Noticias y Eventos

 

0 iruzkin

Manuel Valencia Espainiak Txinan duen enbaxadoreak parte hartuko du Espainia eta Txinaren arteko enpresa harremanen gakoak jardunaldian

Germán Lorenzo Mondragon Korporazioko Asia-Pazifikoko arduradunak eta Jokin Aperribay Real Sociedadeko presidenteak ere hartuko dute parte mahai inguruan, Txinarekin negozioan egiterakoan kontuan hartzekoak aztertzeko. Datorren urtarrilaren 8an,, José María Guibert Deustuko Unibertsitateko errektorea buru dela, Espainia eta Txinaren arteko enpresa harremanen gakoak jardunaldia izango da. Mahai inguruan parte hartuko du Espainiak Txinan duen enbaxadoreak, Manuel Valencia jaunak, Txinan negozioak egiterakoan kontuan hartu beharreko diplomazia alderdiak azpimarratzeko. Beste bi hizlari ere izango dira: Germán Lorenzo jauna, Mondragon Korporazioko Asia Pazifikoko arduraduna, eta Jokin Aperribay jauna, Real Sociedad taldeko presidentea. Lehenengoak Txinan negozioak egiterakoan, enpresen arrakastaren eta porrotaren gakoak azalduko ditu; bigarrenak berriz, hemen ezarri nahi duten Txinako enpresekin negozioak egiteko aukerak eta zailtasunak aurkeztuko ditu.

Jardunaldia Master in International Business graduondokoaren barruan izango da, Deusto Business Schoolen Donostiako campusean. Masterra ingelesez eskaintzen da, kultura askotako lan ingurunean. Derrigorrezko praktikak ditu, eta enpresa munduarekin harreman estua.

Eguna: 2015eko urtarrilaren 8a, osteguna. Ordua: 18:00etatik 19:00etara Lekua: Gradu Aretoa, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa.

Utzi erantzun bat


Seguir respuestas a través de RSS 2.0 feed.

Archivos

Escudo Universidad de deusto