Noticias y Eventos

Euskararen Nazioarteko Eguna

Deustuk bat egingo du Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin abenduaren 3an, eta hainbat jarduera antolatu ditu bi campusetan.

Donostian, ekitaldiak 12:30ean hasiko dira, euskararen ahozko erabilera sustatzeko jarduera batekin; “Habil mundu guztira” izeneko hitzaldia eskainiko du Elixabete Pérezek, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatekoak; otordu arin bat egongo da 13:30ean; eta euskal kantak kafetegian, Pollo Rosa taldearen eskutik, amaitzeko.

Bilboko campusean, bestalde, ekitaldiak 8:00etatik 9:30era egingo den bideo-grabaketa batekin hasiko dira. Gaia hauxe: Zer da euskara zuretzat? 10:50ean, kantuak eta dantzak egongo dira Labirintoan. 11:05ean, Garate aretoan, euskararen inguruko topaketa bat izango da eta bideoak ikusi ahal izango dira. Jarraian, 11:20an, jai-giroko ospakizun bat egingo da, kafea hartuz eta kantatuz; 11:30ean, herri-jolasak ikusi ahal izango dira Labirintoan.

Jaiegunari amaiera emateko, kontzertu bat izango da, 20:15ean, Paraninfoan, Iratxe Mugire kantariaren eta Eunate Vilches biolin-jotzailearen eskutik. Sarrera librea izango da tokiak bete arte.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Escudo Universidad de deusto
Scroll to Top