Noticias y Eventos

III. Hiritarsun Digitaleko Nazioarteko Kongresua. donostian, maiatzaren 8an eta 9an.

III. HIRITARSUN DIGITALEKO NAZIOARTEKO KONGRESUA. DONOSTIAN, MAIATZAREN 8an ETA 9an.

Deustuko Unibertsitatea da aurtengo ekitaldiaren babeslea

Azkeneko bi urteotako ekitaldiotan parte hartu duten babesle, batzarkide eta adituen eskutik kritika benetan onak jaso ondoren, jakintzaren erreferente izaten jarraitzeko asmoarekin dator berriro ere Hiritartasun Digitaleko Nazioarteko Kongresua. Aurtengo edizioa maiatzaren 8 eta  9a bitartean egingo da, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian, eta bertan lehen mailako hizlariak bilduko dira. #CICD ekitaldiz beteta egongo da eta kongresuarekin batera beste hainbat ekintza paralelo antolatuko dira, aisia eta networking-a oinarri izango duten ekintzak  barne.

‘Ahanzten ikasten’

‘Ahanzten ikasten’ titulupean, pentsamoldea aldatzeko beharrari buruzkoa izango da aurtengo Kongresua, izan ere, ezinbestekoa baita etengabe aldatzen ari den munduari egokitzea. Ildo horretatik, Hiritartasun Digitaleko Nazioarteko Kongresuak lau esparru izango ditu aztergai: ‘Sozial Media’, ‘Enpresa eta Lehiakortasuna’, ‘2.0 Hezkuntza’ eta ‘Gobernantza eta Hiritartasuna’.

Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Deusto Unibertsitatea, Gobernantza Demokratikoko  Institutua, Euskaltel, Adegi eta Donostiako Sustapenaren babesa du Kongresuak.#CICD Startup Competition

Gainera, aurten, aurkez dezakezu zure startup-a, izan ere, ospe handiko inbertitzaile eta ekileen artean zure egitasmoa ezagutzera emateko aukera izango baituzu. Zure ekimena hautatuz gero, gainera, aholkularitza profesionala eta baliabideak lortuko dituzu zure proiektua aurrera eramateko.

Kongresuaren webgunea: http://www.congresociudadaniadigital.com

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Escudo Universidad de deusto
Scroll to Top