatekoa) lotutako jakintzak eta esperientziak partekatzeko espazioa sortzea, beren arteko aniztasuna, testuinguruak […]