Pray
XXI. mendeko hamarkada honek denboran aurrera egin ahala, belaunaldiek ere aurrera darraite; kaleko-hizkuntza, musika, drogak, zapatilak, kamisetak… aldatuz doaz, halabeharrez. Adibide horietatik guztietatik deigarriena gazteen pentsamendu politikoaren eboluzioa edo inboluzioa iruditzen zait deigarrien. Gaur egun politikak ez du inolako interes izpirik sortzen gazte askorengan, eta, sarritan, atxikimendu eza ere barrunta daiteke gelako edo kaleko eztabaidetan. […]