Itzulpena. Sormena. Literatura. Materialak.
Bihar, azaroak 20, eguerdiko 12:00etan Garazi Arrula Ruiz eta Danele Sarriugarte Mochalesek solasaldia eskainiko dute Bilboko campuseko Garate Aretoan. Garazi Arrulak “Tokikoa eta unibertsala itzulpen teoriaren ikuspegitik (edo nola izan traidorea senez)” gaia landuko du bere aurkezpenean. Bertan itzulpenaren teoria garaikideak aurkezteaz gainera etxekoaren eta arrotzaren arteko tentsioez jardungo du, leialtasun eta traizioaren kontzeptuak erabiliz. […]