Noticias y Eventos

Ikusgai daukazue, dagoeneko, Deusto Alumniren web orri berria

Ikusgai daukazue, dagoeneko,  Deusto Alumniren web orri berria. Alta eman dezakezue, abantaila guztiez eta honakoez gozatzeko: etengabeko prestakuntzako ikastaroak, enplegu eskaintzak, ekintzailetzarako laguntza, gizarte proiektuak, networking-a, kirol eta kultura topaketak eta diseinatu ditugun gainerako zerbitzuak.

Webeko helbidea hauxe da: www.alumni.deusto.es. Zuon ohar, iritzi eta iradokizunak atsegin handiz jasoko ditugu.

Berriak eta Ekitaldiak atalean emango dizuegu Deusto Alumniko kideen arteko lanbide eta gizarte topaketen berri, bai eta gure zerbitzuetako nobedadeen eta zuon interesekoak izan daitezkeen beste gai batzuen berri ere.

Gainera, gure jardueren berri izan ahalko duzue sare sozialen bidez: Twitter eta Facebook

Datozen asteotan, Deusto Alumni osatzen duen taldekideak elkarrizketatuko ditugu. Lehenengo, arduradunari egingo diogu elkarrizketa, zerbitzuaren arlo guztiak eta onurak zehatzago azaltzeko.

Adi egon!

 

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Escudo Universidad de deusto
Scroll to Top