Paperezko Hegazkinak
Paperezko hegazkinak ikusi zituen bere leihotik haratago. Bata bestearen atzetik, tamaina guztietakoak, iturri batetik irtendako ur jarioa bezala. Astiro-astiro, aste santuko prozesioko ama birjinak bailiran. Zuriak, berdeak, horiak, gorriak, kafe kolorekoak batzuk, zerua bezain urdinak besteak. Lurrera heltzean ordea, bere begibistan bertan desagertzen ziren. Nola ote zen hori posible? Naturaren gertakizun bitxi hura zorrotz ikertzen […]