Kontsumoa eta elkarlaneko ekonomia aldatzen ari dira mundua: ekiteko era berriak sortzen dituzte, ohiko negozio ereduak birdefinitzen dituzte eta jabego kontzeptua ere moldatzen dute. Turismoaren sektoreak aurre egiten die eragile berri horien lehiari, zerbitzuen kalitatea eta berrikuntza oinarri harturik. Hala ere, beharrezkoa da bidezko araubide bat izatea, bezeroei bermeak emango dizkiena. Gai liluragarria eta egunekoa dugu hori eta jorratzeko aukera izango dugu protagonistekin.
Datorren asteartean, ekainaren 23an,“Turismo: ¿una oportunidad de negocio?” elkarrizketa ospatuko da, Gazte enplegua zikloaren barruan. Bertan parte hartuko dute Chema González, Alterkeys-eko sortzaile eta Bermate-ko Salerosketa Garapenerako Zuzendaria, eta Josep-Antón Grases, Catalonia Hotels & Resorts-eko Eragiketen Zuzendaria.
Leku kopuru mugatua. Etortzeko bazara, mesedez, adierazi hurrengo formularioa betez.
Informazio gehiago: 944 139 020