Noticias y Eventos

EMAKUME TEKNOLOGOARENTZAKO 2015eko ADA BYRON SARIA.

Ingeniaritza Fakultateko dekanoak, Inés Jacob andreak, Deustuko Unibertsitateko 2014-2015ko Forotechen barruko hitzaldira gonbidatu nahi zaitu “Zer dakarkiote emakumeek teknologiari?”. Pilar Kaltzada kazetariak gidatuta, hizlari hauek arituko dira:

  • Sonia Mulero: Banco Sabadell Fundazioko zuzendariaren ondokoa.
  • Andrea Blanco: 2014ko Ada Byron sariaren accesita.
  • Isabel Urbano: Marketina eta Gizarte Berrikuntza.
  • Inés Núñez: Ingeteam Zerbitzu Juridikoen zuzendari korporatiboa.
  • Xavier Verdaguer: Imagine Creativity Center-en sortzailea.

Ekitaldi berean aurkeztuko da EMAKUME TEKNOLOGOARENTZAKO 2015eko ADA BYRON SARIA. Ekitaldi horretan pertsona hauek egongo dira: Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria; Xabier Legarreta, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasuneko zuzendari nagusia; eta Oihane Agirregoitia, Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren arloko zinegotzi ordezkaria.

Leku kopuru mugatua. Etortzekoa bazara, mesedez, adierazi urtarillaren 10a baino lehen, hurrengo formulario betez.

Eguna eta ordua: 2015.eko urtarrilak 14, asteazkena. 10:30.

Lekua: La Comercialeko Faculty Cluba. Deustuko Unibertsitatea (Bilboko campusa).

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Escudo Universidad de deusto
Scroll to Top