Noticias y Eventos

[:es]Participa en el 50 Aniversario de Deusto Turismo

Berri hau jasoko dugunok geu gara, adiskide eta ikaskide talde handi bat, Deustun Turismoa ikasi dugunok, Bilboko eta Donostiako campusetan (lehengo EUTGn), 1964tik gaur egunera arte. 50 urte igaro dira eta ziur nago gure iritzi berekoak izango zaretela: ospatu beharreko urtemuga dugu hau!!

Gonbidatu egin nahi zaituztegu, urtemuga hori ospatzeko 2014-2015 ikasturtean zehar antolatuko ditugun ekitaldietara.

Une honetan, 50 promozioetan irtendako Turismoko titulazioetako (TET, TEAT, Diplomatura eta Gradua) ikasle guztiekin harremanetan jarri nahian gabiltza, egingo diren jardueren inguruko informazioa emateko. Izan ere, espero dugu zuek ekitaldietan parte hartzea. Ah! Eta inork egin daitekeen ideia, proiektu edo proposamen interesgarririk badu, aurrera! Ideia guztiak dira ongi etorriak. Azken batean geuk izan behar dugu protagonista.

Suposatuko duzuenez, hainbeste urte igarota, harremanetan jartzeko datu asko zaharkituta daude eta eguneratu beharra daukagu. Horretarako, erabil ezazue inprimaki hau, mesedez.

Baliteke denekin harremanetan ez jartzea, baina lagundu diezagukezue. Birbidal iezaiezue mezu hau zuen promoziokoei, beste promozio batzuetako lagunei, etab. Inor ez da haserretuko kopia bat baino gehiago jasotzearren.

Laster elkar ikusiko dugulako itxaropena dugu!

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Escudo Universidad de deusto
Scroll to Top