Noticias y Eventos

[:es]Simposio sobre Escritura Académica

Honen bitartez, Deustun maiatzaren 9an egingo den Idazkera Akademikoari buruzko Sinposiora gonbidatzen zaitut.

Irakasle asko gaude kezkatuta ikasleek komunikazio idatzian (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez) duten gaitasun mailaz, eta graduan eta graduondoan maila hori hobetzeko moduaz, irakasgai bakoitzean eta laguntza zerbitzu osagarrien bidez. Horrexegatik da interesgarria topaketa hau.

Hitzaldietara joatera animatu nahi zaitut eta, bereziki, arratsaldeko eztabaida-foroan parte hartzera.

Bestalde, interesa izanez gero, ondoren egingo den argitalpenean parte har dezakezu, idazmena lantzeko izan duzun irakasesperientziaren bat deskribatuz. Horretarako, mesedez, jarri gurekin harremanetan apirilaren 15a baino lehenago (iballano@deusto.es).

Sinposioaren egitaraua

09:00 Idazketa akademikoan (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez) laguntzeko gelaren aurkezpena. Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Zentroak ikasleentzat sortu berri duen zerbitzua da. (Entzungelan)

10:00 Hitzaldi gonbidatua: “Escribir en el contexto académico: conocimientos y estrategias”. Carmen Llamas. Nafarroako Unibertsitatea. (Entzungelan)

11:10 Hitzaldi gonbidatua: “Leer para escribir y aprender  en la universidad”. Isabel Solé. Bartzelonako Unibertsitatea. (Entzungelan)

12:10 Hitzaldi gonbidatua: “Retos actuales: estado de la cuestión y últimas  investigaciones”. Montserrat Castelló. Ramón Llull Unibertsitatea. (Entzungelan)

16:00 Eztabaida-foroa. Gaia: komunikazio idatzia zeharkako gaitasun gisa unibertsitateko graduetan eta graduondokoetan. Idazkera-arazoak lanetan eta azterketetan. Nork erakutsi behar die idazten ikasleei? (153. gela)

Sinposioa Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Komunikazioko ikertaldeko kideek antolatu dute, Hizkuntza Zentroarekin elkarlanean.

 

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Escudo Universidad de deusto
Scroll to Top