Noticias y Eventos

Munduan dauden Kultur Desberdinetako zure Ezaguerak Handitu nahi dituzu?

HIRU HILABETEKO HIZKUNTZA KURTSOETAKO MATRIKULA ZABALIK!

Munduan dauden kultur desberdinetako zure ezaguerak handitu nahi dituzu? Bidaiatzeko hizkuntza bat ikasi nahi duzu? Hizkuntza berriak ikastea gustatzen zaizu? Zure erantzuna baiezkoa bada, Deustuko Hizkuntza Zentroak bere hiru – hilabeteko kurtsoetarako matrikula zabaldu du!

Gaur egun hizkuntza bat jakitea beharrezkoa da lan egiteko, lanbide-heziketarako eta kultur arteko garapenerako. Hori dela eta, duzun maila hobetzeko edota komunikabide berriak ikasi ditzazun oportunitatea ematen dizugu orain. Hizkuntza Zentroan ingelesa, frantsesa, alemana eta txinera klaseak eskaintzen dizkizu, azken honek europar hizkuntzen eskaintzari batuta Asiako erraldoiak duen garrantziagatik negozioen arloan.

Kurtsoetan apuntatu nahi baduzu gure www.idiomas.deusto.es webgunean – hizkuntza bakoitzaren saila barnean – aurkituko duzun formularioa bete behar duzu.

Honetaz aparte, Deustuko Hizkuntza Zentroa Cambridge (ingelesa), Goethe (alemanera) eta 2014ko ekainetik aurrera HSK (txinera) azterketen aztertzaile ofiziala da. Beraz, gure kurtsoekin azterketa hauek prestatu ahal izango dituzu eta momentuz, martxoan izango den Cambridge deialdira aurkeztu ahal izango zara.

Hauek dira deialdi honetarako datak eta prezioak:

Azterketa idatzia Matrikula epea Tasak (*)

FIRST CERTIFICATE Martxoak 8, larunbata 01/13 – 01/29 185 €

ADVANCED Martxoak 15, larunbata 01/13 – 02/05 195 €

PROFICIENCY Martxoak 8, larunbata 01/13 – 01/29 205 €

(*) %10 deskontua UD ko ikasleentzat eta DeustoAlumi kideentzat

Edozein galdera baduzu gurekin kontaktatu dezakezu gure posta elektronikoa (idiomas@deusto.es) edota gure telefonoaren bidez (94 413 92 12).

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Escudo Universidad de deusto
Scroll to Top