Lorena Fernandez: «Zientzian tantaka baztertu dira emakumeak beti»
Berrian argitaratutako elkarrizketa (2023/10/27) | Itsaso Jauregi. Emakumeek zientzian zer-nolako presentzia duten aztertu du Lorena Fernandez Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Digitaleko zuzendariak (Basauri, Bizkaia, 1982). Hitzaldiak ematen ditu hainbat eskolatan, teknologian eta zientzian erreferente gehiago aurkezteko eta zientzian genero ikuspegia zabaltzeko asmoz. Antolatzaile lanetan ere aritu da aste honetako Berdintasuna, zientzia eta teknologia. Paradigma aldatzea helburu jardunaldietan, Donostian. […]