Hilero lanbide topaketa batzuk jartzen ditugu martxan, etengabeko prestakuntza pertsonen lanbide kualifikazioa hobetzeko funtsezko elementua dela sustatzeko; izan ere, horrela, modu positiboan eragiten da enpresen produktibitatean eta lehiakortasunean.
Unibertsitateko titulazioak dituzten pertsonentzat dira topaketok, bai lanean ari langileentzat, bai langabezian daudenentzat. Bilboko eta Donostiako campusetan egingo dira.
- Reputación Online y Networking; mejora tu situación laboral (Gorka Goikoetxea). Langileak biltzeko mundua aldatu egin da; jarraitzen al duzu lana bilatzen duela 10 urte bezala? Uzten al diezu sare sozialei ihes egiten? Kontaktuak aprobetxatzen al dituzu?
- Cómo gestionar la Identidad Digital de nuestra empresa (Lorena Fernández). Erakunde baten identitate digitalaren osaera, pertsonen kasuan bezala, sakabanatuta dago, eta hainbat osagai ditu: erakundeak zein espazio digitaletan parte hartzen duen eta bere gainean zein espaziotan hitz egiten den (nahiz eta bera bertan ez egon).
- Coachinga: Liderando para la transformación (Arantza Echaniz eta Rogelio Fernández). Coachingak aparteko ahalmena du zuzendarien lanbide zeregina hobetzeko, eta, horrenbestez, erakundeen emaitzak hobetzeko. Barruan daramagun lidergoa garatzeko tresna da.
- Empresa, Beneficios y Función Social: Responsabilidad Social Empresarial en tiempos de crisis (Aitziber Mugarra). Kostu bat da, nahitaez? Gizarte ekintzak garai latzak bizi ditu. Lehiakorragoak izateko bidea izan daiteke? Enpresaren ospea hobetzen laguntzen al du? Enpresentzako laguntza publikoek irekitzen al dute biderik horiei gizarte eskakizun gehiago eskatzeko? Sustapena ala ezarpena?
- Elevator pitch: El arte de venderse (Zacarías Martín). Lan merkatuak gaur egun bizi duen egoera honetan, “marka pertsonala” elementu garrantzitsua da, gure helburuak betetzeko.
Eskuragarri duzue informazio guztia hemen: PRESTAKUNTZA atala-Hitzaldiak, Mintegiak eta Jardunaldiak.